Euskara - Dirulaguntzak

dekorazio irudia

Euskara ikasteko dirulaguntzak

2023-2024 ikasturtean (2023ko uda-ikastaroak barne) euskara ikasteko dirulaguntza-deialdia. Aurreko ikasturtean bezala, euskaltegietan ikasi duten edo ikasten ari diren herritar guztiek eskatu ahal izango dute dirulaguntza, eta baldintza bereziak izango dituzte kolektibo hauek: gurasoak; hiriko merkataritzako eta ostalaritzako langileak; aisialdiko eta eskola-kiroleko begirale, zuzendari, epaile eta entrenatzaileak edo ikasketa horiek egiten ari direnak.

Hitzarmena Merkataritza Ganberarekin

Udalak hitzarmena du Merkataritza Ganbararekin merkatariek egiten dituzten ikastaroak diruz laguntzeko(Beste leiho batean irekiko da).

Euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzak

Urteroko deialdiaren bidez euskararen aisialdian eta kirol arloan erabilera sustatu nahi da bereziki.

Merkataritza arloan euskararen presentzia sustatzeko dirulaguntzak

Merkataritzan euskararen sustapenarekin zerikusia duten gastuak diruz laguntzeko deialdia.

Itzulpen onenei saria

Haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenentzako 'Vitoria-Gasteiz' sariak

Gazte Sortzaileak bekak

Araban bizi diren 16 eta 35 urte bitarteko gazteentzako beka. Zehazki, 4.000 euroko diru-saria eta aholkularitza profesionala eskaintzen dute bekek, euskarazko ahozko proiektu bat garatzeko (antzerkia, musika, bertsoak, bakarrizketak...).

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.