Tokiko gobernu-batzordea
- Noiz
- Eguna: 2021/09/24, hasiera ordua: 08:15
- Deskribapena
-
Tokiko gobernu-batzordea
Tokiko gobernu-batzordea 2021/09/24(e)an egin da
GAI-ZERRENDA
- 2021eko irailaren 17an eta 21ean egindako bilkuren aktak irakurri eta onestea.
UDAL ADMINISTRAZIOA ETA ERALDAKETA DIGITALAREN SAILA
- (2021/CO_SOBR/0001). Astronomo kaleko futbol-zelaiko belar artifiziala ordezteko obrak gauzatzeko epea luzatzea.
- (2021/CO_SOBR/0010) Esparza Obras y Proyectos S.L enpresak Frai Zacarias Martinez kaleko eraikinaren estalkia hobetzeko lanen esleipenaren kontra jarritako berraztertzeko errekurtsoa ebaztea.
- Curenergía Comercializadora S.Ak 2021eko otsailetik abuztura bitartean jaulkitako fakturak –2021/504996, 2021/504993, 2021/505900 eta 2021/511413 zenbakidunak– baliozkotzea, aurretiko fiskalizazioa ez egiteagatik. Kontzeptua: udalaren hainbat eraikinetako energia elektrikoa hornitzea, 10 kws-etik beherako kontratuetan. 20.503,48 euro.
- Gasteizko udalaren igerilekuak berme osoz kudeatu eta onik zaintzeko kontratuaren bigarren eta azken luzapena. 1.265.462,58 euro.
KIROLA ETA OSASUNAREN SAILA
- Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campusarekiko lankidetza-hitzarmenaren bigarren luzapena, Arabako Campuseko ikasleen jarduera fisikoaren prestakuntza, irakaskuntza eta garapenerako (2021-2022 denboraldia).
- Vital Fundazioarekiko lankidetza-hitzarmena, oinarrizko kirola sustatzeko eta kirol instalazioak mantentzeko. 40.000,00 euro.
MUGIKORTASUNA ETA ESPAZIO PUBLIKOAREN SAILA
- (2021/CO_SOBR/0014) Gasteizko kaleetako espaloiak asfalto urtuz konpontzeko kontratua esleitzea. 79.767,94 euro.
- (2021/CO_SOBR/0016) Gasteizko Mendizabaleko aparkalekuko zoladura hobetzeko obren kontratua esleitzea. 999.800,73 euro.
- (2021/CO_SOBR/0019) Hiriko hainbat kaletako zuloak betetzeko kontratua esleitzea. 189.738,82 euro.
- (2021/CO_SOBR/0022) Azpiegitura berderako lanak kontratatzeko dosierra onestea, auzoetako zuhaitzak hobetzeko. 282.139,87 euro.
GIZARTE POLITIKAK, ADINEKOAK ETA HAURREN SAILA
- Gao Lacho Drom ijitoen elkartearekiko lankidetza-hitzarmena, Gasteizko ijito komunitateko pertsona, familia eta taldeak gizarteratzeko prozesuetan lagundu eta jarraipena egiteko programa burutzeko. 38.748,00 euro.
- Abetxukuko Zubia Gurutzatzen ekimen-etxea elkartearekiko lankidetza-hitzarmena, “Abetxukuko ekimen-etxea” proiektua garatzeko. 77.000,00 euro.
OGASUN SAILA
- (2021/CO_ASUM/0015) Gasteizko Udalaren Udaltzaingorako hamabost ibilgailu errentan hartzeko kontratazio-dosierreko baldintza tekniko partikularrak aldatzea.
- (2021/CO_ASER/0112) Gasteizko udalerako arrisku eta aseguru estalduraren alorreko bitartekaritza, artekaritza eta aholkularitza kontratatzeko dosierra onestea.
- Ebaztea "Garlan, S.Coop.” sozietateak Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko uztailaren 9an hartutako erabaki baten kontra aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa, zein Salbatzailearen hilerriko zerbitzurako udal lursailaren emakida-eskabidearen ebazpenari buruzkoa baita.
- Kontratua ebazteko prozedura abiaraztea Floridako parkeko komun publikoak ustiatzeko eta mantentzeko administrazio-emakida kentzeagatik, eta entzunaldia ematea jabari publikoko emakidaren titular S. de V jaunari.
- Ozeano Barea kaleko 17.eko babes ofizialeko etxebizitza bat lehentasunez erosteko zein atzera eskuratzeko eskubideari uko egitea.
- Antonio Amat Maiz 24.ean dagoen babes ofizialeko etxebizitza bat lehentasunez erosteko zein atzera eskuratzeko eskubideari uko egitea.
- Gamizko administrazio batzarraren aldeko jabari-emakida, garai bateko eskolaren lursailaren erabilera publikorako.
HERRITARREN PARTAIDETZA, GARDENTASUNA ETA GIZARTE ETXEEN SAILA
- (2021/CO_SOBR/0009) Borinbizkarreko baratze komunitarioak urbanizatzeko kontratua esleitzea. 192.861,95 euro.
- (2021/CO_AOBR/0001)Aldaiako kirol-pistak eraikitzeko kontratua esleitzea. 313.923,98 euro.
GIZA BALIABIDEEN SAILA
- Lanbide heziketarako Lorenzo Milani zentro pribatu integratuarekiko lankidetza-hitzarmena (Cabrerizos, Salamanca), kanpoko praktika akademikoak egiteko.
- C.C.M. jaunak Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko uztailaren 2an hartutako erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa ebaztea, zein hainbat udal sailetako Lanpostu Zerrenda aldatzeari buruzkoa baita.
LURRALDEA ETA KLIMAREN ALDEKO EKINTZAREN SAILA
- Hasierako onespena ematea Gasteizko Aretxabaleta-Gardelegi 19. sektoreko OR-9-21 etxadiaren —12., 13. eta 14 lurzatiak— xehetasun-azterketa.
- Behin betiko onestea Ibaialdeko 11. sektoreko RD-24 lursailaren lur-zatiketa.
LEGE AHOLKULARITZA
- Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 261/21 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua).
- Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 272/21 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua).
- Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 293/21 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua).
- Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 318/21 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua).
- Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 336/21 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua).
- Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 301/21 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan.
- Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 338/21 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan.
Vitoria-Gasteizen,2021eko irailaren 22an
BATZARBURUA
GAI-ZERRENDATIK KANPO
ALKATETZAREN ETA ERAKUNDE HARREMANEN SAILA
- (2021/CO_ASER/0028) Gasteizko Udaleko Protokolo eta Erakunde Komunikazio Zerbitzurako hedabide agentziarako kontratua esleitzea. 1.475.000,00 euro.
- (2021/CO_ASER/0063) Pilarreko gizarte-etxea onik zaindu, mantendu eta osorik garbitzeko kontratua esleitzea. 449.588,42 euro.
- Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko maiatzaren 21ean hartutako erabaki bat aldatzea, zein Gasteizko Udalaren instalazioetako uretako sorospen- eta botikin-zerbitzuko eta udako kanpainan botikinen zerbitzuko kontratua luzatzeari baitagokio. 1. multzoa. 1.038.546,39 euro.
- Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko maiatzaren 21ean hartutako erabaki bat aldatzea, zein Gasteizko Udalaren instalazioetako uretako sorospen- eta botikin-zerbitzuko eta udako kanpainan botikinen zerbitzuko kontratua luzatzeari baitagokio. 2. multzoa. 520.987,21 euro.
- Lankidetza-hitzarmena Santa Maria Katedrala Fundazioarekin, 2021-2022 ikasturtean lantegi hezigarriaren programa eta Santa Maria katedralen eta Argiaren elizpearen bisita-programa gauzatzeko. 11.000,00 euro.
- Udalerrien taldean parte hartzea onartzea –Valentzia, Logroño, Fuenlabrada, Gijón eta Valladodid udalerriekin batera–, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioak deitutako dirulaguntzetako eskabidea tramitatzeko, TMA/892/2021 aginduaren arabera.
- Gobernu Batzarrak 2021eko irailaren 21ean 7.17 Ordenantza Fiskala aldatzeko hartutako erabakia aldatzea; jabari publiko lokalaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziaren tasa —energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioak— arautzen du horrek (2022ko urtarrilaren 1etik aurrera egongo da indarrean).
- “Turismoa dinamizatzeko eta hiria sustatzeko 2021eko laguntzak” udal programaren deialdia onestea, turismo jarduera berriz sustatzeko eta Gasteiz turismo-helmuga iraunkor eta arduratsu gisa sustatzeko beste komunitate eta lurraldeetako azoketan. 100.000,00 euro.
- Gasteizko Udaleko C1 taldeko lanpostuak betetzeko sustapen eta enplegu-eskaintza deialdia handitzea.
- Ez onartzea "Goitu Eraikuntzak, S.L." enpresak aurkeztutako alegazio-idatzia, zein Beti-Jai pilotalekuetako irisgarritasun-baldintzetara egokitzeko eta suteen aurka babesteko obren neurketa orokorraren aurka aurkeztutakoa baita.
UDAL ADMINISTRAZIOA ETA ERALDAKETA DIGITALAREN SAILA
KIROLA ETA OSASUNAREN SAILA
HEZKUNTZA ETA KULTURAREN SAILA
MUGIKORTASUNA ETA ESPAZIO PUBLIKOAREN SAILA
OGASUN SAILA
EKONOMIA SUSTAPENA, ENPLEGUA, MERKATARITZA ETA TURISMOAREN SAILA
GIZA BALIABIDEEN SAILA
LURRALDEA ETA KLIMAREN ALDEKO EKINTZAREN SAILA
Lotutako informazioa
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.