Farolen Museoa - Turismoa Vitoria-Gasteizen

Farolen Museoa

Farolen Arrosarioa osatzen dute beira polikromatuzko farol eder-ederrak gordetzen dira bertan.

Eraikina

1900.ean egin zen farolak gorderik dauden eraikina. Zapatari kaleko bi etxe bota ondoren geratu zen orubean, Fausto Iñiguez de Betolaza udal arkitektoaren proiektu, plano eta zuzendaritzapean.

Museoa

Ezkogileen gremioak ( kandelagileek, alegia) Ama Birjin Zuriaren Kofradia bultzatu zuen 1613an hura gurtzeko zaletasuna hedatzearren. Gremio haren jarraitzaile edo oinordeko da gaur egundo gozogile eta pastelgileak elkartzen dituena.

Manuel Díaz de Arcayari, gasteiztar irakasleari- garai hartan Zaragozan bizi zena- bururatu zitzaion 1895ean "Farolen Arrosario" Ama Birjin Zuriaren omenez abuztuaren 4ko gauean egiten zen prozesio arras apalari ospe handiagoa ematearren.

Ezinbestekoa

  • Arrosarioa: Pozezko, Nahigabezko eta Aintzazko 15 Misterio, 15 Aita Gure, 15 Aintza, 150 Agur Maria.
  • Letania: 9 Kirie, 3 Agnus, 5 Agur Maria, 48 Adbokazio.
  • Salbe.
  • Ama Birjin Zuriaren irudia.
  • Urtero pizten dira, abuztuaren 4an, Prozesioa osatzen duten farol ezin ederragoak, hiriko kale nagusietan zehar ohiko ibilbidea egiteko.

360º-ko ibilbide birtuala

Museo de los Faroles 360(Beste leiho batean irekiko da)

Bisitak eta informazio gehiago

Helbidea

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.