Udalbatza

  • 2025/02/21
  • 09:00

Udalbatza 2025/02/21(e)an egin da

Gai zerrenda erabilgarri dago

Akta erabilgarri dago (onespen-data: 2025/03/21)

GAI-ZERRENDA

  1. 2025eko urtarrilaren 17an eta 24an eta 2025eko otsailaren 6an egindako bilkuren aktak irakurri eta onestea.

Ebatzi beharrekoak

GARBIKETA ETA INGURUMEN BATZORDEA

  1. Hasierako onespena ematea Gasteizko Garbigune sarearen eta Reutilizagune-autokonponketa zentroaren funtzionamendurako araudiari.
  2. Gasteizko Udala Agroekologiaren Aldeko Hirien Sareari atxikitzea onestea.

FUNTZIO PUBLIKOAREN BATZORDEA

  1. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari(PLEA)kudeaketa materialerako gomendioa egitea, Udaltzaingoaren oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozesu bateratuak kudeatzeko.

HIRI EREDUAREN, HIRIGINTZAREN ETA ETXEBIZITZAREN BATZORDEA

  1. Behin betiko onespena ematea Gasteizko HAPOn egin nahi den egiturazko aldaketari, Ibaia Kirol Hiria izenekoan antolaketa- eta kudeaketa-eremu berri bat sortzeko, kirol-ekipamendu berri bat ezarri eta definitzeko xedez.
  2. Behin betiko onespena ematea Arabako Teknologia Parkeko PTi2 eta Pt5 (Marie Curie 4)lurzatien xehetasun-azterketari. Gasteizko ST-5
  3. Gasteizko Udalbatza Gasteizko Erdi Aroko Hirigunerako eta Koroatze auzorako jarduketa-plan Integratuari (JPI) atxikitzea.

Kontrol jarduera

ERAKUNDE ADIERAZPENAK

  1. ERAKUNDE ADIERAZPENA, ageriko arrazoirik gabe desagertutako pertsonen eguna dela eta (martxoak 9) (BERRESPENA).
  2. ERAKUNDE ADIERAZPENA, FEDERen adierazpenari atxikitzeko, otsailaren 28a Gaixotasun Arraroen Munduko Eguna dela-eta(BERRESPENA).
  3. ERAKUNDE ADIERAZPENA, Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta (BERRESPENA).

HERRITARREN TXANDA

  1. ACCIÓN NORTE VITORIA GKE Elkarteak eskatutako herritarren txanda, arrazoi ekonomikoak direla-eta elkarteak babes zibileko eginkizunak betetzeko dituen zailtasunez.

MOZIOAK

  1. EH BILDU GASTEIZ udal-taldearen MOZIOA, garatu gabe dauden lursailetan erabilera iragankorrak errazteko.
  2. PARTIDO POPULAR DE VITORIA-GASTEIZ udal taldearen MOZIOA, San Martineko Etengabeko Arretarako Gunea egunero eta zuzkidura osoarekin ireki dadila eskatzeko.
  3. PARTIDO POPULAR DE VITORIA-GASTEIZ udal taldearen MOZIOA, TUVISAren linea berri bat jartzeko, Zabalgana eta Arriaga-Lakua auzoak lotzeko.
  4. EH BILDU GASTEIZ udal taldearen MOZIOA, nazismoak deportatutako gasteiztarren memoria berreskuratzeaz.
  5. ELKARREKIN udal taldearen MOZIOA, gaueko harrera-zerbitzua baliatzeko eskubidea bermatuta gera dadin.
  6. EH BILDU GASTEIZ udal taldearen MOZIOA, uholdeen kontrako planaren blokeo egoeraren aurrean.

LEGE AHOLKULARITZA

  1. 346/07-2023 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako epaiaren berri jasotzea.

DEKRETUAK

  1. Alkatearen dekretuen eta zinegotzi ordezkarien ebazpenen zerrenda, zenbait zerbitzuk 2025eko urtarrilean eman eta atzerapenez igorritakoak ere.

ORGANO EKONOMIKO ADMINISTRATIBOA

  1. Gasteizko Udalaren Organo Ekonomiko Administratiboko bi bokalek egindako ukoen berri ematea.

GALDE-ESKEAK

  1. Galde-eskeak.

2025eko otsailaren 17an

ALKATEA

UDALBATZAREN BEHIN BEHINEKO IDAZKARI NAGUSIA

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.