Herritarren Partaidetzaren Zerbitzua
Telefonoa: 945 16 16 87
Helbide elektronikoa: participacion-partehartzea@vitoria-gasteiz.org
Web-orrialdea: www.vitoria-gasteiz.org/participacion
Helbidea: Frai Zacarías kalea 3.
Funtzioak
- Herritarren Partaidetzaren Plana lantzea.
- Udalaren partaidetza-organoak koordinatzea: auzoguneak, elkarguneak eta Gizarte Kontseilua.
- Herritarren Eskola Irekia gainbegiratzea.
- Gasteiz Hobetuz programa (aurrekontu parte-hartzaileak) gainbegiratzea.
- Gizarte Kontseiluaren idazkaritza eta Auzokoen Partaidetzaren elkargunea kudeatzea.
- Elkarte-sareari laguntzeko dauden baliabideak planifikatzea (informazioa eta aholkularitza, materiala mailegatzeko zerbitzua, elkarteen etxeak, bilera-gelak puntualki lagatzea, beste lokal batzuk erabiltzea).
- Herritarren Partaidetzaren Behatokia kudeatzea.
- Dirulaguntzen, laguntzen eta hitzarmenen programak sustatu, landu, garatu eta kudeatzea, bere eskumen-eremuan.
- Herritarrei eta kolektiboei parte hartzeko bideei buruzko aholkularitza eta informazioa zentralizatzea.
- Elkarteak.org programaren jarraipena egitea.
- Udal-sailei aholkularitza eta laguntza ematea elkarguneen, auzoguneen eta partaidetza-prozesuen kudeaketan.
- Herritarrekin komunikatzeko bide berriak ezartzea.
- Udalerriko auzoetako jaietarako agertokiak kudeatzea.
Memoriak
Gobernu Irekia eta Gizarte Etxeak orrian eskuragarri
Udal-antolakuntza
Antolaketa sailka, zerbitzuka eta atalka kontsulta dezakezu Administrazio-antolakuntzari buruzko orrian.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.