Tokiko gobernu-batzordea

Noiz
Eguna: 2021/03/12, hasiera ordua: 09:00
Deskribapena

Tokiko gobernu-batzordea

Tokiko gobernu-batzordea 2021/03/12(e)an egin da

Gai zerrenda erabilgarri dago

Akta erabilgarri dago

GAI-ZERRENDA

  1. 2021eko martxoaren 5ean egindako bilkuraren akta irakurri eta onestea.
ALKATETZAREN ETA ERAKUNDE HARREMANEN SAILA
  1. 2021ean, bizikidetzaren, aniztasunaren, giza eskubideen eta memoria historikoaren arloko proiektuak eta jarduerak egiteko dirulaguntza deialdia onestea. 60.000,00 euro.
  2. Haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenak —2020ko lege-gordailua dutenak— saritzeko Vitoria-Gasteiz Sarien hamazortzigarren deialdia onestea. 18.000,00 euro.
  3. Gasteiztarrei euskara ikasteko dirulaguntzak emateko deialdia onestea (2020-2021 ikasturtea). 149.000,00 euro.
UDAL ADMINISTRAZIOA ETA ERALDAKETA DIGITALAREN SAILA
  1. (2020/CO_ASER/0078) Gasteizko Udaleko hainbat informatika zerbitzuren euskarria mantentzeko kontratua esleitzea. 1.585.920,00 euro.
  2. Orona S.Coop kooperatibak aurkeztutako 2021eko urtarrileko 22021/411469 eta 2021/411472 zk-ko fakturak eremu judizialetik kanpo ontzat ematea. Kontzeptua: udalaren eraikinetako igogailuak mantentzea. 9.897,06 euro.
  3. (2021/CO_SOBR/0001). Astronomo kaleko futbol-zelaiko belar artifiziala ordezteko obren kontratazio-dosierra onestea. 484.629,42 euro.
  4. (2020/CO_ASER/0077) Gasteizko Udaleko trafiko isunen eta diru-sarreren sistema mantentzeko lanetarako kontratua esleitzea. 792.960,00 euro.
KIROLA ETA OSASUNAREN SAILA
  1. ADELES- Lupus gaixoen Arabako elkartearekiko lankidetza-hitzarmena, gaixoei laguntza fisioterapeutikoa emateko programarako. 3.825,00 euro.
  2. ACABE-Anorexia eta Bulimiaren aurkako Arabako Elkartearekiko lankidetza-hitzarmena, jateko jokabidearekin zerikusia duen nahasmenduak eragindakoei eta horien familiei laguntzeko lantegiak egiteko. 16.779,00 euro.
  3. ASPACE-Garun paralisia dutenen Arabako elkartearekiko lankidetza-hitzarmena, kaltetuei fisioterapiako laguntza emateko proiektua burutzeko. 11.454,60 euro.
  4. Arabako Foru Aldundiarekiko eta Arabako minbizia duten umeen Arabako gurasoen elkartearekiko (ASPANAFOHA) lankidetza-hitzarmena, minbizia duten adingabeko umeen familiei laguntzeko programa burutzeko. 5.711,18 euro.
  5. Down Araba-Isabel Orbe elkartearekiko lankidetza-hitzarmena, Down sindromea dutenen zahartze osasuntsurako programarako. 10.200,00 euro.
  6. EZEBA - zeliakoen eta horien senitartekoen Arabako elkartearekiko lankidetza-hitzarmena, zeliakoei eta horien senitartekoei arreta integrala emateko programa bat garatzeko. 8.568,00 euro.
  7. Asafes - Buruko gaixotasuna duten pertsona eta horien familiarekiko elkartearekiko lankidetza-hitzarmena, sentsibilizazio eta buruko osasun arloko prebentzio programa egiteko. 24.480,00 euro.
  8. Hiesaren aurkako Arabako Herritarren Batzordearekiko lankidetza-hitzarmena, gayen eta gizon artean sexu- harremanak dituztenen artean GIB/HIESaren aurkako “Gayen artean” prebentzio programa burutzeko. 23.379,46 euro.
HEZKUNTZA ETA KULTURAREN SAILA
  1. Pescados Bermeo SLU enpresak aurkeztutako 2021eko urtarrileko 15, 16 eta 17. zk-ko fakturak eremu judizialetik kanpo ontzat ematea. Kontzeptua: haur eskoletan arraina hornitzea. 519,10 euro.
  2. (2021/CO_ASER/0005) Montehermoso kulturuneko erakusketetan jendeari arreta egiteko, aretoak zaintzeko eta informazio-guneko postuan sarbideak kontrolatzeko eta informazioa emateko zerbitzuko kontratazio-dosierra onestea. 90.750,00 euro.
MUGIKORTASUNA ETA ESPAZIO PUBLIKOAREN SAILA
  1. (2018/CO_ASER/0073) Zigorrak ezartzeko dosier osagarria ebaztea, zein Gasteizko hirigune historikoko igogailua eta Bakardade kantoiko, San Frantzisko Xabierkoaren kantoiko, Apaizgaitegiko kantoiko eta Ahate Iturri plazatxoko arrapalak mantentzeko zerbitzuko betebeharrak ez betetzeagatik abiarazi baitzen.
  2. Gasteizen salaketak eta aparkaldi mugatuen ordainketa telematikoki kudeatzeko sistema garatu, ezarri eta mantentzeko kontratuaren bigarren luzapena. 6.889,98 euro.
  3. Behin betiko bermea erregularizatzea, Prado parkean kafetegi-taberna eraiki eta ustiatzeko kontratuaren ondoriozko betebeharrei erantzuteko eratutako irabazizko sozietatearen likidazio partziala dela eta.
GIZARTE POLITIKAK, ADINEKOAK ETA HAURREN SAILA
  1. IRSE Araba elkartearekiko lankidetza-hitzarmena, gizarte inklusiorako 2021eko jarduera-programa burutzeko. 30.000,00 euro.
  2. Adinekoak beren etxeetatik Hirugarren Adinekoen Zerbitzuetara eta alderantziz eramateko zerbitzua eskaintzeko kontratua etetea.
  3. (2020/CO_ASER/0067). Esleitu gabetzat jotzea gizartetik baztertuta geratzeko arriskua duten pertsonentzako zainpeko etxebizitzak kudeatzeko programarako kontratua. 2. multzoa. 385.142,69 euro.
OGASUN SAILA
  1. Ozeano Atlantikoaren 33.ean dagoen babes ofizialeko etxebizitza bat lehentasunez erosteko zein atzera eskuratzeko eskubideari uko egitea.
  2. Euskadiko Hiriburuaren etorbideko 9.eko babes ofizialeko etxebizitza bat lehentasunez erosteko zein atzera eskuratzeko eskubideari uko egitea.
  3. Asparrena kaleko 12.ean dagoen babes ofizialeko etxebizitza bat lehentasunez erosteko zein atzera eskuratzeko eskubideari uko egitea.
  4. Antonio Amat Maiz 1.ean dagoen babes ofizialeko etxebizitza bat lehentasunez erosteko zein atzera eskuratzeko eskubideari uko egitea.
  5. Jerónimo Roure kaleko 30.ean dagoen babes ofizialeko etxebizitza bat lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideari uko egitea.
  6. Brusela hiribideko 34.eko babes ofizialeko etxebizitza bat lehentasunez erosteko zein atzera eskuratzeko eskubideari uko egitea.
EKONOMIA SUSTAPENA, ENPLEGUA, MERKATARITZA ETA TURISMOAREN SAILA
  1. "Vitoria-Gasteiz laborategi hiria" programaren 2021eko deialdi publikoa onartzea.
LURRALDEA ETA KLIMAREN ALDEKO EKINTZAREN SAILA
  1. (2021/CO_ASER/0021) Gasteizko Eraztun Berdeko garbiketa zerbitzua kontratatzeko dosierra onestea (2021-2023). 143.581,50 euro.
  2. (2021/CO_ASER/0014) Gasteizko udalerriko etxe eta establezimenduetako tamaina handiko hondakinak ekonomia zirkularraren ikuspegitik bildu, sailkatu eta kudeatzeko zerbitzua kontratatzeko dosierra onestea. 6.249.210,88 euro.
  3. Hasierako onespena ematea Gasteiz udalerriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren xehetasun-aldaketari,zein “Ibaialde” 11. sektoreko RD-24 lursailari baitagokion.
  4. Hasierako onespena ematea “Krispiña” 32. sektorea urbanizatzeko proiektuari.
  5. Ebaztea Valorización y Tratamiento de Residuos S.A., FCC Medio Ambiente, SAU, Valoriza Servicios Ambientales S.A. eta Pavimentos Balgorza S.A. (UTE) enpresen ordezkariak aurkeztutako eskaria, zein Gasteizko kaleak garbitu eta hiri hondakinak bildu eta garraitzeko zerbitzu publikoko kontratazio-dosierreko dokumentazioan sarbidea izateari buruzkoa baita.
  6. Berriz irekitzea Gasteizko 15. sektoreko "ekialdeko 3. zabalpena-Salburuko parkea" plan partzialaren seigarren xehetasun-aldaketaren jendaurreko aldiko epea.
LEGE AHOLKULARITZA
  1. Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 17/21 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua).
  2. Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 14/21 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua).
  3. Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 99/21 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua).
  4. Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 42/21 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua).
  5. Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 120/21 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura arrunta).
  6. Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 62/21 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua).
  7. Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 433/20 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua).
  8. Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 539/20 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua).

Vitoria-Gasteizen,2021eko martxoaren 10ean

BATZARBURUA

GAI-ZERRENDATIK KANPO

    KIROLA ETA OSASUNAREN SAILA
    1. (2021/CO_ASER/0033) Gasteizko udal rokodromoen zerbitzu integrala kudeatzeko kontratazio-dosierra onestea. 631.540,24 euro.
    2. GIZARTE POLITIKAK, ADINEKOAK ETA HAURREN SAILA
      1. (2020/CO_ASER/0088) Kalitate-prezio erlazio onena duen eskaintza aukeratzea ingurune irekiko gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea eta bitartekaritza garatzeko, baztertuta dauden edo baztertuta geratzeko arriskua duten Gasteizko udalerriko pertsona adindunei zuzendurik. 96.000,00 euro.
      2. OGASUN SAILA
        1. Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko urtarrilaren 29an hartutako erabakiaren aurkako berraztertzeko errekurtsoak ebaztea. Erabakia Olarizun legez kanpo okupatutako etxebizitzak ofizioaz berreskuratzeari buruzkoa zen.
        2. EKONOMIA SUSTAPENA, ENPLEGUA, MERKATARITZA ETA TURISMOAREN SAILA
          1. Gasteizko ehungintza-gaien, jantzigintza-gaien, zapaten, larruen eta larrugintza-gaien txikizkako merkataritzaren arloko enpresei aparteko laguntzak emateko deialdia onestea, 2021. urtea. 300.000,00 euro.
          2. LURRALDEA ETA KLIMAREN ALDEKO EKINTZAREN SAILA
            1. Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko Salburua eta Zabalgana eremuetako ekipamendu eta etxebizitza planari dagokion hirigintzako jarduketa-programaren nahitaezko birpartzelazio proiektuaren eragiketa juridiko osagarriak onestea.

    Lotutako informazioa

    Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.