Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zerga (garai bateko gainbalioa) - Ordaindu beharreko zenbatekoari buruzko informazioa

Kuotaren kalkulua

Edozein kalkulu egiten hasi aurretik, ondasunaren balioa handitu den zehaztu behar da, erosketa-balioa eta besterentze-balioa alderatuz, jabetza besterentzea nahiz eskubide errealak eratu edo besterentzea zergapetzen duten zergei dagozkienetarako -Ondare Eskualdaketen gaineko Zerga, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga-, gastu eta zergak zenbatu gabe eta eguneratzerik egin gabe.

Auzitegi Konstituzionalaren 2021eko urriaren 26ko Epaira egokitzeko azaroaren 16ko Zerga Premiazko Araugintzako 8/2021 Dekretua kaleratu zenez geroztik, honela kalkulatzen da zerga horren kuota:

  • Hura sortzen den unean lurzoruak duen katastro-balioa × ondarea erosi zenetik eskualdatu den arte igaro diren urteen kopuruari dagokion koefizientea. [Zerga-oinarria].
  • × karga-tasa (% 30) egin.
  • Hobariak kendu.

Zerga lurzoruaren benetako gainbalioa -eskualdaketa- eta erosketa-prezioen arteko aldea- aintzat hartuta ordaintzeko aukera izango dute zergadunek, eragiketa horretatik ateratzen den zerga-oinarria baino txikiagoa bada.

Behar diren egiaztapenak egin ahal izango ditu Udalak.

Gainbalioaren kalkuluaren adibidea:

1. adibidea: Lurzoruaren katastro-balioaren gainean.

Zerga-oinarria: Lurzoruaren katastro-balioa × koefizientea

  • 40.000 euro (lurzoruaren katastro-balioa)
  • × koefizientea, sortze-aldiaren arabera: 6 urteko aldiari koefiziente hau dagokio: 0,19
  • Emaitza, zerga-oinarria: 7.600 euro.

× % 30eko karga-tasa

KUOTA: 2.280 euro.

2. adibidea: Lurzoruaren balioaren benetako gehikuntzaren gainean.

Zerga-oinarria: benetako gehikuntza.

  • Etxebizitzaren salmenta-prezioaren eta erosketa-prezioaren arteko aldea, aurreko adibidean, 10.000 eurokoa izan da. Aurreko erosketa-balioa: 200.000 euro; egungo salmenta-balioa: 210.000 euro.
  • Lurzoruaren balioa, kasu honetan, % 40koa da -lurzoruaren katastro-balioaren eta katastro-balio osoaren arteko proportzioan (eraikina eraikita badago)-:
    • Katastro-balio osoa: 100.000 euro
    • Eraikinaren katastro-balioa: 60.000 euro
    • Lurzoruaren katastro-balioa: 40.000 euro (katastro-balio osoaren % 40)
  • Balio-gehikuntza, zergari dagozkionetarako, 10.000 euroren % 40a izango da.
  • Emaitza, zerga-oinarria: 4.000 euro.

× % 30eko karga-tasa

KUOTA: 1.200 euro.

Koefizienteen taula

Koefizienteen taula
Sortze-aldia Koefizientea
Urtebetetik behera 0,15
Urtebete 0,15
2 urte 0,14
3 urte 0,15
4 urte 0,17
5 urte 0,18
6 urte 0,19
7 urte 0,18
8 urte 0,15
9 urte 0,12
10 urte 0,10
11 urte 0,09
12 urte 0,09
13 urte 0,09
14 urte 0,09
15 urte 0,10
16 urte 0,13
17 urte 0,17
18 urte 0,23
19 urte 0,29
20 urte edo gehiago 0,45

Urtebetetik beherako aldietan sortutako gainbalioak zergapetu egingo dira. Kasu horretan, koefizientea hainbanatu egingo da, hilabete osoak kontuan hartuta; ez, aldiz, hilabete-zatiak.

Sortze-aldia urtebete edo gehiagokoa bada, urte osoak hartuko dira kontuan; ez, aldiz, urte-zatiak.

Taula 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutako zerga-egitateei aplikatuko zaie.

Hobariak

Heriotzagatiko eskualdatzeetan (oinordetzak) hobaria eska daiteke.

Kalkuluaren simulazioa egin diezazutela eska dezakezu:

  • 010 telefonoaren bidez (945 161 100 Gasteiztik kanpo deituz gero).
  • Posta elektronikoz: hacienda@vitoria-gasteiz.org.
  • 945 16 11 32 telefonoaren bitartez.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.