Hirian hezik 200 jarduera baino gehiago eskaintzen dizkio Gasteizko hezkuntza komunitateari: hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak, bisitak, zinema, antzerkia, kirol hastapenak, erakusketak, ibilbideak...
Hirian hezi Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektuaren parte da.
*Lehentasun-maila: izena ematea hasi aurretik, Hezkuntza Zerbitzuak lehentasun-maila jakinaraziko die ikastetxeei. Neurri hau gizarte-kohesioa eta hezkuntza-ekitatea hobetzeko erronkari erantzuteko sortu da.
Irailaren 27 tik aurrera, tokirik balego, izena eman ahal izango da dagokion udal-zerbitzuarekin harremanetan jarriz.
Oharra: Jardueraren batek inskripzio-data espezifikoak izan ditzake, konfirmatu badaezpada.
Ikastetxeei gonbita egiten diegu Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua zabaltzen laguntzeko; eta horren baitan Hirian heziko jarduerak daude.
Helburua da eskola-komunitatearen barruan ezagutaraztea, bereziki ikasleen eta familien artean, ikastetxeak hiri-proiektu komun baten parte direla azpimarratzeko.
Ikastetxe batek Hirian hezi hezkuntza-jarduera batean parte hartzen duenean, parte hartze hori aipatzen den dokumentuetan (adibidez familiekiko komunikazioan, Urteko Planean, Memorian, webgunean, sare sozialetan...) honako testua jasoko daGasteiz Hiri Hezitzailea proiektuarenlogoarekin batera:
“Gure ikastetxea Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektuaren parte da Hirian Hezi hezkuntza jardueretan parte hartzen duelako. Hezkuntza-ekintzaren bidez gizarte-kohesioan eta -ekitatean aurrera egiteko hiri-konpromisoa partekatzen dugu.”
Logotipoak deskargatu
Udal zerbitzuekin eta erakunde antolatzaileekin harreman zuzena izateaz gain, zentroek honako kanalak erabil ditzakete ideiak, iradokizunak edo proposamenak bidaltzeko:
Aurki gaitzazu: www.vitoria-gasteiz.org/hirianhezi
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.