Zerga Kudeaketarako Zerbitzua

Zerbitzuburua: Carmen Escobar Soca.

Telefonoa: 945 16 11 32

Helbide elektronikoa: hacienda@vitoria-gasteiz.org

Helbidea: Teodoro Dublang Margolariaren kalea 25, 01008 Vitoria-Gasteiz

Funtzioak

  • Diru-sarreren zerga-erroldetan dauden datuei buruzko egiaztagiriak jaulkitzea.
  • Udal-zergen erroldak kudeatzea eta Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan aritzea kudeaketa konpartitua duten zergen mantentzea zuzena izan dadin.
  • Udal-zergak, prezio publikoak eta zuzenbide publikoko bestelako diru-sarrerak kitatzea, haiengandik eratorriko administrazio egintzak jakinaraztea, eta aipatutako egintzen kontra aurkezten diren erreklamazioak ebaztea.
  • Udalaren diru-sarreren zenbatekoak itzultzeko izapideak egitea; horretarako udalaren sail eta zerbitzuekin koordinatu beharko du.
  • Zerga-ordenantzetan zergetako bakoitzari ezarri zaizkion zerga-onurak emateko eta aitortzeko prozedura bideratzea.

Udal-antolakuntza

Antolaketa sailka, zerbitzuka eta atalka kontsulta dezakezu Administrazio-antolakuntzari buruzko orrian.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.