Udalbatza

Noiz
Eguna: 2021/03/26, hasiera ordua: 09:00
Deskribapena

Udalbatza

Udalbatza 2021/03/26(e)an egin da

Gai zerrenda erabilgarri dago

Akta erabilgarri dago (onespen-data: 2021/04/23)

GAI-ZERRENDA

  1. 2021eko otsailaren 19an eta martxoaren 2an egindako bilkuren aktak irakurri eta onestea.
  2. Xabier Ruiz de Larramendi Arana jaunak (EH BILDU GASTEIZ) jauna zinegotzi karguaz jabetzea.
Ebatzi beharrekoak
LURRALDE BATZORDEA
  1. Behin betiko onestea Gasteizko Aretxabaleta-Gardelegi 19. sektoreko OR-9-22 etxadiaren —4, 5, 6, 10 eta 7 lurzatiak— xehetasun-azterketa.
  2. Behin-behineko onespena ematea Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren egiturazko xedapen-aldaketa bati, "Jose Mardones” 4. BIPB-aren barruan 4. gauzatze-unitatea garatzeko.
  3. Behin betiko onestea Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko erabilera tertziarioko arau partikularrak aldatzeko proiektua, asistentzia-erabileraren bateragarritasuna arautzeko.
  4. Behin betiko onespena ematea etxe-uharte honen xehetasun-azterketari: Tomas Zumarraga Dohatsuaren kaleko Euskal Herria bulebarraren gaineko pasabidearen inguruko korapiloaren ipar-ekialdeko sektoreko ekipamendu generikoko partzelaren inguruan dagoen etxe-uhartea.
  5. Behin betiko onespena ematea Gasteizko HAPOren egiturazko xedapen-aldaketa bati, zein Eduardo Dato kaleko 11.eko eta Cadena y Eleta apezpikuaren kaleko 2.eko lursailen kalifikazio xehatua aldatzeko baita.
Kontrol jarduera
ERAKUNDE ADIERAZPENAK
  1. Erakunde-adierazpena: ZAINTZA BERDINTASUNEAN. Emakumeen egitekoa Pandemian eta zaintzaren Krisi Globalean. (BERRESTEA)
  2. Erakunde-adierazpena, ageriko arrazoirik gabe desagertuen familiekiko elkartasunez. (BERRESTEA)
MOZIOAK
  1. EKOLOGISTAK MARTXAK ELKARTEAREN MOZIOA, 5Gren luzamenduaz.
  2. TALDE POPULARRAREN MOZIOA, Gasteizko ekonomia bultzatzeko berehalako lizentzien plan bat eskatzeko.
  3. EH BILDU GASTEIZ TALDEAREN MOZIOA, Armentia-2n gasa esploratzeko lizentzia ukatu ondoren Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako errekurtsoaz.
  4. ELKARREKIN VITORIA-GASTEIZ TALDEAREN MOZIOA, herritarren eztabaida-prozesuak udal politiketan txerta daitezen.
  5. EH BILDU GASTEIZ TALDEAREN MOZIOA, udalbatzan herritarren partaidetza hobetzeko.
  6. ELKARREKIN VITORIA-GASTEIZ TALDEAREN MOZIOA, klima-aldaketa leuntzeko eta horri egokitzeko eta biodibertsitate zaintzeko irizpideekin berritu dadin espazio publikoa.
  7. EH BILDU GASTEIZ TALDEAREN MOZIOA, Kutxabank publikoaren aldeko plataformaren izenan, Kutxabankek kobratzen dituen komisioak murriztu daitezela eskatzeko. HERRITARREN TXANDA: Cultural GASTEIZ 2011 elkartea.
  8. TALDE POPULARRAREN MOZIOA, Gasteizen turismoak bizirik iraun dezan plan bat abian jartzeko premiaz.
  9. EAJ-PNV eta PSE-EE TALDEEN MOZIOA, ETAko presoei egiten zaien omenaldi publikoez. HERRITARREN TXANDA: Fernando Buesa Blanco Fundazioa.
  10. EH BILDU GASTEIZ TALDEAREN MOZIOA, San Prudentzio adinekoentzako zentro integralaren erabilera babesteko, adinekoen zaintza publikorako espazio gisa. HERRITARREN TXANDA: Zazpigarren Alaba Elkartea.
DEKRETUAK
  1. Relación de Decretos de Alcaldía y Resoluciones de los Concejales Delegados, dictados durante el mes de febrero y enviados con retraso por distintos servicios.
GALDE-ESKEAK
  1. GALDE-ESKEAK.

2021eko martxoaren 22an

ALKATEA

UDALBATZAREN BEHIN BEHINEKO IDAZKARI NAGUSIA

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.