Arte Ederren Museoa - Augustin Zulueta Jauregia - Turismoa Vitoria-Gasteizen
1912an eraiki zen etxebizitza partikular gisa. Garai hartan hiriko familia aberatsenak zuten estiloa eta gustua irudikatzen du. Egileak, Katedral Berria eraiki zuten arkitekto berdinak izan ziren, Julian Apraiz eta Javier de Luque. Eraikin eklektikoa da, dekorazio-elementu barroko, erromaniko eta neoeuskaldunak.
Eraikinak aldaketa ugari jasan ditu XVIII eta XIX. mendeetako Espainiako arteari eta bereziki 1850-1950 tarteko euskal arteari eskainitako museo bilakatu arte.
Ezinbestekoa
- Dekorazio-elementu ugari, pinakuluak batez ere, dituen eraikinaren kanpoko aldea behatu.
- Barruko hall-etik eta ebanisteria lan ederrekin (errotutako tradizioa Vitoria-Gasteizen) zizelkatutako egurrezko eskailera handitik paseatu.
- Beste batzuen artean Pradoko Museoko gordailuetako artelanak dituen erakusketa iraunkorra bisitatu,
- Zume eta harmailadiekin, Euskadiko eta Estatuko artisten eskulturekin eta obra erromantikoekin beteta dauden lorategietan zehar paseatu.
Kokapena
Frai Francisco Ibilbidea, 8. 01007. Vitoria-Gasteiz.
Ikusi Google Maps-en | Ibilbide birtuala 360º
Bisitak eta informazio gehiago
- Webgunea: Arte Ederren Museoa.
- Telefonoa: 945 18 19 18 | museobellasartes@araba.eus
- Sarrera dohainik.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.