Tokiko gobernu-batzordea

Noiz
Eguna: 2019/11/29, hasiera ordua: 09:00
Deskribapena

Tokiko gobernu-batzordea

Tokiko gobernu-batzordea 2019/11/29(e)an egin da

Gai zerrenda erabilgarri dago

Akta erabilgarri dago

GAI-ZERRENDA

  1. 2019ko azaroaren 22an egindako bilkuren aktak irakurri eta onestea.
HEZKUNTZA ETA KULTURAREN SAILA
  1. (2019/CO_ASER/0121). Hezkuntza Zerbitzuaren 2020ko opor programako jolas-txoko (jantokiarekin eta jantokirik gabe), udaleku ireki eta ingurumen-udalekuen zerbitzurako kontratazio-dosierra onestea. 293.246,10 euro.
  2. Jazzargia elkartearekiko lankidetza hitzarmena onestea, "Jazz uhinak hirian barrena" programaren XIV. ediziorako, 2019-2020ko ikasturtea. 30.000,00 euro.
MUGIKORTASUNA ETA ESPAZIO PUBLIKOAREN SAILA
  1. (2019/CO_AOBR/0003). Aranbizkarra, Arana eta Santa Luzia auzoetan kaleko argiteria hobetzeko kontraturako kalitate-prezio erlazio onena duen eskaintza aukeratzea. 69.496,40 euro.
GIZARTE POLITIKAK, ADINEKOAK ETA HAURREN SAILA
  1. Prestatze gunetik Gasteizko jantoki sozial eta etxebizitzetara janari maneatua garraiatzeko zerbitzua emateko kontratuaren bigarren luzapena (2019ko abenduaren 1etik 2020ko azaroaren 30era). 226.689,98 euro.
  2. Baliabide ekonomiko eskaseko pentsiodunek 2019ko bigarren seihilekoan ohiko etxebizitzan duten energia-gastuari aurre egiteko laguntza ekonomikoak emateko deialdia. 30.000,00 euro.
OGASUN SAILA
  1. Gasteizko Udalerako arrisku eta aseguru estalduraren alorreko bitartekaritza zerbitzuetarako kontratuaren lehen luzapena (2020 urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra).
  2. Ozeano Barea kaleko 53.eko babes ofizialeko etxebizitza bat lehentasunez erosteko nahiz atzera eskuratzeko eskubideari uko egitea.
  3. Jerónimo Roure kaleko 22.ean dagoen babes ofizialeko etxebizitza bat lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideari uko egitea.
  4. Ozeano Atlantikoaren 43.ean dagoen babes ofizialeko etxebizitza bat lehentasunez erosteko zein atzera eskuratzeko eskubideari uko egitea.
LURRALDEA ETA KLIMAREN ALDEKO EKINTZAREN SAILA
  1. Erdi Aroko Hiriguneko Barne Berrikuntzarako Plan Bereziaren hamaseigarren aldaketaren proiektua onestea, zein kanpoko elementuak gainjarrita eraikinetako bizigarritasuna hobetzeko esku hartzeak xedatzeko baita, eta hasierako onespena ematea Erdi Aroko Hiriguneko BBPB horri.
  2. Gasteizko “Borinbizkarra” 1. sektorearen plan partzialaren bederatzigarren xedapen-aldakuntza egiteko proiektua onestea eta hasierako onespena ematea xedapen-aldakuntza horri.
  3. Gasteizko udalerriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren xedapen-aldaketa baten proiektua onestea, zein udalerriko hainbat menpeko toki-erakundetako kalifikazio xehatuko lerrokadura batzuk zuzentzeko baita, eta hasierako onespena ematea aldaketa horri.
  4. (2019/CO_ASER/0083) Gasteizko Eraztun Berdeko landaredia zaintzeko zerbitzua kontratatzeko kalitate-prezio erlazio onena duen eskaintza aukeratzea(2019-2021). Lehia-saria: 377.259,74 euro.
  5. (2019/CO_AOBR/0004) Ruiz de Bergaratarren jauregiaren birgaikuntza osatzeko eta erabilera berrira (Gasteiz Kafe Antzokia eta Euskararen Etxea) egokitzeko proiektua idazteko eta obrak gauzatzeko kontratua esleitzea. 2.651.563,08 euro.
LEGE AHOLKULARITZA
  1. Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 527/19 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan.
  2. Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 539/19 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan.
  3. Udalaren defentsa-ekintzak bideratzea, 568/19 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan.

Vitoria-Gasteizen,2019ko azaroaren 27an

BATZARBURUA

GAI-ZERRENDATIK KANPO

    UDAL ADMINISTRAZIOA ETA ERALDAKETA DIGITALAREN SAILA
    1. (2019/CO_ASER/0018) Atzera egitea Udalaren kirol instalazioetako pista eta belar artifizialeko zelaiak mantentzeko zerbitzua kontratatzeko lehia prozedurako jardunetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko errekurtsoetarako administrazio-organoaren titularrak azaroaren 20an emandako 196/2019 epaia gauzatuz.
    2. KIROLA ETA OSASUNAREN SAILA
      1. Aitekomanagement SL enpresak aurkeztutako 2019/407, 2019/408, 2019/409, 2019/412 eta 2019/447 fakturak eremu judizialetik kanpo ontzat emateko dosierra onestea. Kontzeptua: “Gasteizko Udalaren kirol instalazioetako kirol programak gauzatzeko zerbitzua” emateko kontratua formalizatu aurretik emandako prestazioak. 70.496,93 euro.
      2. Disport Eki SL enpresak aurkeztutako 2019/259, 2019/260, 2019/265, 2019/286 eta 2019/289 fakturak eremu judizialetik kanpo ontzat emateko dosierra onestea. Kontzeptua: “Gasteizko Udalaren kirol instalazioetako kirol programak gauzatzeko zerbitzua” emateko kontratua formalizatu aurretik emandako prestazioak. 85.417,10 euro.
      3. Aitekomanagement SL enpresak aurkeztutako 2019/410 eta 2019/448 fakturak eremu judizialetik kanpo ontzat emateko dosierra onestea. Kontzeptua: “Gasteizko Udalaren kirol instalazioetako kirol programak gauzatzeko zerbitzua” emateko kontratua formalizatu aurretik emandako prestazioak. 27.110,33 euro.
      4. Gasteizko Udalak Osasunaren Mundu Erakundearen Hiri Osasungarrien Sarearen VII. fasean parte hartzea (2019-2024). 6.000,00 euro.
      5. Vanesa Rial Vilcabana enpresak aurkeztutako 190281 faktura eremu judizialetik kanpo ontzat emateko dosierra onestea. Kontzeptua: elikadura-ohitura osasungarriak sustatzeko jarduerak garatzean jakiak manipulatu eta prestatzeko kontratua formalizatu aurretik emandako prestazioak. 1. multzoa. 2.381,29 euro.
      6. Cocina Central Magui S.L enpresak aurkeztutako 19000728 faktura eremu judizialetik kanpo ontzat emateko dosierra onestea. Kontzeptua:elikadura-ohitura osasungarriak sustatzeko jarduerak garatzean jakiak manipulatu eta prestatzeko kontratua formalizatu aurretik emandako prestazioak. 2. multzoa. 7.646,83 euro.
      7. (2019/CO_ASER/0123) Gasteizko Udalaren instalazioetan uretako sorospenaren eta botikinen zerbitzua emateko eta udako kanpainan botikinen zerbitzua emateko kontratazio dosierra onestea. 2.851.370,75 euro.
      8. EKONOMIA SUSTAPENA, ENPLEGUA, MERKATARITZA ETA TURISMOAREN SAILA
        1. (2019/CO_ASER/0120) Gasteiz biltzar- eta turismo-helmuga gisa sustatzea xede, baliabideak planifikatzeko eta tokikoak ez diren komunikabideetan eta sare sozialetan publizitate-espazioak erosteko agentzia zerbitzuak kontratatzeko dosierra onestea. 80.000,00 euro.
        2. TOKIKO GOBERNU BATZARRARI LAGUNTZEKO ORGANOA
          1. Aldatzea Tokiko Gobernu Batzarrak kanpoko erakundeetarako Gasteizko Udalaren ordezkariak izendatzeko hartutako erabakia (2019ko irailaren 13koa), 36. puntuari dagokionez: “Prebentzio, su itzaltze eta salbamendu zerbitzuetarako erakunde arteko batzarra”.

    Lotutako informazioa

    Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.