Ludoteka eta ludoklubetako udako jarduerak

Imagen ilustrativa

Jarduerak ekainaren 29tik uztailaren17ra izango dira, astelehenetik ostiralera. 168 jarduera prestatu dira (jolasak, eskulanak eta irteerak), adinaren araberako hiru txandatan. Astero txandako jarduera bakar batean izena eman ahal izango da.

Izen-ematea egin ondoren eta jarduearen aurreko egunetan, familiek mezu elektroniko bat jasoko dute: esleitutako sarrera- eta irteera-ordua, elkargunea, eta ezarritako prebentzio-neurriak. Beharrezkoa izango da parte hartzeko baldintzak idatziz onartzea.

Izen-ematea Online | Telefono 010

Liburuxka kontsultatu (pdf)

"TXIKI" txanda

Adina: 125 jarduera, 2011-2015 urteetan jaiotako adingabeentzat (4-8 urte).

Ordutegia: 9:15 - 13:30, harrera- eta irteera-denbora barne.

Izen-ematea: ekainaren 23tik 26ra bitartean. Aste bakoitzean, txanda honetako jarduera bakar batean eman ahal izango da izena.

Jarduerak: Liburuxka kontsultatu (pdf) | Online izen-ematea

"HANDI" txanda

Adina: 125 jarduera, 2007-2010 urteetan jaiotako adingabeentzat (9-12 urte).

Ordutegia: 9:15 - 13:30, harrera- eta irteera-denbora barne.

Izen-ematea: ekainaren 23tik 29ra bitartean. Aste bakoitzean, txanda honetako jarduera bakar batean eman ahal izango da izena.

Jarduerak: Liburuxka kontsultatu (pdf) | Online izen-ematea

"FAMILY" txanda

Adina: 13 jarduera, 2013-2016 urteetan jaiotako adingabeentzat (3-6 urte).

Ordutegia: 17:15 - 19:30, harrera- eta irteera-denbora barne.

Izen-ematea: uztailaren 6ra arte. Aste bakoitzean, txanda honetako jarduera bakar batean eman ahal izango da izena.

Jarduerak: Liburuxka kontsultatu (pdf) | Online izen-ematea

Parte hartzeko baldintzak

Izena eman duten jardueretan parte hartzeko, familiek honako hauek onartu behar dituzte: parte hartzeko baldintzak, informazioa emateko betebeharra eta baimen informatua. Horretarako, jardueraren egunean bertan sinatuta ekarri beharko dute dagokion dokumentua, mezu elektronikoz emango dena. Online ere deskarga daiteke (pdf).

Prebentzio-neurriak

Harrera eta irteera

Jardueraren egunean, familiak esleitutako orduan iritsi behar dira, eta sartzeko jarraibideak jarraitu. TXIKI eta HANDI txandetan, 9:15etik 9:30era bitartean sartuko dira, 4 familiako taldetan, 5 minutuan behin. FAMILY txandan, 17:15etik 17:30era bitartean sartuko dira, 4 familiako taldetan, 5 minutuan behin.

Denok gaudenean, kalean jolastuko gara, eskulanak egingo ditugu, begiraleek uzten dizkiguten jostailuekin jolas egingo dugu. Ezin da jostailurik etxetik ekarri.

Etxera itzultzeko ere txandaka joango gara. TXIKI eta HANDI txandetan, irteera 13:15etik 13:30era izango da. FAMILY txandan, irteera 19:15etik 19:30era izango da.

Metroko tartea edo maskara

Ahal den guztietan, bi metroko segurtasun-distantziari eusten saiatuko gara. Hala ere, hartzailea (haurrak) eta jarduera mota (jolasa) kontuan hartuta, ezin dugu une oro distantzia hori bermatu. Horregatik, maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da 6 urtetik gorako parte-hartzaile guztientzat, eta oso gomendagarria izango da 3 urtetik aurrera.

Sarrerako kontrola

Sarreran tenperatura hartuko dugu, eta maskara eta parte-hartzaileen esku eta oinetakoen higienea kontrolatuko ditugu. Errutina eta prebentzio-neurri horiek guztiak (maskara, eskuak garbitzea, distantzia) modu ludikoan landuko dira adingabeekin.

pdf Informazio liburuxka

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: