Vitoria-Gasteizko Enplegu Foro birtuala - Enplegu Gune 2021

Empleo gune

Enplegu Gune Gasteizko Udalak eta UPV/EHUko Arabako Campusak antolatutako enplegu-foroa da.

Lanpostu bat eskuratzeko baliagarriak izan daitezkeen zerbitzu eta baliabideei buruzko informazioa ematea da Gazteizko Enplegu Foroaren helburua, bai eta enplegu-eskatzaileen eta hiriko enpresa garrantzitsuen arteko kontaktuak erraztea ere.

2021eko edizioa

Enplegu Foroa egungo egoerara egokitu da, enpresa sarearen eta herritarren arteko komunikazio eta elkarretaratze guneak sortzeko helburuari eutsiz.

Ildo horretan, hamaikagarren edizioa formatu birtualean egingo da, enpresa/erakundeen eta parte hartzaileen arteko komunikazio eraginkorra bermatzeko era guztietako tresnak txertatuz.

Programazioa
  • Plataforma aktiboa (apirilak 27 - maiatzak 20)
    Parte hartzen duten enpresa eta erakundeen informazio garrantzitsua eskuratzea eta haiekin komunikazio birtuala izateko aukera.
  • Zuzeneko arreta eta jardueren garapena (maiatzak 13)
    • Zuzeneko komunikazioa enpresekin/erakundeekin plataforma birtualaren bidez.
    • Online tailerrak lana bilatzen ari diren pertsonentzat.
    • Arreta pertsonalizatua, lan orientazioko profesionalek lagunduta.
    • Enpresei zuzendutako Webinarrak.
    • Orientazioko profesionalei zuzendutako jardunaldi tekniko birtuala.

Izen ematea

Enpresak
  • Parte hartzeko eskaera zabalik otsailaren 11tik martxoaren 14ra.
  • Informazio gehiago: informazio eranskina Imagen archivo pdf
Pertsonak
  • Izen emateak: apirilaren 27tik maiatzaren 13ra.
  • Jardueren programa (garatzen)

Informazio gehiago

#EmpleoGune | empleogune@vitoria-gasteiz.org | Telefonoa: 945 161616 (6671 luz.).

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.