Udalaren Gizarte Larrialdietarako Zerbitzua
Zer da?
Egunero irekita dagoen zerbitzua da eta berehalako arreta eskaintzen die premia sozial larrian dauden Arabako lurralde Historikoko egoerei. Udal Gizarte Zerbitzuen sarearekin modu osagarri eta subsidiarioan funtzionatzen du.
Non dago?
Zentroa | Irudia | Telefonoa | Kokapena |
---|---|---|---|
UDALAREN GIZARTE LARRIALDIETARAKO ZERBITZUA (UGLZ) |
![]() |
945 13 44 44 | Gizarte Larrialdiak San Antonio, 10 |
- Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 22:00 etara, eta larunbat eta igandetan eguneko 24 orduetan. Ordutegia abuztuan.
Nori zuzenduta dago?
Lurraldeari dagokionez, honako egoeratan egon daitezkeen Arabako Lurralde Historikoko pertsonei, edozein delarik duten adina:
- Gerora sortutako babesgabetasun-egoeran dauden pertsonak, bereziki: galtze- egoera eta/edo orientabidea galtzearen egoera; zaintzaileak utzi izanaren edo gerora sortutako absentziaren egoerak; genero-indarkeriako eta etxeko indarkeriako egoerak.
- Egoera berezien ondoriozko gizarte-larrialdi egoeran dauden pertsonak: zirkulazio-istripua, sutea, uholdea edo bestelako ezbeharrak.
Zein arreta mota eskaintzen du?
Larrialdietako lehen arreta edo berehalako arreta premien behin-behineko balioespena -ondorengo balioespenarekin lotuta egongo dena- egitea izango da, betiere beharrezkoa bada:
- gizarte-larrialdia gertatu den lekura joatea larrialdi horren eraginpeko pertsonak in situ artatzeko;
- premia-egoerak in situ atzematea;
- eraginpeko pertsonari edo pertsonei osasun-zentroetara, polizia-bulegoetara edo bulego judizialetara edo beste bulego batzuetara laguntzea;
- beharrezkoa denean, kasuaren arreta dagozkion zerbitzuetara bideratzea, albait lasterren, eta, bereziki eta hala badagokio, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren ostatu-zerbitzuetara eta egoitza-zentroetara bideratzea.
Prestazio hauek hartzen ditu:
-
Gizarte Zerbitzuenak:
- Informazioa
- Balioespena
- Diagnostikoa
- Orientabidea
- Gizarte laguntza.
- Arlo psikosozialeko esku hartzea, bereziki emozioei eustera bideratuta.
- Osagarriak (hala badagokio), mantentzea, premiazko ostatua..
Lotutako informazioa
- Arreta Espezializatuko Bulegoak
- Genero indarkeriaren biktimentzako laguntzeko baliabideak
- Programa Atenpro (GPS)
- Equipo ONARPEN
- Dispositivo de alojamiento invernal (DAI)
- Harrera sozialerako udal zentroa
- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak
- Berehalakoan hartzeko zentroa
- Berariaz genero indarkeriarekin lotutako kasuetarako larrialdi sozialerako etxebizitzak
- Estrada eguneko zentroa
- Aterpe gaueko zentroa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.
Jasotako iruzkinak
Hemen zaude Herritarren postontzia › Gai-arloak › Gizarte zerbitzuak eta programak › Gizarte Zerbitzuen sistemarako eta funtzionamendurako sarbidea › Página web: Servicio Municipal de Urgencias Sociales
Página web: Servicio Municipal de Urgencias Sociales
-
Esta información vital es incorrecta y está desactualizada.
El SMUS abre de 08.00 a 22.00 horas. Fuera de este horario, sólo emergencias a través del 092.
Alejandro
2017/10/09 04:20:45
-
La información disponible en la página web, ya ha sido subsanada. Muchas gracias por su colaboración
Udala 2017/10/09 10:05:46