TAO - Aparkalekuen erregulazioa
TAO araudiak Gasteizko kale batzuetan ibilgailua aparkatzeko denbora-mugak eta prezioak arautzen ditu, ibilgailu pribatuen erabilera murrizteko.
Ordutegia
- Astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
- Larunbatetan: 10:00etatik 14:00etara.
- Jaiegunak: ez da TAOrik ordaindu behar.
- Abuztua: abuztuaren 5etik 31ra bitartean ez dago TAOrik, bi egun horiek barne. Abuztuaren 4a laneguna baldin bada, 14:00ak arte egongo da TAOa.
Tarifak
TAO bidez araututako guneetako aparkatzeko prezioa urtero eguneratzen da, eta 7.6 udal ordenantzan zehazten da. Lehenengo 15 minutuak doan dira, makinan doako tiketa eskuratuz gero.
Telefonoarekin ordaintzea
Mugikorrarekin ordaindu dezakezu, "ElParking", "EasyPark" eta "Telpark" aplikazioak deskargatuz. Ez duzu tiketik jarri beharko, kontroleko langileek zure matrikularen bidez egiaztatu ahalko dutelako ordaindu duzun ala ez.
Telefonoz ordaintzearen abantailetako bat hau da: zauden tokian zaudela luzatu ahalko duzu aparkatzeko denbora, parkimetroraino joan beharrik gabe.
Aipatutako aplikazioak enpresa pribatuenak dira. "ElParking" aplikazioak ez du komisiorik kobratzen. Aitzitik, "Telpaark" eta "EasyPark" aplikazioek komisioa kobratzen dute kasu batzuetan.
TAO txartelak
TAO txartela duten bizilagunek eta merkatariek denbora-mugarik gabe aparkatu dezakete egoiliarrentzako plazetan eta bakarrik egoiliarrentzako diren plazetan. Kontsultatu nola eskuratu:
- Egoiliarrentzako txartela.
- Sozietate-egoiliarrentzako txartela (enpresa-ibilgailuentzat).
- Merkatarientzako txartela.
Plaza motak
- Egoiliarrentzat bakarrik (gorri-berdeak). Leku horietan egoiliar edo merkatarientzako txartela dutenek aparkatu dezakete soilik, ez beste inork. Aipatu duen arau orokorra indarrean izango da eguneko 24 orduetan, jaiegunetan eta 5 abuztuaren 5etik 31ra bitarteko tartean (egun biak barne) izan ezik.
- Egoiliarrenak (berdeak) Eremuko txartela duten egoiliar eta merkatariek denbora mugarik gabe aparkatu ahalko dute beraietan. Beste ibilgailu batzuk ere aparkatu ahal izango du, tiketa eskuratuta.
- Txandakakoak (urdinak) Bertan aparkatzen duen edonork -egoiliar eta merkatariek ere bai-, denbora-muga jakin bat izango du aparkatzeko, eta tiketa eskuratu beharko du parkimetroan.
- Aparkaldi laburrekoak (laranjak). Bertan aparkatzen duen edonork -egoiliar eta merkatariek ere bai-, denbora-muga murritzagoa izango du aparkatzeko, kasu bakoitzean adieraziko da zenbatekoa.
Mapak, kaleak eta landa eremua
Kaleak: Amarika plaza, Arka plaza, Becerro de Bengoa kalea, Eduardo Dato kalea, Prado kalea, Espainia plaza, Gernikako Estatutuaren kalea, Foru kalea (7-49 eta 6-30), Alaba Jenerala, Loma Jeneralaren plaza, Independentzia kalea, Jose Erbina kalea, Geltoki plaza, Florida kalea (1-49 eta 2-60), Floridako ibilbidea, Senda ibilbidea, Agirre Lehendakariaren kalea, Lope de Larrea kalea, Louis Heintz kalea, Magdalena kalea.Manuel Iradier kalea (1-33 eta 2-72), Cadena y Eleta Apezpikuaren kalea, Adatseko Andre Mariaren kalea, Olagibel kalea (1-27 eta 2-22), Posta kalea (1-33 eta 2-46), Ramon Ortiz de Zarate kalea, Salvador Garcia del Diestro kalea, San Antonio, San Prudentzio.Santiago Ramon y Cajal kalea.
1 A eremua dagokien toki erakundeak: Ariñiz, Berroztegieta, Eskibel, Gometxa, Lasarte, Subilla Gasteiz, Zumeltzu.
Kaleak: Angulema kalea, Benito Ginea kalea, Aiala Kantzilerraren kalea, Cola y Goiti kalea, Trebiñoko Konderriaren kalea, Diego Martinez de Alaba kalea, Urriaren Hamabiaren kalea, Eduardo Belasko kalea, Errekatxiki kalea (1-13 eta 2-14), Federico Baraibar kalea (1-5A eta 2-34), Federico Garcia Lorca kalea, Osasun Iturri kalea, Isaac Albeniz kalea, Jesus Guridi kalea, Jose Lejarreta kalea, Jose Mardones kalea (1-11 eta 2-22), Joan II.aren kalea, Joan XXIII.aren kalea, Legutianoko atea (8-58 eta 7-23), Kutaisi kalea, Florida kalea (51A-61A eta 62-98), Bake kalea, Aranburutarren kalea, Herrandarren kalea (1-11 eta 2-46), Mantelitarren kalea, Saez de Quejanatarren kalea, Manuel Iradier kalea (35-39 eta 74-92), Mariano San Miguel, Tornay Medikuaren kalea, Miranda de Ebro kalea, Estibalizko Andre Mariaren hiribidea, Babesgabetuen Andre Mariaren plaza, Olagibel kalea (29-63 eta 26-68), Pio XII.aren kalea, Sutaustegi Zaharreko kalea (2 eta 1-7), Posta kalea (37-51 eta 48-52), Berpizkundearen plaza, Errioxa kalea, Santa Barbara plaza, Santa Luzia kalea (1-7 eta 2-10), Done Jakue hiribidea (1-15, 19-49 eta 2-42).
1 B eremua dagokien toki erakundeak: Andollu, Arkaia, Argandoña, Askartza, Villafranca.
Kaleak: Adurtza kalea, Alberto Schommer kalea, Alboka kalea, Jauregilanda kalea, 1-5 eta 2-8, Carlos Abaituaren pasabidea, Castro Urdiales, Izardui Komandantearen kalea, Dantzari plaza, Domingo Martinez de Aragon kalea, Dultzaina kalea, Trenbide kalea, Flandria kalea, Francisco Tomas y Valiente kalea, Heraclio Fournier kalea (1-49 eta 2-42), Heraclio Fournier plaza, Herminio Madinabeitia kalea, Iturritxu kalea, 1-19, Jose Uruñuela kalea, Juan Bautista Gamiz kalea, Justo Velez de Elorriaga kalea, Zumakadi ibilbidea, Zumakadi plazatxoa, Triana kalea (19-23A eta 12-14), Apraiztarren kalea, Errota kalea, Karta plaza, Maurice Ravel lorategia, Mauricio Valdivielso plazatxoa, Mendiolabidea, Miguel Unamuno hiribidea, Miguel Mieg kalea, Nieves Cano kalea (1A-29D eta 2-8), Pablo Xerica kalea, Erraimun Olabide kalea (2-18), San Kristobal plaza, Trikitixa, Txalaparta kalea, Txirula, Txistulari kalea, Unibertsitateko ibilbidea (1-5), Zendaguren kalea, Zumabide (29-45).
1 C eremua dagokien toki erakundeak: Aberasturi, Bolivar, Gamiz , Gardelegi, Gaztelu, Mendiola, Monasterioguren, Otazu, Uribarri Nagusia.
Kaleak: Aska kalea, Antonio de Sucre kalea, Arana kalea (1-13 eta 2-22), Arrieta kalea, Arrieta pasabidea, Barrenkalea, Bilbo plaza, Bueno Monreal kalea, Txikita kalea, San Prudentzio Ikastetxeko kalea, Antepara kalea, Aiztogile kalea, Tornu kalea, Frantzia, Frai Zacarias Martinez kalea, Foru kalea (1-5), Gasteiz kalea, Ospitale plaza, Isabel Orbe kalea (7-13), Jose Antxieta kalea, Jose Mardones kalea, 24, Jose San Martin kalea, Judimendi hiribidea (2-6 eta 1-5), Esperantza kalea, Askatasun kalea, La Paloma kalea, Eskola kalea, Logroño kalea, Arkupeko ibilbidea, Kalonjeen zidorra, Herrandarren kalea, 13-53 eta 46A-100, Aihotz plaza, Mateo Benigno Moraza kalea, Estenaga Apezpikuaren kalea, Barnekale Berria, Kanpokale Berria, Jauregi kalea, Palentzia kalea, 1-5 eta 18-26, Pedro Orbea kalea, Pintore kalea, Legutianoko atea (1-17 eta 2-26), Errege atea, Prudencio Maria Berastegi kalea, Errege-Erregina Katolikoen kalea (1-15A eta 2-26), Salvador Allende zidorra, San Anton plaza, San Frantzisko kalea, San Frantzisko aldapa, San Frantzisko Xabierkoaren kantoia, San Ignazio Loiolakoaren kalea, San Ildefontso kalea, San Markos kantoia, Santa Ana kantoia, Santa Maria kalea, Santa Maria kantoia, Santa Maria plaza, San Bizente aldapa, San Bizente Pauleko kalea, Done Jakue hiribidea, 17, Santo Domingo kalea, Simon Bolibar plaza, Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen kalea, Urbina kalea, Goiuri plaza.
2 A eremua dagokien toki erakundeak: Amarita, Arkauti, Elorriaga, Erretana, Gamarra Gutxia, Ilarratza, Jungitu, Lubiano, Matauko, Mendiguren, Miñao, Miñao Gutxia, Oreitia, Uribarri-Arratzua, Zerio.
Kaleak: Aldabe, Aldabe plazatxoa, Basoa, Beethoven kalea, Bruno Villarreal kalea, Andre Maria Zuriaren Koroatzea, Hedegile kalea (121-157 eta 108-124), Gurutze Zuriko kalea, Domingo Beltran de Otazu kalea (13-47 eta 16- 50), Eulogio Serdan, Eulogio Serdan pasabidea, Ahate Iturri plazatxoa, Jesusen Zerbitzarien Fundatzailearen kalea (26-40 eta 37-53), Gasteiz hiribidea (66-90), Gorbeia kalea (19A-41 eta 32-54), Errementari kalea, 39-41 eta 88-108, Julian Apraiz kalea, Kutxa, Ziudadela plaza, Konstituzio plaza (1 eta 2), Manuel Diaz de Arkaia kalea, Navarro Villoslada kalea, Pascual Andagoia plaza, Arriagako atea (1-21 eta 2-16), Santo Domingo plaza, Apaizgaitegiko kantoia, Simon Anda kalea, Larrugile kalea, Zaldiaran plaza, Zapatari kalea (81-101 eta 94-110).
2 B eremua dagokien toki erakundeak: Andetxa, Arangiz, Artatza Foronda, Foronda, Gereña, Ihurre, Legarda, Lopidana, Mandoia.
Kaleak: Anorbin kantoia, Badaia kalea, Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea (1-21 eta 2-30), Zerkabarren kalea, Peñafloridako Kondearen plaza, Hedegile kalea (1-119) eta (2-104), Arabako Foru Aldundia, Domingo Beltran de Otazu kalea (1-11 eta 2-12), Felix Maria Samaniego kalea, Francisco Juan Aiala plaza, Jesusen Zerbitzarien Fundatzailearen kalea (1-35 eta 4-24), Gasteiz hiribidea (52-64), Gorbeia kalea (1-19 eta 2-30), Errementari kalea (1-37 eta 2-86), Joaquin Jose Landazuri kalea, Uhaska Zaharreko kalea, Probintzia plaza, Harategi kantoia, Bakardade kantoia, Alamedako Markesaren plaza, Pedro Egaña kalea, Ramiro Maeztu kalea, Ramiro Maeztu pasabidea, Ricardo Buesa kalea, San Pedroko pasabidea, San Roke kantoia, Vicente Goikoetxea kalean, Andre Maria Zuriaren plaza, Zapatari kalea (1-79 eta 2-94).
2 C eremua dagokien toki erakundeak: Estarrona, Krispiña, Lermanda, Margarita, Martioda, Mendoza, Oto Barren, Oto Goien, Uribarri Dibiña, Zuhatzu.
Ikusi TAO eremu guztiak online mapan.
Informazio gehiago
Ohiko galderak (nola baliogabetu isunak, eta bestelako zalantza batzuk).
TAO araudia - (Lurrazaleko aparkaldi mugatuko zerbitzua arautzen duen ordenantza)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.