Udalbatza

Noiz
Eguna: 2019/10/18, hasiera ordua: 09:00
Deskribapena

Udalbatza

Udalbatza 2019/10/18(e)an egin da

Gai zerrenda erabilgarri dago

Akta erabilgarri dago (onespen-data: 2019/11/15)

GAI-ZERRENDA

  1. 2019ko irailaren 27ean eta urriaren 3an, 4an eta 7an egindako bilkuren aktak irakurri eta onestea.
Ebatzi beharrekoak
LURRALDE BATZORDEA
  1. Hasierako onespena ematea Gasteizko udalerriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren egiturazko xedapen aldaketari, zein Mercedes-Benz enpresak hiri mugikortasunean eta bere inguruneko bide-segurtasunean duen eragina gutxitzeari dagokion.
  2. Hiri Antolakuntzarako 28. plan bereziari behin betiko onespena ematea: Gasteizko Lakua Arriaga auzoko hirugarren sektoreko lursailaren antolamendua.
  3. Behin betiko onespena ematea Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren egiturazko xedapen-aldaketa bati, Txagorritxuko ospitale-multzoa integratzeko.
  4. Behin-behineko onespena ematea Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren egiturazko xedapen-aldaketari, zein garraio eta komunikazioko sistema orokorrean Autobus Elektriko Adimentsuaren (BEA) nasak eta alboetako espaloiak edonorentzat irisgarri izan daitezen behar den zoru-zerrenda gehitzeari buruzkoa baita.
  5. Behin-behineko onespena ematea Gasteizko HAPOren egiturazko xedapen-aldaketari, zein Eduardo Dato kaleko 11.eko eta Cadena y Eleta apezpikuaren kaleko 2.eko lursailen kalifikazio xehatua aldatzeko baita.
  6. Behin-behineko onespena ematea Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren egiturazko xedapen aldaketari, garai bateko Salburua 7. sektoreko T lursail tertziarioa berdegune gisa birkalifikatzeko eta garai bateko Ibaialde 11. sektoreko lursail tertziarioa handitzeko.
  7. Hasierako onespena ematea Gasteizko udalerriko HAPOaren egiturazko xedapen-aldaketari, zein “unibertsitate gunea, II. fasea” 5. BBPB-ari dagokion.
OGASUNAREN ETA HERRITARREN PARTAIDETZAREN, GARDENTASUNAREN ETA GIZARTE ETXEEN BATZORDEA
  1. Kreditu-transferentzia bidez aurrekontua aldatzeari hasierako onespena ematea, Vital Fundazioarekin hitzarmena sinatzeko, hondakinen prebentziorako jarduerak garatze aldera. 88/19 dosierra.
  2. Kreditu-transferentzia bidez aurrekontua aldatzeari hasierako onespena ematea, Iberdrola Distribución enpresarekin hitzarmena izenpetzeko, Koroatzearen auzoan behe-tentsioko airetiko lineak kentze aldera. 92/19 dosierra.
  3. Gasteizko Organo Ekonomiko Administratiboko kidea eta ordezkoa izendatzea.
Kontrol jarduera
MOZIOAK
  1. ALDAIABERRI GURASO ELKARTEAREN MOZIOA, CEIP Aldaialde HLHI eraikitzeaz.
  2. EH BILDU GASTEIZ TALDEAREN MOZIOA,ordenantza fiskaletan hizkuntza inklusiboa aztertzeko eta informazioa generoaren arabera banatuta eskatzeko.
  3. BILDU GASTEIZ TALDEAREN MOZIOA, Garoñako zentral nuklearra eraisteko prozesua abiaraztearen alde eta hilerri nuklear bihurtzearen aurka.
  4. ELKARREKIN VITORIA-GASTEIZ TALDEAREN MOZIOA, auzotasun agiriaz.
  5. ELKARREKIN VITORIA-GASTEIZ TALDEAREN MOZIOA, Gasteizko muralen ibilbideaz.
  6. PP TALDEAREN MOZIOA, Forondako terminala modernizatzeko egiteke dagoenaz.
  7. PSE-EE TALDEAREN MOZIOA, Gernikako Estatutuaren 40. urteurrena ospatzeaz.
  8. PP TALDEAREN MOZIOA, Eusko Jaurlaritzak San Martineko Etengabeko Arretarako Gunea ixteko hartutako erabakiaz.
DEKRETUAK
  1. Alkatearen dekretuen eta zinegotzi ordezkarien ebazpenen zerrenda (uztailean eta abuztuan emandakoak), baita zerbitzuek atzerapenez igorritakoak ere.
GALDE-ESKEAK
  1. GALDE-ESKEAK.

2019ko urriaren 14an

ALKATEA

UDALBATZAREN BEHIN BEHINEKO IDAZKARI NAGUSIA

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.