Arraza-bereizkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna - 2023

Martxoaren 21ean Arraza-bereizkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta, helburu horri laguntzeko, Gasteizko Udalaren Bizikidetza eta Aniztasune Zerbitzuak bi ekitaldi antolatu ditu gure inguruan bizi diren eta bizikidetza oztopatzen duten aurreiritziei eta estigmei buruzko hausnarketa kolektiboa sustatzeko.

Solasaldia Montehermoson

Lehen ekitaldia martxoaren 21ean izango da Montehermoso Jauregian. Bertan, hiru testigantza entzuteko aukera izango ditugu Chaimaa Boukharsa, arabista eta islamologo feminista, Afrocolectiva-ko koordinatzailea; Quinndy Akeju afroaktibista eta Comunidad Negra Africana y Afrodescendiente en Euskadi-ko kidea; eta Carmen Borja, Gasteizko Fundación Secretariado Gitano-ko berdintasunerako teknikaria, pertsona arrazializatuek bere egunerokotasunean jasaten duten arrazismoari eta arrazakeriaren aurkako borrokaren giltzarriei buruz hitz egingo digute. Solasaldiari buruzko informazio gehiago.

Zineforuma Aldaben

Martxoaren 24an, Nicolas Castellanoren M dokumentalaren emanaldia izango da Aldabe gizarte-etxeam. Haur migratzaileen errealitatea ezagutzera gonbidatzen gaitu, aurreiritzirik gabe. Emanaldiaren ondoren, Ismael El Majdoubi Madrilgo ExMENAS taldearen bozeramailearekin eta Hamza El Mannoutirekin hitz egiteko aukera izango dute bertaratuek. Hamza adin txikikoa zenean heldu zen Gasteizera, familiako kiderik gabe. “Solo críos-Críos solos” antzezlanean aktore izan zen. Zineforumari buruzko informazio gehiago.

M 21ko egitarauaren kartela archivo pdf