Jesús Ibáñez de Matauco antzokia (Hegoalde Gizarte Etxea)

Jesús Ibáñez de Matauco antzokiak (Hegoalde gizarte etxean kokatua) funtsezko egitekoa du hiriko kultur elkarte eta taldeen ekimen artistikoak garatzeko. Era berean, Udalaren Antzoki Sarearen zenbait programa eskaintzen dira bertan.

Horien artean, "XXI. Mendeko Flamenkoa" zikloa da nabarmengarriena, musika autentiko eta unibertsal horri eskainia. Flamenkoaren munduan gailentzen ari ziren figurak ezagutarazteko asmoz sortu zen, eta kantari zein gitarrista handiak igaro dira bertatik: El Cigala, Carmen Linares, Chano Lobato, Vicente Amigo, Serranito, etab.

Bestetik, JIM Aktual zikloa dugu, Udalaren Antzoki Sareak bere gain dituen helburuetako bati erantzuteko sortua, abangoardiako antzerki-produkzio garaikidea ezagutaraztea alegia.

Zentzu horretan, zikloak antzerkigile ausart eta konprometituenen lana jaso nahi du, beren lana aurkezteko moldean zein erabilitako diziplina artistikoetan berrikuntzak ezarri dituzten horiena, horretarako teknologia garaikideak ikuskizunaren zerbitzura jarriz. Ziklotik igaro direnetako batzuk aipatzeagatik, El Pont Flotant, El Barco Pirata abangoardiako konpainiak, Javier Gutiérrez eta Luis Bermejo aktoreak, Marta Carrascoren balleta, Alfredo Sanzol eta Sergio Peris-Mencheta zuzendariak...

Edukiera

Jesús Ibáñez de Matauco antzokiak 296 eserleku ditu, horietako 6 mugikortasun murriztua duten pertsonentzat dira.

Mugikortasun-arazoak dituzten pertsonentzat gordetako eserlekuak edukiera horrekiko proportzionalak izango dira. Gaur egun 3 eserleku ditu.

Agertokiaren neurriak eta hornidura teknikoa

Agertokiaren neurriak: Sakonera: 8m; Ahoa: 10m; Garaiera: 6,70 m

Hornidura teknikoa

Programazioa

Ikusi gizarte-etxeetako antzokien agenda

Harremanetarako

Kokapena

Alberto Schommer kalea, 10 (Hegoalde g. e.)

01006 Vitoria-Gasteiz

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.