Udalbatza

Noiz
Eguna: 2020/07/24, hasiera ordua: 09:00
Deskribapena

Udalbatza

Udalbatza 2020/07/24(e)an egin da

Gai zerrenda erabilgarri dago

Akta erabilgarri dago (onespen-data: 2020/09/25)

GAI-ZERRENDA

  1. 2020ko ekainaren 19an eta 25ean eta uztailaren 3an egindako bilkuren aktak irakurri eta onestea.
Ebatzi beharrekoak
KONTUEN BATZORDE BEREZIA
  1. 2019ko ekitaldiko Kontu Orokorra onestea.
OGASUNAREN ETA HERRITARREN PARTAIDETZAREN, GARDENTASUNAREN ETA GIZARTE ETXEEN BATZORDEA
  1. Gasteizko Udalak TUVISA —Gasteizko Hiri Garraioak, SA— merkataritza-sozietateari —IFZ: A-01005230—, bederatziehun eta hogeita hamabi mila laurehun eta berrogeita sei euro eta berrogeita hamazazpi zentimoko (932.446,57 €) mailegu-eragiketa baimentzea, ustiapen- eta informazio-sistema lagungarria eta TUVISAren autobusetako salmenta-, balioztatze- eta ontziratze-sistema hornitu, instalatu, integratu, abian jarri eta mantentzea ordaintzeko, UTE KAPSC Y DATIK erreferentzia duen kontratua adjudikatzeko akordioaren ildotik.
  2. Baimena ematea, berritze-klausula sartzeko mailegu-eragiketan eta Gasteizko udalak TUVISA —Gasteizko Hiri Garraioak, SA— merkataritza-sozietateari —IFZ: A-01005230— emandako abalean —udalbatzaren 2017ko martxoaren 24ko akordioaren bitartez baimendua, hiru milioi eta bostehun eta berrogeita hamar mila euroko (3.550.000 euro) kopuruan, HIRU MILIOI ETA BOSTEHUN ETA BERROGEITA HAMAR MILA EUROko (3.550.000 euro) mailegu-eragiketa kontratatzeko, 10 autobusen erosketa finantzatzeko—.
LURRALDE BATZORDEA
  1. Gasteizko Erdi Aroko hiriguneko Birgaitze Integraturako Plan Bereziaren hamabosgarren aldakuntza behin betiko onestea, Santa Maria Katedralaren Plan Gidariaren esparruaren mugaketa aldatzeko.
  2. Behin betiko onestea Gasteizko Udalerriko HAPO uholde-arriskuen arauetara egokitzeko xehetasun-aldaketa.
  3. Behin betiko onestea Gasteizko HAPOaren egiturazko xedapen aldaketa, Bisitazioaren monasterioaren eta Egibideren lursailak “Unibertsitate gunea, II. fasea” 5. BBPB-tik kanpo uzteko.
  4. Behin-behineko onespena ematea Gasteizko Udalerriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren egiturazko xedapen-aldaketa bati, 4. BIPB-ren —"Jose Mardones"— barruan 4. gauzatze-unitatea garatzeko.
  5. Hasierako onespena ematea Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko erabileren arau partikularren xedapen aldaketari, unibertsitate-erabilera hezkuntza-erabilerarekin parekatzeko.
Kontrol jarduera
ERAKUNDE ADIERAZPENAK
  1. ERAKUNDE ADIERAZPENA, COVID-19ak eragin duen krisialdian aurrera egin ahal izateko beren apurra eman duten pertsona guztien –nork bere arloan– ahalegina aintzatesteko.
MOZIOAK
  1. ZAZPIGARREN ALABA ELKARTEAREN MOZIOA, 2020ko udal aurrekontuaz, covid-19ak eragindako egoera dela eta.
  2. PP TALDEAREN MOZIOA, Zaldibarko zabortegia itxita, Gardelegikoan hondakin kopurua handitzeaz.
  3. ELKARREKIN VITORIA-GASTEIZ TALDEAREN MOZIOA, bertan behera uzteko autobus elektriko adimentsurako lursailak erosteko Gasteizko Elizbarrutiarekiko hitzarmena.
  4. PP TALDEAREN MOZIOA, Gasteizko adinekoentzako zentro soziokulturaletako murrizketez.
  5. EH BILDU GASTEIZ TALDEAREN MOZIOA, Udalak udalerriko adineko pertsonen zaintza publikoarekin duen konpromisoa adierazteko.
  6. EH BILDU GASTEIZ UDAL TALDEAREN MOZIOA, herritarrek maskarak eskuratzeko dituzten aukerak hobetzeko eta pertsona eta kolektibo ahulenak babesteko.
  7. EH BILDU GASTEIZ TALDEAREN MOZIOA, errealitate berrian euskara sustatzeko ikasturtearen hasieran.
  8. EH BILDU GASTEIZ TALDEAREN MOZIOA, pandemiaren balizko agerraldi berriei aurre egiteko kontingentzia planaz.
DEKRETUAK
  1. Alkatearen dekretuen eta zinegotzi ordezkarien ebazpenen zerrenda (ekainean emandakoak), baita zerbitzuek atzerapenez igorritakoak ere.
GALDE-ESKEAK
  1. GALDE-ESKEAK.

2020ko uztailaren 20an

ALKATEA

UDALBATZAREN BEHIN BEHINEKO IDAZKARI NAGUSIA

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.