Udalbatza

  • 2007/04/27
  • 10:00

Udalbatza

Udalbatza 2007/04/27(e)an egin da

Gai zerrenda erabilgarri dago

Akta erabilgarri dago

GAI-ZERRENDA

  1. 2006ko ekainaren 29 eta 30ean (Udal Politikari buruzko eztabaida orokorra), 2007ko urtarrilaren 26an eta otsailaren 23an egindako bilkuren aktak irakurri eta onestea.
Tokiko gobernu batzarrari laguntzeko organoa
  1. Alkatearen dekretuen eta zinegotzi ordezkarien ebazpenen zerrenda (martxoan emandakoak), baita zerbitzuek atzerapenez igorritakoak ere.
Ebatzi beharrekoak
HIRIGINTZA ETA ETXEBIZITZA BATZORDEA
  1. Gasteizko HAPOaren xedapen aldakuntza bati hasierako onespena ematea, Matauku menpeko toki erakundeko hiri-lurra zabaltzeko; horretarako 9. poligonoko 207 katastro zenbakiko lursaila zati batean birsailkatuko da, hain zuzen, lur urbanizaezin gisa sailkatua dagoena.
  2. Gasteizko Hiri Antolakuntzarako Plangintza Orokorreko “Elorriaga-Arkauti” 18. sektorearen plan partziala behin betiko onestea.
  3. Behin betiko onestea Lakuako 3. sektore iragankorreko (garai bateko 9. sektorea) plan partzialaren seigarren xedapen aldakuntza, ES, EE-2, ED-1 eta ED-2 lursailen eremuan.
  4. Behin betiko onestea Lakuako 8A-3. sektoreko plan partzialaren hirugarren xedapen aldakuntza, ED-2, EG-2 eta ED-1 lursailen eremuan.
  5. Gasteizko Hiri Antolakuntzarako Plangintza Orokorreko 36. sektorearen –Otobarren– Plan Partziala behin betiko onestea.
  6. Hasierako onespena ematea Gasteizko Hiri Antolakuntzarako Plangintza Orokorraren aldakuntza puntual bati, Landaberde kalearen eta Urbasa Mendiaren kalearen (ST-2 Ibaiondo) artean dagoen lursailaren kalifikazioa aldatzeko, sistema orokorreko komunitate-ekipamendu generikoa jartzeko izatetik sistema orokorreko oinarrizko azpiegiturak eta hiriko zerbitzu handiak jartzekoa izatera igaro dadin.
  7. Zabalganeko “Mariturri” 6. sektoreko RC 09 lursailaren azterketa xehea behin betiko onestea.
  8. Hasierako onespena ematea Gasteizko Plangintza Orokorreko III. liburukian jasota dauden eraikuntzari eta erabilerari buruzko arauen aldakuntza bati, zeinaren bidez 5.01.31.6 artikulua gehituko baita, jendea dabilen aldeetara ematen duten estalkietan elur plakei eusteko eta haiek zatitzeko osagaiak jartzeko beharra arautzeko.
  9. Zabalganako 2. sektorearen plan partzialaren hirugarren aldaketaren behin betiko onarpena.
  10. Behin betiko onestea Gasteizko hiri antolakuntzarako plangintza orokorreko barne berrikuntzarako 3. plan bereziaren –Zezen plaza– 2. aldakuntza puntuala.
HERRITARREN PARTE-HARTZE BATZORDEA
  1. Herritarren Parte-hartzearen Araudi Organikoaren aldaketari hasierako onespena ematea.
INGURUMENAREN BATZORDEA
  1. Hasierako onespena ematea Eraikuntza eta Eraispenetako Hondakinak Tratatzeko Gasteizko Lantegia Ustiatzeko Araudiaren proiektuari.
  2. BOZERAMAILEEN BATZORDEA Gasteizko Sindiko edo Herritarren Defendatzailearen agintaldia salbuespenez luzatzea 2007ko apirilaren 27tik urriaren 27ra arte.
Kontrol jarduera
  1. GALDE-ESKEAK.

2007ko apirilaren 23an

EL ALCALDE

LA SECRETARIA GENERAL DEL PLENO

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.