Familia ugarientzako hobariak eta salbuespenak

Familia ugariek hobariak izan ditzakete zerga, tributu eta udal zerbitzuen ordainketan, horietako bakoitzean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Ondorengo zergek eskabide-orri bera pdf erabiltzen dute: Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, Ibilgailuak eta hondakin solidoak bildu eta suntsitzeko zerbitzuagatik ordaindu beharreko tasak. Eta, behin hobaria emandakoan, ez da beharrezkoa hurrengo urteetan eskatzea. Udalak automatikoki aplikatuko du, hura emateko baldintzek bere horretan jarraitzen badute.

Onura fiskalak aplikatzeko beharrezkoak diren datuak Gasteizko Udalak kontsultatu edo egiaztatuko ditu, beste administrazio batzuen esku dauden datuak eskuratuz, Euskadiko elkarreragingarritasun-ereduaren bitartez. Eredu hori Euskadiko administrazioen elkarreragingarritasun- eta segurtasun-nodoaren (NISAE) inguruan egituratzen da.

Laburpen-taula: Familia ugarientzako hobariak, 2025.urtean pdf

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga

Betebeharrak

  • Etxebizitzan erroldatuta egotea.
  • Estandarizatutako errenta-mailak betetzea.

Beste inongo etxebizitzaren jabe ez izatea, % 50eko edo hortik gorako ehunekoan.

Dokumentazioa

  • Eskabide-orria pdf.
  • Familia ugariaren agiriaren kopia.
  • Azkeneko errenta aitorpena, Araban eginez gero ez da beharrezkoa.

Hobaria % 90ekoa, % 50ekoa edo % 10ekoa izango da. Hobariak eta salbuespenak baliatzeko betebeharrak urtarrilaren 1ean bete behar dira. Hobari hau babes ofizialeko etxebizitzetarako ezarritakoarekin bateragarria da, baldin eta bien batuketak kuotaren % 100a gainditzen ez badu. Informazio gehiago: Ikus zerga hori arautzen duen ordenantza fiskalaren, 17.4.epígrafea.

Tramitera joan

Ibilgailuen zerga

Betebeharrak

  • Gutxienez 5 lagunentzako lekua eduki behar dute ibilgailuek, eta autoak izan.
  • Estandarizatutako errenta-mailak betetzea.

Dokumentazioa

  • Eskabide-orria pdf.
  • Familia ugariaren agiriaren kopia.
  • Azkeneko errenta aitorpena, Araban eginez gero ez da beharrezkoa.

Familia bakoitzeko ibilgailu bakarrak jaso ahal izango du hobaria. Hobaria % 20koa, % 15ekoa edo % 10ekoa izango da. Beste %10eko hobaria egingo zaio, zero emisioko edo EKO etiketako ibilgailua izanez gero. (4.5. artikulua).

Tramitera joan

Hondakin solidoak bildu eta suntsitzeko zerbitzuagatik ordaindu beharreko tasa

Betebeharrak

  • Etxebizitzan erroldatuta egotea.
  • Errenta

Dokumentazioa

  • Eskabide-orria pdf.
  • Ordainketa-egiaztagiria.
  • Familia ugariaren agiriaren kopia.
Hondakin solidoak bildu eta suntsitzeko zerbitzuagatik ordaindu beharreko tasaren gaineko hobaria familia ugarientzako
Kide kopurua 1.TARTEA 15.876 euro arte 2.TARTEA 15.876 euro baino gehiago eta 23.814 euro arte 3.TARTEA 23.814 euro baino gehiago eta 31.752 euro arte
1 edo 2 %15
3 %20 %15
4 %25 %20 %15
5 edo gehiago %35 %30 %20

Gizarte-hobariak, baldintzak betetzen dituzten familia ugariei % 10 gehitzea.

Tramitera joan

"Jose Uruñuela" dantza eskola eta Folklore Akademia

Dokumentazioa

Familia ugari berezia*: Matrikula doan.

Familia ugari orokorra: Matrikula erdia doan (% 50eko hobaria).

"Luis Aramburu"musika eskola

Dokumentazioa

Familia ugari berezia*: Matrikula doan.

Familia ugari orokorra: Matrikula erdia doan (% 50eko hobaria).

Araudia

  • Kategoria berezia bost seme-alaba edo gehiagoko familia-unitateei dagokie, eta laukoak, horietako hiru gutxienez erditze, adopzio edo harrera anizkoitzetik datozenean. Gainerakoak kategoria orokorrekoak dira.
  • Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzko uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuan dago arautua familia-errenta estandarizatua -2012ko abuztuaren 6ko EHAA, 152. zk.
  • Ordenanzas fiscales
    • Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskala (2.ordenantza).
    • Hondakin solidoak bildu eta suntsitzeko zerbitzuagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza (6.3.ordenantza).
    • Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala] (1.ordenantza).
    • Udal Folklore Akademiak eskaintzen dituen zerbitzuetako prezio publikoaren araudia (8.5.ordenantza)
    • "Luis Aranburu" udal musika eskolaren zerbitzuagatik ordaindu beharreko prezio publikoa (8.2 ordenantza)
    • "Jose Uruñuela" Udal Dantza kontserbatoriok eskaintzen dituen zerbitzuetako prezio publikoaren araudia (8.6.ordenantza)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.