Tokiko gobernu-batzordea

Noiz
Eguna: 2020/02/14, hasiera ordua: 09:00
Deskribapena

Tokiko gobernu-batzordea

Tokiko gobernu-batzordea 2020/02/14(e)an egin da

Gai zerrenda erabilgarri dago

Akta erabilgarri dago

GAI-ZERRENDA

  1. 2020ko otsailaren 7an eta 11n egindako bilkuren aktak irakurri eta onestea.
ALKATETZAREN ETA ERAKUNDE HARREMANEN SAILA
  1. 2020an gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuetarako dirulaguntzak emateko deialdia. 35.000,00 euro.
UDAL ADMINISTRAZIOA ETA ERALDAKETA DIGITALAREN SAILA
  1. (2019/CO_ASER/0018) Udalaren kirol instalazioetako belar artifizialeko zelaiak eta pistak onik zaintzeko zerbitzua esleitzea. 60.255,28 euro.
KIROLA ETA OSASUNAREN SAILA
  1. Disport Eki SL enpresak aurkeztutako 2019/367, 2019/369, 2019/370 eta 2019/371 fakturak eremu judizialetik kanpo ontzat ematea. Kontzeptua: “kirol programak gauzatzeko zerbitzua” emateko kontratua formalizatu aurretik emandako prestazioak. 1.011,88 euro.
MUGIKORTASUNA ETA ESPAZIO PUBLIKOAREN SAILA
  1. Akatsen zuzenketa, CAMPEZO OBRAS Y SERVICIOS, SA enpresarekin Gasteizko hiriguneko bide publikoak mantendu, onik zaindu, konpondu eta hobetzeko formalizatutako kontratuan (2019-2021). 1. multzoa.
  2. Akatsen zuzenketa, CAMPEZO OBRAS Y SERVICIOS, SA enpresarekin Gasteizko hiriguneko bide publikoak mantendu, onik zaindu, konpondu eta hobetzeko formalizatutako kontratuan (2019-2021). 7. multzoa.
  3. (2019/CO_AOBR/0005) Kalitate-prezio erlazio onena duen eskaintza aukeratzea Olarizuko lorategi botanikora sartzeko eraikina desmuntatu, lekuz aldatu era berreraikitzeko lanak egiteko eta inguruak urbanizatzeko. 373.084,27 euro.
  4. Akatsen zuzenketa, Gasteizko Eraztun Berdeko landaredia kontserbatzeko zerbitzua xede Viveros Eskalmendi SLrekin egindako kontratuan (2019-2021).
  5. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin lankidetza-hitzarmena, Gasteiz hirian autobus elektriko adimentsua ezartzeko sinatutakoaren osagarria, autobus elektriko adimentsuaren kargatze-unitate funtzionalaren eraikuntza-proiektua gauzatzeko.
GIZARTE POLITIKAK, ADINEKOAK ETA HAURREN SAILA
  1. Arabako Foru Aldundiarekin eta Vicente Abreu federazioarekin lankidetza-hitzarmena, Arabako Lurralde historikoan gizarte zerbitzuen esparruan lan egiten duten elkarteen egoitza soziala izateko baliatzen diren lokalak mantentzeko lanak egiteko. 32.712,00 euro.
OGASUN SAILA
  1. Francisco Juan Aiala plazako aparkalekuaren 2020ko tarifak onestea.
  2. Katedral Berriaren inguruko lorategien azpian eta Louis Heintz kalearen ondoan dagoen aparkalekuaren 2020ko tarifak onestea.
  3. Salburua bulebarreko 23.eko babes ofizialeko etxebizitza bat lehentasunez erosteko zein atzera eskuratzeko eskubideari uko egitea.
EKONOMIA SUSTAPENA, ENPLEGUA, MERKATARITZA ETA TURISMOAREN SAILA
  1. “Seniors Españoles para la Cooperación Técnica - SECOT” elkartearekiko lankidetza-hitzarmenaren aldaketa ukatzea, bere jarduera Araban burutzeko 2018an.
  2. RENFE-OPERADORA entitatearekiko lankidetza-hitzarmenaren lehen luzapena, Gasteizen turismoa bultzatzeko plana garatzeko, trenaren erabilera sustatuta (2020).
  3. CEIA- Arabako Eraberrikuntza Industrialdearekin Castro Urdiales kaleko 10.eko eraikineko lokalak alokatzeko den kontratu luzatzea. 116.500,00 euro.
GIZA BALIABIDEEN SAILA
  1. Gasteizko Udaleko Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko ofizialorde lanpostuak barne sustapen bidez betetzeko deialdia handitzea.
LURRALDEA ETA KLIMAREN ALDEKO EKINTZAREN SAILA
  1. Beti Jai pilotalekuak irisgarritasun-baldintzetara eta suteen kontrako babesera egokitzeko lanak egiteko gauzatze-epe berria.
  2. Gasteizko Udala Klimaren eta Energia iraunkorraren aldeko Europako Alkateen itunera atxikitzea.
  3. Gasteizko Udaleko Kontratazio Mahaiak 2020ko urtarrilaren 8an hartutako erabakiaren aurka LUJA, SLU enpresak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebaztea. Erabakiaren bidez, lehiaketa honetatik kanpo uzten zen enpresa: Gardelegiko zabortegiari buruzko azterlana egitea, hondakindegiko meatzaritza-prozesu baten bideragarritasuna ebaluatzeko proiektu pilotu bat egitea xedea.
  4. Ekialdeko 3. zabalpena- Salburua parkea" 15. sektoreko plan partzialaren seigarren xedapen-aldakuntzaren proiektua onestea, eta hasierako onespena ematea xedapen-aldakuntza horri.
LEGE AHOLKULARITZA
  1. Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 30/20 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan(prozedura laburtua).
  2. Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 29/20 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan(prozedura laburtua).
  3. Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 627/19 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (ohiko prozedura).
TOKIKO GOBERNU BATZARRARI LAGUNTZEKO ORGANOA
  1. Gasteizko Taldearen ordezkaria izendatzea Arabako Foru Aldundiaren Adinekoen Sektore Kontseilurako.

Vitoria-Gasteizen,2020ko otsailaren 12an

BATZARBURUA

GAI-ZERRENDATIK KANPO

    ALKATETZAREN ETA ERAKUNDE HARREMANEN SAILA
    1. (2019/CO_ASER/0111) Gasteizko gazteentzako kultura eta aisialdi sortzaile, osasungarri eta parte-hartzailea sustatzeko programaren zerbitzua emateko kontratua esleitzea. 305.250,00 euro.

    Lotutako informazioa

    Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.