Tokiko gobernu-batzordea

Noiz
Eguna: 2020/03/13, hasiera ordua: 09:00
Deskribapena

Tokiko gobernu-batzordea

Tokiko gobernu-batzordea 2020/03/13(e)an egin da

Gai zerrenda erabilgarri dago

Akta erabilgarri dago

GAI-ZERRENDA

  1. 2020ko martxoaren 6an egindako bilkuraren akta irakurri eta onestea.
UDAL ADMINISTRAZIOA ETA ERALDAKETA DIGITALAREN SAILA
  1. (2020/CO_ASER/0015)Gasteizko udalean iruzurrari aurre egiteko prebentzio planean 2020-2023rako zehaztutako ekintzei euskarri emateko softwarearen garapena kontratatzeko dosierra onestea. 700.000,00 euro.
  2. (2020/CO_SOBR/0004) Judimendiko HLHIko estalkia iragazgaitzeko obrak kontratatzeko dosierra onestea. 161.144,88 euro.
  3. (2020/CO_SOBR/0005) San Prudentzio egoitzako laguntza-eremuko ur bero sanitarioko hornikuntza sarea ordezteko lanak kontratatzeko dosierra. 125.108,59 euro.
  4. (2020/CO_SOBR/0015)Judimendiko gizarte-etxeko hiru igogailu ordezteko lanen kontratazio-dosierra onestea. 114.279,36 euro.
MUGIKORTASUNA ETA ESPAZIO PUBLIKOAREN SAILA
  1. (2020/CO_ASUM/0001)Gasteizko argiteria publikoko elementuak berritu eta mantentzeko material elektrikoa erosteko kontratazio-dosierra onestea (2020. urtea). 279.799,19 euro.
  2. 2020an Gasteizko taxi zerbitzuan errekuntza motorra duten ibilgailuen ordez ibilgailu elektriko matrikulatu berriak erosteko dirulaguntzetarako deialdia. 60.000,00 euro.
GIZARTE POLITIKAK, ADINEKOAK ETA HAURREN SAILA
  1. IRSE Gasteizko Bergizarteratze Institutuarekiko lankidetza-hitzarmenaren gehigarria, zainpeko etxebizitzetako udal programa kudeatzeko. 1.588,00 euro.
  2. Clara Campoamor elkartearekiko lankidetza-hitzarmenaren gehigarria, genero indarkeriaren biktima diren emakumeei ostatu emateko zerbitzuak/harrera pisuak kudeatzeko. 8.244,00 euro.
  3. Hiesaren Aurkako Herritarren Batzordearekiko lankidetza-hitzarmenaren gehigarria, gaueko arretarako ‘Aterpe’ udal zentroa kudeatzeko. 13.424,00 euro.
  4. Hiesaren aurkako Herritarrentzako Batzordearekiko lankidetza-hitzarmenaren gehigarria, zainpeko etxebizitzetako udal programa kudeatzeko. 7.429,00 euro.
  5. Hiesaren Aurkako Herritarren Batzordearekiko lankidetza-hitzarmenaren gehigarria, eguneko arretarako ‘Estrada’ udal zentroa kudeatzeko. 12.384,00 euro.
  6. Hiesaren aurkako Herritarrentzako Batzordearekiko lankidetza-hitzarmenaren gehigarria, udalaren etxe irekia zentroa kudeatzeko. 9.334,00 euro.
  7. Afroamerikarren AFRO Elkartearekiko lankidetza-hitzarmenaren gehigarria, zainpeko pisuak kudeatzeko. 12.788,00 euro.
OGASUN SAILA
  1. Santa Barbara plazako txikizkako udal azokaren zerbitzua kudeatzeko kontratuari atxikitako jabari publikoa egokitzea, merkataritza-guneko operadoreetako baten zamatze-lanak lurperatzea ahalbidetzeko.
EKONOMIA SUSTAPENA, ENPLEGUA, MERKATARITZA ETA TURISMOAREN SAILA
  1. Gasteizko udalerrian enpresak sortzeko laguntza ekonomikoak emateko udal programaren deialdi publikoa, hiriko jarduera ekonomikoa sustatzea xede. 126.700,00 euro.
  2. Gasteizen 45 urtetik gorakoen enplegu egonkorra eta kalitatekoa sustatzeko laguntza ekonomikoak emateko udal programaren deialdi publikoa.400.000,00 euro.
  3. Gasteizko udalerrian merkataritzaren eta zerbitzu pertsonalen alorreko enpresa txikiak ezarri eta modernizatzeko laguntza ekonomikoak emateko udal programaren deialdi publikoa (2020. urtea). 220.000,00 euro.
  4. Gasteizko udalerrian ostalaritza-enpresa txikiak ezarri eta modernizatzeko laguntza ekonomikoak emateko udal programaren deialdi publikoa (2020. urtea). 62.000,00 euro.
  5. Jundizko Udal Enpresa Zentroan pabilioia alokatzeko eskabidea ukatzea.
  6. Santa Maria Katedrala Fundazioarekiko lankidetza-hitzarmena, 2020an Gasteizko Erdi Aroko harresia ikusteko bisita gidatuen programa burutzeko laguntza ekonomikoak emateko. 32.000,00 euro.
  7. (2020/CO_NSER/0005)Saski Baskonia SADari publizitate-babesa emateko kontratazio-dosierra onestea, 2019-2020 denboraldian Saskibaloiko Euroligan parte hartuz Gasteiz promozionatzeagatik. 157.300,00 euro.
LURRALDEA ETA KLIMAREN ALDEKO EKINTZAREN SAILA
  1. DISPORT EKI, SL enpresarekiko kontratua luzatzea, Gasteizko Eraztun Berdean ingurumen-kontroleko eta jendaurreko arreta kontroleko zerbitzuak emateko 72.957,17 euro.
  2. Gasteizko udalerriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra uholde-arriskuen arauetara egokitzeko xedapen-aldakuntzaren proiektua onestea, eta aldakuntzari hasierako onespena ematea.
  3. Hiri Antolamenduko Plan Orokorra aldatzeko proiektua onestea eta hasierako onespena ematea aldakuntza xehatuari, zein Udalerriko nekazaritza-eremuan berdeguneen eta espazio libre publikoen erabilera arautzeko baita
  4. Gasteizko hiri-baratzeen erabilera arautzeko udal ordenantza aldatzeko proiektua onestea.
LEGE AHOLKULARITZA
  1. Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 32/20 (63/20) administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (ohiko prozedura).
  2. Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 61/20 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (ohiko prozedura).

Vitoria-Gasteizen,2020ko martxoaren 11n

BATZARBURUA

GAI-ZERRENDATIK KANPO

    OGASUN SAILA
    1. Gasteizko udalerriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko garai bateko Ospitale Militarraren Etxadiko Plan Berezian (MOA 2-18) 2 eta 3 zenbakiko jabari publikoko lurzatien erabilera pribatiboaren emakida esleitzea.
    2. LURRALDEA ETA KLIMAREN ALDEKO EKINTZAREN SAILA
      1. (2019/CO_ASER/0113) Kalitate-prezio erlazio onena duen eskaintza aukeratzea, udalaren paper eta kartoiaren gaikako bilketaren zati bat egiteko eta Gasteizko udalerrian udal bilketak tarteko bildutako paper eta kartoi guztia jasotzeko. 1. multzoa. 279.287,36 euro.
      2. (2019/CO_ASER/0113) Kalitate-prezio erlazio onena duen eskaintza aukeratzea, udalaren paper eta kartoiaren gaikako bilketaren zati bat egiteko eta Gasteizko udalerrian udal bilketak tarteko bildutako paper eta kartoi guztia jasotzeko. 2. multzoa.

    Lotutako informazioa

    Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.