KaldeArte, Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia

KaldeArte Gasteizko plazetara itzuli da 2026ko ekainaren 12tik 14ra bitartean. 20. edizio honetan, Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiak 32 konpainia bilduko ditu, antzerki, zirku, dantza eta musika proposamenak hiriaren erdigunean aurkezteko.

Guztira, 58 zuzeneko emanaldi izango dira, errepikaezinak eta espazio desberdinetan, arte eszenikoak publikoari hurbiltzeko xedearekin. Era berean, aurten, iraganari begiratzen zaio KaldeArteren 20 edizioetako programazioan parte hartu duten ikuskizun eta konpainiak berreskuratuta.

Tokiko sorkuntzari bultzada emateko helburuari eutsiz, 13 euskal konpainia eta artistak parte hartuko dute nazioarteko talde ospetsuekin batera.

Liburuxka

Kaldearteren 20. urteurrena dela eta, Pilar Aróstegui Udal Artxiboaren argazki historikoak bildu dira. Erakusketa honek Gasteizko kaleak, plazak eta parkeak hamarkada askotan kaleko arteen agertoki izan direla erakusten du.

Informazio gehiago

Open Kale-Euskadiko Kaleko Arteen jaialdien Sareko kide da KaldeArte:

Logo: Openkale

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.