Txartelak
Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa (OMIJ) – 945 16 13 30 – Espainia 1, behea. Vitoria-Gasteiz - Google Maps-en ikusi
Gozatu nazioarteko txartelek eskaintzen dizkizuten deskontuak eta abantailak.
OHARRA
Maiatzaren 15etik aurrera, ez da ISIC txartelik kudeatuko (nazioarteko gazte txartela, ikasle-txartela eta irakasle-txartela), ez eta Gazteaukeraren webgunearen bidez ere. ISICen webgunearen bidez bakarrik eskatu ahalko dira online.
Aterpekide txartela aurrez aurre kudeatzen jarraituko da, eta Eusko Jaurlaritzak Gazte Txartela (Europear Gazte Txartela) kudeatzen jarraituko du.
Nazioarteko txartelak
Gazte Txartela (Europear Gazte-txartela)
Abantailak: Euskadin, gainerako autonomia-erkidegoetan eta Europan. Bidaia-asegurua eta aterpekide txartela barne.
Baldintzak: 14 eta 29 urte bitartekoa izatea eta Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea.
Eskabidea eta aktibatzea:
- Etxera heldu bazaizu:aktibatu Gazte Aukeraren webgunean.
- Heldu ez bazaizu: Gazte-txartelik ez badaukazu idatzi gaztetxartela@euskadi.eus helbidera.
Tasa: 0 euro.
Baliozkotasuna: 30 urte bete arte.
Nazioarteko Ikasle Txartela (ISIC - International Student Identity Card)
Abantailak: mundu osoan aintzatetsia; beherapenak garraioan, ostatuetan, saltokietan, museoetan... Ikusi deskontuak ISICen webgunean.
Baldintzak: 12 urtetik gorakoa izatea eta ofizialki onartutako ikastetxe akademikoetan matrikulatuta egotea, astean 15 orduz gutxienez.
Eskabidea: online Gazte Aukeraren webgunean eta OMIJen jaso; edo aurrez aurre OMIJen (ez ahaztu NANa, pasaportea edo egoitza-txartela ekartzea; nortasun agiriaren tamainako argazki bat; ikasle izaera egiaztatzen duen agiria, indarrean dagoen ikasturteko matrikula bezala...).
Tasa: 9 euro.
Baliozkotasuna: urtebete, jaulkipen datatik aurrera.
Nazioarteko Irakasle Txartela ( ITIC - International Teacher Identity Card)
Abantailak: mundu osoan aintzatetsia; beherapenak garraioan, ostatuetan, saltokietan, museoetan... Ikusi deskontuak ISICen webgunean.
Baldintzak: ofizialki onartutako ikastetxe batean irakasle izatea.
Eskabidea: online Gazte Aukeraren webgunean, eta OMIJen jaso; edo aurrez aurre OMIJen (ez ahaztu NANa, pasaportea edo egoitza-txartela ekartzea; nortasun agiriaren tamainako argazki bat; ofizialki onartutako ikastetxe batean irakasle dela egiaztatzen duen dokumentua).
Tasa: 9 euro.
Baliozkotasuna: urtebete, jaulkipen datatik aurrera.
Nazioarteko Gazte Txartela ( IYTC - International Youth Travel Card)
Abantailak: mundu osoan aintzatetsia; beherapenak garraioan, ostatuetan, saltokietan, museoetan... Ikusi deskontuak ISICen webgunean
Baldintzak: 14 urtetik gorakoa eta 31 urtetik beherakoa izatea.
Eskabidea: online Gazte Aukeraren webgunean, eta OMIJen jaso; edo aurrez aurre OMIJen (ez ahaztu NANa, pasaportea edo egoitza-txartela eta nortasun agiriaren tamainako argazki bat ekartzea).
Tasa: 9 euro.
Baliozkotasuna: urtebete, jaulkipen datatik aurrera.
Aterpekide txartela - REAJ (Gazteen Aterpetxeen Espainiako Sarea)
Abantailak: adin guztietako pertsonei aterpetxe nazional eta atzerritarretan ostatu hartzeko aukera ematen die. Gainera, deskontu ugari eskaintzen ditu REAJen webgunean.
Modalitateak, betekizunak eta tasak:
- Gazteak: 14 eta 30 urte bitartekoak. Doakoa Euskal Herriko gazteentzat(Gazte Txartela baduzu, gazteen aterpekide txartela ere barne duzu) eta 5 euro Euskal Herrian bizi ez diren gazteentzat.
- Helduak: 30 urtetik gora. 10 euro.
- Familia: 16 urtetik beherako seme-alabak dituen familia-unitatea. 18 euro. Aurkeztu beharreko dokumentazioa: familia-liburua.
- Taldea: gutxienez 10 pertsona, arduraduna barne. 16 euro. Aurkeztu beharreko dokumentazioa: kideen zerrenda.
- Erroldatutako taldea: Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzako gazte-elkarteen erroldan erroldatutako taldeentzat; gutxienez 10 pertsona, arduraduna barne; tasa ordaintzetik salbuetsita. Aurkeztu beharreko agiriak: Gazteria Zuzendaritzaren Gazte Elkarteen Erroldaren ziurtagiria.
Eskabidea: online, Gazte Aukeraren webgunean eta OMIJen jaso, edo, aurrez aurre, OMIJen.
Baliozkotasuna: urtebete, jaulkipen datatik aurrera.
Deskontuak eskaintzen dituzten beste txartel batzuk
Herritarren Udal Txartela (HUT)
Gasteizko Udalak emandako txartela, udal-zerbitzu eta -izapide jakin batzuetan titularra identifikatzeko.
Abantailak: abonatuek udal-instalazioetan sartzeko erabiltzen dute, eta jardueren prezioetan murrizketa dute. Baina HUTa zerbait gehiago da, prozedura erraz baten bidez, webgunean izapideak egiteko aktibatu daitekeelako.
Bat 30 egun Gaztea
30 egunez tranbian eta Tuvisako autobusetan bidaia mugagabeak egiteko Euskotrenek emandako txartela.
Baldintzak: pertsona bakarreko titulua eta besterenezina. Gasteizen erroldatutako 26 urtetik beherakoentzat, IPREMen 2,5 baino gutxiagoko errentarekin (16 urtetik gorakoentzat).
Abantailak: gazteek prezio hobariduna dute.
Informazio gehiago Euskotrenen
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.