Tokiko gobernu-batzordea

  • 2023/03/24
  • 09:00

Tokiko gobernu-batzordea 2023/03/24(e)an egin da

Gai zerrenda erabilgarri dago

Akta erabilgarri dago

GAI-ZERRENDA

  1. 2023ko martxoaren 17an egindako bilkuren aktak irakurri eta onestea.
ALKATETZAREN ETA ERAKUNDE HARREMANEN SAILA
  1. (2022/CO_MSER/0029) Saretik Hizkuntza Zerbitzuak jaulkitako 8693 zenbakiko faktura (2023ko urtarrilekoa) baliozkotzea, aldez aurretik fiskalizatu ez delako. Kontzeptua: itzulpenak, gaztelaniatik euskarara. 3.196,65 euro.
  2. (2022/CO_MSER/0029) Saretik Hizkuntza Zerbitzuak jaulkitako 8759 zenbakiko faktura (2023ko urtarrilekoa) baliozkotzea, aldez aurretik fiskalizatu ez delako. Kontzeptua: itzulpenak, gaztelaniatik euskarara. 2.197,44 euro.
  3. (2022/EU_ASER/0119) Hutsik geratu dela deklaratzea Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren baitakoa den Hiri Konektatuak ekimenerako komunikazio-proiektu integral bat garatzeko kontratua. 2. lotea (Hiri Konektatuak sustatzeko kanpainaren komunikazio-estrategiaren komunikazio- eta plangintza-ekintzak). 689.700,00 euro.
UDAL ADMINISTRAZIOA ETA ERALDAKETA DIGITALAREN SAILA
  1. (2023/CO_ASER/0040) Udalaren hainbat kiroldegitako garbiketa integrala kontratatzeko dosierra onestea. 1.093.984,81 euro.
MUGIKORTASUNA ETA ESPAZIO PUBLIKOAREN SAILA
  1. (2022/EU_AOBR/0014) Valladolid kalean eta Londres hiribidean bizikleta-bideak egiteko kalitate-prezio erlazio onena duen eskaintza. 799.961,44 euro.
  2. (2022/EU_AOBR/0015) Madril kalean bizikleta-bidea egiteko kalitate-prezio erlazio onena duen eskaintza aukeratzea. 1.653.072,36 euro.
  3. (2022/CO_SOBR/0033) Auzoetako zuhaitzak kudeatzeko planaren barruan, zuhaitzak hobetzeko azpiegitura berdeko obrak egiteko kontratua esleitzea. 295.899,74 euro.
  4. (2022/CO_SOBR/0044) Gasteizko bizikleta-bideetako zoladura sendotzeko kontratua esleitzea. 249.999,98 euro.
GIZARTE POLITIKAK, ADINEKOAK ETA HAURREN SAILA
  1. Arabako Gurutze Gorriarekiko lankidetza-hitzarmena, adinekoei lagun egiteko “gertutik lagun egiten” proiektua burutzeko 2023an. 6.142,74 euro.
  2. Herritartasun globalerako sentsibilizazio-proiektuetarako dirulaguntza-deialdia onestea. 130.000,00 euro.
HERRITARREN SEGURTASUNAREN SAILA
  1. (2022/CO_ASUM/0015) Kalitate-prezio erlazio onena duen eskaintza aukeratzea Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzua hiriko ponpa-auto astunaz hornitzeko. 377.399,00 euro.
OGASUN SAILA
  1. 2022ko ekitaldiari dagozkion fakturak eta gastuak onestea. 559.576,94 euro.
HERRITARREN PARTAIDETZA, GARDENTASUNA ETA GIZARTE ETXEEN SAILA
  1. Auzo-elkarteentzako dirulaguntzen eta bestelako baliabideen deialdi publikoa ebaztea, auzoetan dinamizazio eta partaidetza sozialean laguntzen duten proiektuak gauzatzeko, 2023an. 240.000,00 euro.
EKONOMIA SUSTAPENA, ENPLEGUA, MERKATARITZA ETA TURISMOAREN SAILA
  1. Erdi Aroko Hiriguneko Merkataritza- eta Zerbitzu-elkarteen Federazioarekiko (FEDASOC) lankidetza-hitzarmena, hiriko Erdi Aroko hiriguneko merkataritza dinamizatzeko lau jardueren kanpaina diseinatu eta gauzatzeko. 98.000,00 euro.
  2. “Seniors españoles para la Cooperación Técnica-SECOT” elkartearekiko lankidetza-hitzarmena, Gasteizko ekintzaile berrien prestakuntzarako eta enpresa eta profesio arloko gaikuntzako jarduerak koordinatu eta laguntzeko. 3.000,00 euro.
LURRALDEA ETA KLIMAREN ALDEKO EKINTZAREN SAILA
  1. (2022/CO_ASER/0058) Gasteizen bilketa pneumatikoaren sistema onik zaintzeko eta bilketa lana egiteko kontratua esleitzea. 1. multzoa. 4.559.451,60 euro.
  2. (2022/CO_ASER/0058) Gasteizen bilketa pneumatikoaren sistema onik zaintzeko eta bilketa lana egiteko kontratua esleitzea. 2. multzoa. 859.100,00 euro.
  3. (2022/CO_ASER/0058) Gasteizen bilketa pneumatikoaren sistema onik zaintzeko eta bilketa lana egiteko kontratua esleitzea. 3. multzoa. 556.063,20 euro.
  4. (2022/CO_ASER/0079) Gasteizko Udalak sortutako hondakin arriskutsuak eta bestelako hondakin bereziak kudeatu eta garraiatzeko kontratua esleitzea. 1. multzoa. 110.000,00 euro.
  5. (2022/CO_ASER/0079) Gasteizko Udalak sortutako hondakin arriskutsuak eta bestelako hondakin bereziak kudeatu eta garraiatzeko kontratua esleitzea. 4. multzoa. 2.750,00 euro.

Vitoria-Gasteizen,2023ko martxoaren 22an

BATZARBURUA

GAI-ZERRENDATIK KANPO

    UDAL ADMINISTRAZIOA ETA ERALDAKETA DIGITALAREN SAILA
    1. (2022/CO_ASUM/0002) Udal eraikinak ingurumena errespetatzen duten garbiketa-lanabes eta -produktuz hornitzeko kontratuko urteko kopuruak egokitzea. 1. multzoa (egunero erabiltzen diren oinarrizko produktuak). 72.036,50 euro.
    2. KIROLA ETA OSASUNAREN SAILA
      1. (2022/CO_ASER/0120) 2023ko udako kanpainan Gamarrako parkean eta Mendizorrotzeko kirol-esparruan arreta integrala emateko kalitate-prezio erlazio onena duen eskaintza aukeratzea. 638.886,05 euro.
      2. (2023/CO_ASER/0041) Gasteizko udal instalazioetako kirol programak gauzatzeko kontratazio-dosierra onestea. 4.902.947,86 euro.
      3. HEZKUNTZA ETA KULTURAREN SAILA
        1. (2023/CO_ASER/0014) Jarduera artistikorako hastapen ikastaroen programazioko zeramika-ikastaroak emateko kontratazio-dosierra onestea. 70.260,00 euro.
        2. MUGIKORTASUNA ETA ESPAZIO PUBLIKOAREN SAILA
          1. (2021/CO_SOBR/0017) Ezeztea Gasteizko hainbat kaletako zoladura hobetzeko kontratuko prezioen salbuespeneko berrikusketa egiteko eskaera. 1. multzoa.
          2. (2021/CO_SOBR/0017) Ezeztea Gasteizko hainbat kaletako zoladura hobetzeko kontratuko prezioen salbuespeneko berrikusketa egiteko eskaera. 2. multzoa.
          3. (2021/CO_SOBR/0017) Ezeztea Gasteizko hainbat kaletako zoladura hobetzeko kontratuko prezioen salbuespeneko berrikusketa egiteko eskaera. 3. multzoa.
          4. (2022/CO_AOBR/0011) Gasteizko hainbat bidetako argiztapena hobetzeko kontratua esleitzea (2022). 305.898,82 euro.
          5. (2022/CO_ASER/0080) Gasteizko zirkulazioari buruzko informazioa jasotzeko eta hura kontrolatzeko sistemen zerbitzurako kalitate-prezio erlazio onena duen eskaintza aukeratzea. 6.009.197,48 euro.
          6. (2023/CO_BSUM/0002) Gasteizko udalerriko espazio publiko eta ingurune naturaletako kontratu elektrikoetarako energia elektrikoa hornitzeko esparru-akordioaren baitako kontratua esleitzea. 2.178.000,00 euro.
          7. Gasteiz hiriko berdeguneak ingurumena errespetatzen duten jardunbideekin onik zaintzeko kontratuaren nahitaezko luzapena. 1. lotea (hiriko berdeguneen mantentze-lanak). 1.650.913,94 euro.
          8. GIZARTE POLITIKAK, ADINEKOAK ETA HAURREN SAILA
            1. (2023/CO_ASER/0028). Gizarte eta komunitate jarduerak diseinatu, garatu, gauzatu eta ebaluatzeko zerbitzua kontratatzeko dosierra onestea. 2.812.897,60 euro.
            2. HERRITARREN SEGURTASUNAREN SAILA
              1. Gasteizko Bizikleteroak elkartearekiko lankidetza-hitzarmena aldatzea, 50 bizikleta lagatzeko egokituak izan daitezen, eta, gero, gizartetik baztertuta geratzeko arriskua duten pertsonei uzteko haien joan-etorrietarako.
              2. OGASUN SAILA
                1. Gasteizko Udalaren eta Arkaiako administrazio-batzarraren arteko trukea, 1998ko urtarrilaren 20ko asmo-protokolotik eratorritako konpromisoak betetzeko.
                2. HERRITARREN PARTAIDETZA, GARDENTASUNA ETA GIZARTE ETXEEN SAILA
                  1. (2022/CO_SOBR/0058) Abetxukuko Ibaialde kaleko irisgarritasuna, zoladura eta lorategiak hobetzeko kontratua esleitzea. 248.187,79 euro.
                  2. (2023/CO_SOBR/0012) Zaramagako pilotalekuko irisgarritasuna hobetzeko kontratazio-dosierra onestea. 293.597,50 euro.
                  3. LURRALDEA ETA KLIMAREN ALDEKO EKINTZAREN SAILA
                    1. (2022/CO_SOBR/0043) Arangizen (Araba) padel-pista bat jartzeko kontratua esleitzea. 125.655,05 euro.
                    2. (2022/ CO_SOBR/0050) Gamarragutxia menpeko toki erakundeko plaza urbanizatzeko kontratua esleitzea. 127.584,78 euro.
                    3. (2023/CO_BSUM/0001) Bilketa pneumatiko zazpi zentraletan energia-iturri berriztagarrien edo eraginkortasun handiko kogenerazio-iturrien bidez energia elektrikoa hornitzeko esparru-akordioaren baitako kontratua esleitzea (goi tentsioko hornidurak dituzten kontratuetan). 147.620,00 euro.
                    4. Katalogoa aldatzeko proiektua onestea, Manuel Iradier kaleko 5.eko eraikinari aplikagarri zaion babes-erregimena aldatzeko.
                    5. Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean egiturazko aldaketa baterako proiektua onestea, Ibaia Kirol Hirian antolaketa- eta kudeaketa-eremu berri bat sortzeko, kirol-ekipamendu berri bat ezarri eta definitzeko.

    Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.