Lanaren Bidezko Terapeuta.
Vitoria-Gasteizko Udalak LANAREN BIDEZKO TERAPEUTA bat kontratatu behar du oporraldia betetzeko. Horretarako, Lanbideren laguntzarekin, hautaketa-prozesu bat jarri du abian. Sartzeko ezinbesteko baldintzak Lanaren bidezko Terapeuta tituloa eta euskararen C1 maila (3.HE) izatea dira. Lanpostuarekin lotutako formaluntza eta esperientzia eta gaitasun digitalen egiaztapena baloratuko dira (IT Txartela IT05). Lanpostua aldi baterako kontratu bidez beteko da. Informazio gehiago lortzeko, aktibatu albiste honen izenburuaren esteka edo sartu Lanbideren webgunera (www.lanbide.eus) eta eskatu duzun lekuan jarri eskaintza honen kodea (162025007632). Eskaintza honetan parte hartzen dutenek Lanbideri emandako helbide elektronikoaren bidez jasoko dituzte hautaketa-prozesuari buruzko berriak. Eskaintza zabalik egongo da ahalik eta izangai gehienengana iritsi arte edo hedapenaren amaiera-datara iritsi arte. Izen-ematea: www.lanbide.eus 2025eko uztailaren 9ko 9:00etatik aurrera.