Zure negozioa garatzeko dirulaguntzak

Enpresentzako laguntzak 2021

Deialdi hauei buruz informazioa garaiz jaso nahi baduzu, eman izena Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismoaren Saileko buletin elektronikoan.

Deialdiak

Indarrean

Lan-kontratazioak egiteko dirulaguntzak

Gasteizen kontratazioa sustatzera zuzendutako laguntza ekonomikoak, Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden langabeentzat eta bereziki, lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak kontratatzeko.

Kontrataziorako laguntzak. Gorabidean dauden sektoreetako enplegu-plana

Ignacio Ellacuria eta CETIC Udal Zentroetan ematen diren eta deialdiaren oinarrietan definitzen diren prestakuntza-ekintzak (eraikuntzaren eta birgaitze jasangarriaren sektorekoak) trebetasunez gainditu dituzten langabetuak kontratatzeko laguntza ekonomikoak.

"Vitoria-Gasteiz Laborategi Hiria" programa

Programa honen helburua da hirirako interes publikoko soluzio berritzaileak ingurune errealetan probatu nahi dituztenek -enpresek, ikerketa- eta berrikuntza-zentroek, fundazioek, elkarteek, lanbide-heziketako eta unibertsitateko zentroek eta antzeko erakundeek-, hori Gasteizko udalerrian egin ahal izatea.

Epez kanpo

Txikizkako merkataritza-enpresetan belaunaldi-erreleboa sustatzeko laguntzak

Norentzat: merkataritza-negozio bati edo konponketa-zerbitzuen negozio bati jarraipena ematen dioten pertsona fisikoak edo juridikoak, titularra erretiratu bada edo erretiroa hartzeko zorian badago.

Autonomoentzako txekea

Norentzat: Gasteizen erroldatuta dauden langile autonomoak, Langile Autonomoen Erregimen Berezian (LAAB) lehen alta 2023ko abenduaren 13tik aurrera izapidetu dutenak eta gutxienez 12 hilabetez jarraian altan egon direnak lehenengo altatik.

Vitoria-Gasteizko udalerrian nekazaritzako produktu ekologikoa produzitu eta banatzeko sektorean enplegua sortzeko laguntzak

Gasteizen, nekazaritzako produktu ekologikoen ekoizpenaren eta banaketaren sektorean enplegua sortzeko eta enpresen garapena bultzatzeko laguntzak (kontrataziorako laguntzak eta inbertsio eta gastuetarako laguntzak).

Gasteizko enpresek deskarbonizazio-jarduerak ezartzeko laguntzak

Helburua da enpresei laguntzea karbono gutxiko eta lehiakortasun handiagoko ekonomia baterako trantsizioan. Diruz lagundu daitezkeen proiektuak hauek dira: 1) Energia-kontsumoa murriztea (makinak ordezkatzea, beroa berreskuratzea, inguratzailea hobetzea, ISO 50001, prestakuntza teknikoa); 2) Karbono-aztarna (3. irismeneko kalkulua, gas fluordunak ordezkatzea); 3) Energia-trantsizioa (amiantoa kentzea fotovoltaikorako, klimatizazio berriztagarria, MPI aparkalekuak eta eguzki-bizikleta elektrikoak, berriztagarriak prozesu termikoetan), eta 4) Naturan oinarritutako soluzioak (landare-estalkiak, aparkaleku iragazkorrak, itxitura berdeak, bideragarritasun-azterketak).

Gastuen % 35 eta % 65 bitarteko dirulaguntza emango da, proiektuaren puntuazioaren arabera, eta gehienez 40.000 € emango dira enpresa bakoitzeko. Gutxieneko inbertsioak 6.000 eurokoa izan behar du (BEZik gabe).

45 urtetik gorakoen enplegu egonkorra eta kalitatekoa sustatzeko dirulaguntzak

Gasteizen kokatutako lantokietan diruz lagundu daitezkeen jarduerak garatzen dituzten enpresa eta entitateentzako laguntzak. Gasteizko lantokietako aldi baterako kontratuak, lanaldi osoko edo gutxieneko %50eko lanaldi partzialeko kontratuak mugagabe bihurtzeko dirulaguntzak dira. Kontratu horiek 2024ko irailaren 16tik 2025ko irailaren 15era bitartean 45 urte edo gehiagoko pertsonei eta gutxienez aldi baterako kontratua mugagabe bihurtu aurreko egunetik Gasteizen erroldatutako pertsonei eginak izan beharko dira hirian erroldatuta.

Vitoria-Gasteizen biltzarrak eta ekitaldiak antolatzeko eta hiriaren irudia helmuga-turistiko jasangarri gisa promozionatuko duten turismo-produktu eta -esperientzia berriak sortu eta sustatzeko laguntzak

Norentzat: Pertsona fisiko edo juridikoak edo legez eratuta dauden entitateak, Vitoria-Gasteizen kongresuak eta ekitaldiak antolatzeari eta produktu eta esperientzia turistiko berrien sorkuntzari eta sustapenari lotutako jarduerak egiten dituztenak.

Gasteizko udalerrian erabilgarri dauden merkataritza-lokalak dinamizatzeko laguntzak

Ekonomia-jarduera baten jabe diren pertsona fisiko edo juridikoei zuzenduak daude; onuradun izango dira 2024ko abenduaren 1aren eta uztailaren 31earen artean formalizatzen bada merkataritza-establezimendu berri bat irekitzeko alokairua.

Enpresak sortzeko eta sendotzeko dirulaguntzak

Gasteizen kokatutako enpresak sortzeko eta sendotzeko laguntzak.

Ikus-entzunezko proiektuak -fikzioa, animazioa, dokumentalak nahiz telesailak- garatu eta ekoizteko nahiz gidoiak idazteko dirulaguntzak

Gasteizko enpresa eta profesionalen ikus-entzunezko proiektuen garapena eta ekoizpena nahiz gidoien idazketa bultzatu eta sustatzeko laguntzen deialdia.

Ekonomia zirkularreko proiektuetarako dirulaguntzak

Gasteizko enpresek ekonomia zirkularreko proiektuak egin ditzaten dirulaguntzak. Ekonomia zirkulartzat jotzen da produktuen, materialen, eta baliabideen balioak ekonomian ahalik eta luzeen mantentzen dituen eta ahalik eta hondakin gutxien sortzen dituen ekonomia.

Merkataritza, zerbitzu pertsonalak eta ostalaritzaren alorreko enpresa txikiak ezarri, modernizatzeko eta eraldaketa digitalerako laguntzak

Merkataritza, zerbitzu pertsonal jakin batzuk eta ostalaritza arloetako enpresa txikiei zuzendutako diru-laguntzak dira, baldin eta haien lokalak edo terrazak berritu, ekipamendua modernizatu edo eraldaketa digitalean inbertsioa egin badute.

Ingurumen-jardunbide egokientzako Itun Berdea Saria

Ekimenari atxikitako enpresek -beren jardueren ingurumen-inpaktua murrizteko eta ingurunearekiko harremanak hobetzeko- martxan jarri dituzten jardunbiderik onenen balioa publikoki aitortzea du xede Itun Berdea Sarietarako deialdi honek.

Informazio gehiago

Hazibide

Hazibide hazi-kapitaleko enpresa da, Foru Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, Vital Kutxak, Taldek eta Erkidek osatutakoa. Arabako enpresa txiki eta ertain berriei edo sortu berriei bultzada ekonomikoa ematen die, kapital sozialean aldi baterako eta gutxiengoan parte hartuz eta gehienez 120.000 euroko ekarpena eginez.

Informazio gehiago: www.hazibide.com(Beste leiho batean irekiko da)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.