2022ko Mugikortasunaren Europako Astea

Mugikortasunaren Europako Astea 2022ko irailaren 16tik 22ra egingo da, Europako Batzordeak sustatuta. 2022ko edizioan, "Konexio hobeak" gaiaren inguruan, pertsonen eta lekuen arteko sinergiak nabarmendu nahi dira, helburu hartuta mugikortasun iraungarriari buruz kontzientziatzea, eta mugikortasun aktiborako jarrera-aldaketa sustatzea.

Gasteizen kasuan, Udalak hainbat jarduera programatu ditu aste osorako. Mugikortasunaren Europako Astearen jardunaldi nagusia irailaren 17an izango da, Jose Mardones kalean; bertan, Herrandarren kalea eraberritzeko proiektua azalduko zaie herritarrei.

Gainera, irailaren 22an erabat doan izango da Gasteizko garraio publikoa, TUVISAko hiri-autobusak, BEI bus elektriko inteligentea eta tranbia, alegia. Era berean, Taxiaren sektoreak ekimenarekin bat egin du eta egun jakin horretan zerbitzua erabiltzen duten pertsonei 3 euro deskontatzeko balioko duten txartelak emango diete hemendik eta urte bukaerara arte erabiltzeko.

Astearen gainerakoan mugikortasun iraungarria bultzatzera bideratutako hainbat ekimen egingo dira; nabarmentzekoak dira, horien artean, ibilbide seguruei eta bizikleta segurtasunez gidatzeari buruz ikasleei zuzenduriko prestakuntza-saioak, bizikleta-ibilaldi bat Arabako unibertsitate-campus inguruan, eta oinezko hiri-ibilaldi bat. Eskaintza hori osatzeko, bizikletak eta patineteak konpontzeko eta horiei buruz aholku emateko zenbait lantegi egingo dira, besteak beste.

2022ko programa

Une honetan ez dago programatutako jarduerarik.

Egitaraua pdf formatuan jaitsi ezazu: Mugikortasunaren Europako Astearen egitaraua 2022 pdf

Aurreko edizioak

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Jasotako iruzkinak

Página web: Semana Europea de la Movilidad Sostenible 2021

  • iQué decepción!

    Siguen dando más protagonismo y presupuesto a coches y bus/bei que a peatones y bicis, que quedan arrinconados y marginados.

    En Vitoria-Gasteiz, la autentica revolución hacia la movilidad sostenible está pasando de largo.

    XAP Muy triste 2021/09/16 14:30:54