Udaleko hezkuntza jarduerak – Ibilbidea. Artxiboak ezagutzea

2022-2023 ikasturtea / Gaia: Hiria ezagutzea.

Izen-ematea: ikasturtean zehar irekita egongo da. Posta elektronikoa bidali helbide honetara archivo@araba.eus, "Artxiboak ezagutzea" gaian jarriz eta harremanetan jarriko gara eguna eta hitzordua zehazteko.

Azalpena

Bereziki ikertzaileen eta, oro har, herritarren zerbitzura dauden artxiboen, gordetzen diren agirien eta dituzten eginkizunen gaineko ikuspegi orokorra ematen da. Artxiboko planotegia bisitatzen da —han daude gordeta “altxor handietako batzuk”, hala nola Erdi Aroko kantu liburuak, zeinen musikak sekretua izaten jarraitzen baitu; duela bi mendeko kandela fabrikatzaile baten sukaldaritza errezeta goxoak; eta familia noble batek zergak ordaindu behar ez izateko faltsutu zuen agiria—, agiri gordailuak ikusten dira, zeinetan milaka agiri babestuta baitaude, kontserbazio baldintza onenetan, helezinak diren bunkerrak bailiran, eta ikertzaileentzako gelara sartzen da, hango agiririk adierazgarrienetako batzuez gozatzeko.

Balioak

Gizalegea, prestakuntza eta nortasuna.

Helburuak

  • Artxiboak, kulturaren munduko ezezagun handi horiek, ezagutzera ematea.
  • Agiriak kontserbatzearen garrantziaz jabearaztea.
  • Egiazko ikerketarekiko interesa sustatzea.
  • Agiri ondarea balioestea, herri baten identitatearen oinarritzat hartuta.
  • Jarduerarekin lotura duten emakumeak ikustaraztea; historian, kulturan, artean eta politikan egin duten ekarpena aitortzea eta balioan jartzea.

Hartzaileak

DBH, DBHO, HHI eta eskolaz kanpoko beste kolektibo batzuk.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Lekua: parte-hartzaileak Arabako Agiritegi Zerbitzuan elkartuko dira (Zumakadi ibilbidea, 21).
  • Hasiera-ordua: taldearekin egokitu egingo dugu.
  • Iraupena: Ordu bat.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea. 15 ikasle edo gehiago baldin badira, bi azpitalde egingo dira. Kasu horretan, ezinbestekoa da eskolatik bi irakasle joatea, azpitalde bakoitzaren batera, eta une oro beren gain hartzea laguntzen duten ikasleen portaeren gaineko erantzukizuna.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Hizkuntza: euskara, gaztelania, ingelesa.

Informazioa

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.