Arma Museoa - Turismoa Vitoria-Gasteizen
Garai guztietarako armak daude museo honetan, historiaurrekoak, Erdi Arokoak - Vitoria-Gasteiz hiriaren goiko aldean egindako indusketetan aurkitutakoak-, XV. Mendeko eta ondorengo piezak. Horietan gain, Gasteizko Guduan erabilitako armak, arma arabiarrak, Erdialdeko Afrikakoak eta ekialdekoan ere aurkituko dituzu.
Eraikina
Arma Museoa Ajuria Enea jauregiarenak ziren lokaletan kokatuta dago: gaur egun, pilotalekua erakusketa-eremua da, eta etxezainen etxea, berriz, administrazio- etz-teknika- gunea.
Museoa
Arma Museoak armen historia eta bilakaera erakusten ditu, gizateriaren jatorrietatik XX. mendearen hasiera aldera arte. Batzuk eraso eta defentsa dute helburu, eta beste batzuek norbera eta taldea defendatzea; beste batzuk, ordea, ehizarako, jolaserako, abileziarako edo erakustaldirako pentsatuta daude, baina denek unean uneko teknologiarik aurreratuena islatzen dute, eta batzuek, baita balio artistikoa ere.
Europar armek osatzen dute bildumaren zatirik handiena, baina afrikarrak eta ekialdekoak ere badira, bai eta uniformeak, intsigniak, dominak eta txanponak ere.
Aipamen berezia merezi du Gasteizko Gudaldiari (1813) eskainitako atala, gertakizun horrekin zuzeneko lotura duten material interesgarriekin osatua.
Kokapena
Fray Francisco ibilibidea, 3. 01001 Vitoria-Gasteiz.
Bisitak eta informazio gehiago
- armamuseoa.eus
- Telefonoa: 945 18 19 25 | museoarmeria@araba.eus
- Sarrera dohainik.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.