Gauekoak - Gazteentzako aisialdi alternatiboa

Gauekoak udaberria 2026

16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako aisialdi alternatiboaren asteburuko programa da Gauekoak. Kultura, kirola, sormena eta aisialdiko jarduerak eskaintzen ditu urtean bi denboralditan: udaberria-uda, eta udazkena-negua. Hiriko gazte-elkarteek eta beste kolektibo batzuek kudeatzen dute programa, Udalarekin batera.

Udaberri- udako hurrengo jarduerak

Gogoratu!

Pertsona bakoitzak denboraldiko gehienez 3 jardueretan eman ahal izango du izena, gazte gehiagok programan parte hartzeko aukera izan dezaten.

Plazarik gabe geratu zara, edo 3 jarduera egin dituzu gehienez, eta parte hartzea gustatuko litzaizuke norbaitek baja ematen badu?

Idatz iezaguzu itxaron-zerrendan sartzeko info.gauekoak@gmail.com helbidera.

Asteartean jarduera hasi baino lehen plaza libreak geratzen badira, abisatu egingo dizugu!

Gogoratu: izen-emateak jardueraren aurreko astelehenean itxiko dira.

Adingabekoak

Adin txikikoa bazara eta Gasteiztik kanpoko jardueretan eta jarduera arriskutsuetan parte hartu nahi baduzu, egun horretan bertan dokumentu hau eman behar diezu begiraleei: tutoreen edo gurasoen baimena (pdf).

Gauekoak proiektu-poltsaren deialdi berria dator

Apuntatu datak: apirilaren 13tik 24ra zure proposamena bidali ahal izango duzu.

Laster aterako dira oinarriak parte hartzeko informazio guztiarekin, baina buruan ideia bat baduzu... Zoaz motorrak berotzen!

Gaztea bazara, Gasteizko kolektibo edo elkarte bateko kide bazara eta Gauekoak programaren programazioarekin bat datorren proiektu bat baduzu, hau da zure programa. anima zaitez eta bidal iezaguzu!

Kultura, kirola, aisia eta beste mila aukera... zuk ideia ekartzen duzu eta Gauekoak-ek kable bat botatzen dizu ideia egia bihurtzeko.

Hemen dituzu aurreko deialdietako oinarriak, pixka bat orientatzeko. 2025eko oinarriak

Informazio gehiago

945 16 16 16 (6514 luzapena)

juventudtl3@vitoria-gasteiz.org

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: