Artium Museoa, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa - Turismoa Vitoria-Gasteizen

Artium Museoa – Sarrera nagusia

Artium Museoa Bilduma

Artium Museoaren Bilduma 2.800 artelanek baino gehiagok osatutako ondare-funts garaikide publiko aparta da. Funts horien corpusak hogeigarren mendeko lanak eta artistak biltzen ditu, eta batez ere berrogeita hamarreko hamarkadatik gaur egunera arte egindako ekoizpenak jasotzen ditu. Bilduma honen berezitasunak zehazten du museoaren eginkizuna, azken hamarkadetan Euskal Herriaren testuinguruan garatutako praktika artistikoetara hurbiltzeko funtsezko ekipamendua baita.

Museoaren funtsetan dauden obren artean, Eduardo Chillida, Cristina Iglesias, Néstor Basterretxea, Jorge Oteiza, Esther Ferrer, Mari Puri Herrero, José Antonio Sistiaga, Antoni Tàpies eta Susana Solano artistek egindakoak daude.

Arkitektura

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa, eraikitako 13.000 m2rekin, Vitoria-Gasteizko hirigune historikoaren ondoan dago, eta haren aretoak eraikinaren ageriko bi bolumen bakarrak lotzen dituen museoaren lorategia dagoen barruko plazaren azpian daude,

Hainbat artelan aurkitzen ditu bisitariak Artium Museora iristean. Horien artean, Esther Ferrer artistaren Números primos (2003–2023), museoaren barruko plazan kokatua; Mural de la Cinémathèque de Paris (1972) Joan Mirók eta Josep Llorens Artigasek jatorriz Frantziako Zinematekarako sortutako zeramikazko mural handi bat, ez zena inoiz bertan ezarri; edota Museoko sarreran zintzilikatuta dagoen Javier Pérez artistaren Un pedazo de cielo cristalizado (2001) izeneko lana, tamaina desberdinetako beira puztuzko 12.000 pieza baino gehiagoz osatua, elkar jotzean bibratu eta tintinka egiten dutenak.

Kokapena

Frantzia kalea, 24 | 01002 Vitoria-Gasteiz.

Ikusi Google Maps-en(Beste leiho batean irekiko da)

Bisitak eta informazio gehiago

  • www.artium.eus(Beste leiho batean irekiko da) | telefonoa: 945 20 90 00
  • Ordutegiak:
    • Astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan: 11:00 - 14:00 / 17:00 – 20:00.
    • Larunbata, igandea eta jaiegunetan: 11:00 – 20:00.
    • Astelehenetan: itxita.
  • Sarrerak:
    • Tarifa orokorra: 5 €.
    • Doako sarrera:
      • Arratsaldero
      • Igandeetan egun osoan.
      • Ikasleentzat, langabetuentzat eta pentsiodunentzat.
https://www.flickr.com/photos/vgturismo/albums/72157719093070579(Beste leiho batean irekiko da)

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: