Mapa turistiko digitala - Turismoa Vitoria-Gasteizen

Mapa turístico digital

Kontsultatu mapan hiriko baliabide turistiko nagusiak GeoVitoria-Gasteiz erabiliz. GeoVitoria-Gasteiz geolokalizazio-aplikazio bat da, gure udalerriko toki, jarduera eta interesguneak kokatzea ahalbidetzen duena.

Sarbidea

GeoVitoria-Gasteiz zeure mugikorrean

Gure gailuaren web-nabigatzailetik GeoVitoria-Gasteizera sartzen garenean, aplikazioak hasierako pantailan ikono bat instalatu nahi dugun galdetzen digu. Une horretatik aurrera, aplikaziora zuzenean sartu eta haren funtzio guztiak erabili ahal izango ditugu.

Nola erabiltzen da?

"Turismoa" menuaren bidez, baliabide turistikoei buruzko informazioa kontsulta dezakegu eta mapan kokatu: ondarea, ibilbide turistikoak, natura, hiriko kirol instalazioak, aisialdia, informazio praktikoa...

Horrez gain, aplikazioak aukera ematen du hirian ibilbideak kalkulatzeko (oinez, bizikletaz edo garraio publikoan), edo gure kokapenetik gertu zer dagoen ikusteko, autobusak iristeko denborari buruzko informazioa lortzeko eta gure kokaleku gogokoenen zerrenda gordetzeko eta partekatzeko.

Aplikazioak lau hizkuntzatan ematen du informazioa: gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: