Bizikletentzako araudiari buruzko ohiko galderak

1.  Zein arau aplikatzen zaie bizikletei Vitoria-Gasteizen?
Honako arau hauek aplikatzen zaizkie:
2.  Bizikleta ibilgailua al da?
Bai. Reglamento General de Vehículos(Beste leiho batean irekiko da) deritzonak horrela ezarri du II. eranskinean ("Definiciones y categorías de los vehículos").
Hain zuzen, bizikleta honela definitzen du: "Bi gurpildun zikloa". Zikloaren definizioa, araudi berean, honakoa da: "Gutxienez bi gurpil dituen ibilgailua, hura darabilten pertsonen giharren indarraren bidez mugitzen dena, bereziki pedalen edo biraderen bidez"
3.  Baimenduta al dago bizikletaz ibiltzea oinezkoen eremuetatik?
Bizikletak espaloietatik eta oinezkoen kaleetatik ibil daitezke soilik honako baldintza hauek betetzen direnean: oinezkoen esparruak oztopoz libre dagoen 3 metroko zabalera edo gehiago duenean, baina betiere kalean bizikleta bide bat ez badago, zirkulazio abiadura 30 km/h-ko mailara mugatuta ez badago edo egoiliarrentzako kale modura seinaleztatuta ez badago.
  • Hiriaren erdialdeko oinezkoen kale batzuetan ordutegi bidez zehaztutako debekua dago bizikleten zirkulaziorako.
  • 14 urtetik beherakoak eta mugikortasun murriztuko pertsonak bai ibil daitezkeela oinezkoen kale eta espaloietatik; baita haiekin bizikletaz doazenak ere.
4.  Zeintzuk dira hiriaren erdialdean bizikletek erabil ditzaketen oinezko kaleak, eta zein ordutegietan erabil ditzakete?
Orri honetan zerrendatutakoak eta mapa honetan ikusten direnak dira.
5.  Lehentasuna al dute espaloietatik eta oinezkoen esparruetan dabiltzan bizikletek?
Ez. Espaloi eta oinezkoen esparruetan oinezkoek dute lehentasuna. Bizikletek toki horietan baimendutako gainerako ibilgailuek duten lehentasun maila bera dute. Baimendutako beste ibilgailu batzuk dira zamalanetako ibilgailuak, garajeetara sartu-irtenak egiten dituzten autoak, etab.
6.  Nola zirkulatu behar dute bizikletek espaloietan eta oinezkoen beste esparru batzuetan?
Gutxienez 1,50 metroko distantzia gorde behar dute fatxadetatik, eta gutxienez metro 1 oinezkoetatik. Oinezkoen lehentasuna errespetatu behar dute, abiadura oinezkoetara egokitu behar dute eta ez dituzte egin behar haien segurtasuna gutxitzen edo joan-etorriei enbarazu egiten dieten maniobrak.
7.  Derrigorrezkoa da bizikletak bizikleta bideetatik ibiltzea?
Arau orokor gisa, ez. R-407 seinalea(Beste leiho batean irekiko da) duten kaleetan soilik da derrigorrezkoa bizikletarekin bizikleta bideak erabiltzea. Bizikletarentzako bideak dituzten gainerako kaleetan, bizikletak galtzada orokorretik ere ibil daitezke.
8.  Ibil al daiteke bizikletaz garraio publikoarentzat erreserbatutako lerroetatik?
Arau orokor gisa, ez. Berariaz hala seinaleztatu den lerroetan soilik ibil daiteke. Hiriko adibiderik ezagunena Independentzia-Alaba Jenerala-Becerro de Bengoa ardatzak osatutakoa da: bertan bizikletek ibiltzeko baimena dute, nahiz eta tranbiek/autobusek erabiltzeko lerro erreserbatuak diren.
9.  Bizikletak galtzadako edozein lerrotatik zirkula dezake? Joan al naiteke lerroaren erditik?
Bai. Bizikleta, gainerako ibilgailuak bezala, galtzadako edozein lerrotatik ibil daiteke. Horrez gain, lerroaren erditik joan daiteke txirrindulariak horrela erabakitzen duenean bere segurtasuna hobetzeko.
10.  Bizikletek gainditu al dituzte automobilak semaforoetako geldialdietan?
Bai. Bizikletek gaindi ditzakete autoak gorriz dauden semaforoetan, baina inoiz ezin dute semaforoko gelditze marra gainditu.
11.  Ibil al daitezke bizikletak zirkulazio orokorraren aurkako zentzuan, zoruan bizikleta bide bat markatuta ez duten kaleetan?
Arau orokor gisa, ez. Berariaz seinale bidez hala markatuta dagoen kaleetan soilik egin dezakete.
12.  Derrigorrezkoa da txirrina eta argiak eramatea bizikletan? Ze motakoak?
Bai. Bizikletek eraman behar duten ekipamendua Reglamento General de Vehículos(Beste leiho batean irekiko da) deritzonak markatzen du, 22. artikuluan eta X. eranskinean.

22. artikuluak zera dio:

"Bizikletek honako gailu hauek eraman behar ditu: aurreko eta atzeko posizio argiak, atzeko katadioptrikoa, eta derrigorrezkoa ez bada ere, gomendagarria da katadioptrikoak eramatea pedaletan eta gurpilen erradioetan."

Horrez gain, "txirrina eraman behar dute, eta txirrina ez den beste edozein soinu egiteko tresna debekatuta dago."

X. eranskinean "Bizikletek, gauez zirkulatzeko" taulan, honakoa dakar:

Argi mota - Kopurua - Kolorea - Kokapena - Derrigortasuna
Aurreko posizio argia - 1 - ZURIA - Aurrean - Derrigorrezkoa
Atzeko posizio argia - 1 - GORRIA - Atzean - Derrigorrezkoa
Atzeko katadioptrikoak, triangularrak ez direnak - 1 - GORRIA - Atzean - Derrigorrezkoa
Katadioptrikoak pedaletan - 1 edo 2 - HORIA AUTO - 2 pedal bakoitzean - Aukerakoa
Katadioptrikoak gurpilen erradioetan - 4 - HORIA AUTO - Aukerakoa

Argitze sistema gehigarriei dagokienez, 15 .artikuluak zera dio:

"Ibilgailuetan ez da instalatuko erreglamentazio honek baimentzen dituen argiak baino gehiago, eta berariaz debekatuta dago baimenduta ez dauden margo edo gailu argitsuak erabiltzea, I. eta XI. eranskinean bilduta dagoen araudian aurreikusitako kasu eta baldintzetan salbu".

Bestalde, bizikletak hiritik kanpo dabiltzanean (hiri arteko bideetan), Reglamento General de Circulación(Beste leiho batean irekiko da) delakoak zera dio 98. artikuluan:

"Argia erabiltzea derrigorrezkoa den kasuetan, bizikleten gidariek jantzi islatzaileren bat eraman beharko dute, gainerako gidariek eta erabiltzaileek 150 metrora haiek ikusi ahal ditzaten, hiri arteko bideetatik badoaz."
13.  Derrigorrezkoa da kaskoa eramatea bizikletaz ibiltzean?
Kaskoa derrigorrezkoa da 16 urtetik beherakoentzat hiriko bideetan, eta txirrindulari guztientzat hiri arteko bideetan. Kaskoaren erabilera Espainia mailako Ley de Tráfico(Beste leiho batean irekiko da) legean dago araututa, 47. artikuluan.
14.  Haurrentzako aulkiak eta atoiak eraman al daitezke bizikletari lotuta?
Bai. Behar bezala homologatutako atoiak, erdi-atoiak eta bestelako elementuak erabili ahal izango dira bizikletekin, pertsonak nahiz zama garraiatzeko.
15.  Non lotu dezaket nire bizikleta?
Berariaz horretarako egokitutako lekuetan utzi beharko dira bizikletak, propio horretarako jarritako euskarrietan behar bezala lokarrituta. Leku librerik izan ezean, hiri altzariren bati lotuta utzi ahal izango dira bizikletak, baldin eta horrekin hiri altzaria hondatzen ez bada, haiek erabiltzea galarazten ez bada eta oinezkoen ibilbideak, irisgarritasuna nahiz ibilgailuen zirkulazioa oztopatzen ez bada. Debekatuta dago bizikletak zuhaitzetan, landare ontzietan eta heskaietan lotzea.
16.  Non jaso dezaket araudi berriari buruzko prestakuntza? Ba al dago bizikletaz ibiltzen ikasteko ikastarorik?
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak prestakuntza ikastaroak eskaintzen ditu arauak ikasteko eta bizikletaz modu seguruan ibiltzen ikasteko.
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Jasotako iruzkinak

Azken iruzkina ikusi (Noiz egina: 2018/12/29 08:10:18)

  • Una banda de la acera pintada de rojo entre 2 líneas blancas, con el dibujo de una bicicleta y a la misma altura que la acera se considera un carril bici??Quien tiene preferencia en ese caso?el peatón o la bicicleta que circula por la zona pintada de rojo? Y en el caso de que solo hay una línea y un dibujo de bicicleta pintados en la acera, es un carril bici??quien tiene preferencia?

    Alex Normal 2018/12/11 19:19:59

  • Las bandas pintadas de rojo entre 2 líneas blancas en acera, con el dibujo de una bicicleta y a la misma altura que la acera, se consideran aceras-bici segregadas, en las que la circulación de bicicletas está separada de la circulación de peatones.

    Según la Ley de Tráfico, una acera-bici es "Vía ciclista señalizada sobre la acera".

    Las bicicletas tienen prioridad sobre los peatones en las aceras bici. En todo caso, aunque las bicicletas tengan la prioridad, según la Ordenanza de Circulación de Vitoria-Gasteiz (artículo 21.1.1), "Al circular por vías ciclistas habilitadas sobre las aceras o áreas peatonales, aceras bici y sendas ciclables, las bicicletas y el resto de vehículos autorizados para circular por las mismas deberán hacerlo con precaución ante una posible irrupción de personas... Quien se desplace en bicicleta deberá mantener una velocidad moderada y respetar la prioridad de paso de las y los peatones en los cruces señalizados."

    Por otra parte, en el caso de aceras en las que solamente existe una línea discontinua y no hay separación con línea continua entre el espacio de la bici y el espacio peatonal, se trata de una zona compartida de peatones y ciclistas. En ese caso, las bicicletas no tienen prioridad sobre los peatones.

    Esperamos que esta información le sea de utilidad.

    Udalaren logotipoa Udala 2018/12/17 10:27:28

  • Hola, le quiero contestar a Álex yo también:

    También soy ciclista y yo ya ni me planteo si tengo prioridad o no en ciertos pasos, aunque estén señalizados con claridad. La norma principal, para mí, es siempre la precaución, tanto para cuidar de los peatones como para no comprometer a los vehículos a motor. Queremos que nos respeten, pero primero debemos respetar nosotros. Se nos ha concedido mucha cancha y manga ancha, por lo que creo que en compensación, nos cuesta muy poco hacer otras concesiones con las que además saldríamos todos ganando. Atención, buenos frenos y un timbre... y tener siempre presente que un despiste lo tiene cualquiera, en lo cual estamos nosotros incluidos.

    D.A.P.O. Normal 2018/12/18 11:16:19

  • Las aceras-bici son perfectamente legales, pero las zonas compartidas son ilegales, según la Ley de Tráfico. Más ilegal todavía es la norma local que permite circular a las bicicletas por las aceras de más de 3 metros de ancho. El Ayuntamiento lo sabe, pero viola la ley a sabiendas. Si alguien del Ayuntamiento responde a este mensaje diciendo que no es así, miente, porque no soy yo el que lo dice, sino el Tribunal Supremo. Y, además, el Ayuntamiento lo sabe, pero le gusta violar la ley.

    Xabier Oso haserre 2018/12/29 08:10:18