Udaleko Hezkuntza Jarduerak - Topaketak - Kirola, hezteko giro eta bide

Gorputz hezkuntza eta kirola

2023-2024 ikasturtea / Gaia: Gorputz Hezkuntza eta Kirola

Azalpena

Ikastetxeen arteko kirol anitzeko topaketak, larunbat goizez.

Astean zehar kirol anitza edo kirol anitzeko jarduerak egiten dituzten ikastetxeetako taldeei zuzenduak (Lehen Hezkuntza).

Balioak

Bizi-kalitatea.

Helburuak

  • Eskola-adineko haur eta gaztetxoek (6-12 urte) ahalik eta kirol-espezialitate gehien ezagutzeko eta praktikatzeko estrategiak bultzatzea. Helburua da kirola egiteak egungo gizartean duen esanahiari buruzko kontzientzia kritikoa garatzea.
  • Trebetasun motrizeez gain, bestelako gaitasunak lantzen dituzten hezkuntza-ikuspegi integralak lantzea, hala nola gaitasun kognitiboak, pertsonalak, erlazionalak eta sozialak.
  • Ikastetxeen inplikazioa indartzea. Horretarako, lehen hezkuntzan garatzen den kirol-jarduera ikastetxeko hezkuntza-proiektuekin lotzea eskatzen da, eta bertan lehentasun bat izan behar du ikasleek eskola-kirolean parte hartzea.

Hartzaileak

Lehen Hezkuntza.

Antolamendua

  • Lekua: hainbat leku (behar beste denboraz jakinaraziko du).
  • Egutegia: 2023-2024 ikasturtea (10 larunbat).
  • Ordutegia: 10:00 – 14:00 (txandaren arabera).
  • Iraupena: gutxienez 90 minutu (txanda bakoitzeko).
  • Hizkuntza: euskara.
  • Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako jarduerak: atletismoa, frontoi-jokoak, izotz gaineko jokoak, gimnastika-jokoak, goalball, rokodromoko jokoak, borroka-arteak, munduko kirolak, igerilekuko jokoak. * Aldaketak egon daitezke.
    Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetako jarduerak: parkour, eskrima, arte martzialak, munduko kirolak, orientazioa, atletismoa, mendi-irteerak (inklusiboak), altuerako eskalada, ur-kirolak. * Aldaketak egon daitezke.

Parte hartzeko betebeharrak

  1. Beharrezkoa da Arabako Foru Aldundiaren Eskola Kirola Programan izena ematea (Kirol anitzeko jarduerak) - 2023ko urriaren 13ra arte.
  2. Kanpainan izena emateko epea: urriaren 1etik 13ra arte.
  3. Topaketa bakoitza ospatu baino lehen ikastatetxeak parte-hartzeileen aurreikuspena bidali behar du (15 egun lehenago).
  4. Topaketaren aurreko astearterako ikastetxeak baieztatu behar du parte-hartzaileen kopurua. Egun horretatik aurrera ez da izen-emate berririk onartuko.
  5. Parte hartzen duten ikastetxeetako begiraleek zeregin aktiboa izango dute jardueran.
  6. Ordaintzekoa: EZ.

Informazioa

Kirola, hezteko giro eta bide

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.