Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak
Zerbitzu hauetako lantaldeak hainbat profesionalek osatzen dituzte: gizarte-langileak, psikologoak, gizarte-hezitzaileak eta administrazio-langileak.
Entzun, informazioa eman eta laguntzen zaituzte erabaki onenak har ditzazun arazo pertsonal, familiar edo sozialengatik laguntza behar duzunean; egunerokoan zaintza behar baduzu edo zu zeu bazara zaintzailea; indarkeria matxista edo bakardadea pairatzen baduzu, edo zailtasunak badituzu oinarrizko premiak betetzeko.
Beharrezkoa denean, zerbitzuak, programak eta baliabideak martxan jarriko dituzte, eta taldean egingo dute lan zurekin eta beste laguntza-sistema batzuekin (osasuna, enplegua, hezkuntza eta abar).
Harremanetarako
Telefonoz deitu hitzordua eskatzeko:
Aldez aurreko hitzordua eta kokapena
Hemen kontsulta dezakezu zure bizilekuari dagokion zerbitzua.
Informazio gehiago
Informazio-liburuxkak
- Liburuxka (pdf)
- Informazio hau frantsesez, ingelesez edo arabieraz ere kontsulta dezakezu.
Aurkezpen-bideoa
Bideo hau frantsesez, ingelesezedo arabieraz ere ikus dezakezu.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.