GPS proiektua: Berdintasunean ikasketarako eta lanbiderako orientabidea
Udaleko hezkuntza-jarduerak - 2021-2022 ikasturtea -

Educación para la igualdad

Azalpena

Prestakuntza zentroen eskura jarritako ikasketa eta lan orientabidearen baliabideak dira, genero ikuspegiarekin, ikasleei laguntzeko helburua duena, haien prestakuntza ibilbidea aukeratzeko eta haien lanbide proiektua planifikatzeko. Neskek eta mutilek beren bidea askatasunez aukera dezaten, betiko lanbide-rolak jarraitu gabe. Hori nahi du GPS proiektuak.

Metodologikoki bi alor lantzen dira:

  • Ikasketetarako eta lanbiderako orientabidearen on line GPS gida: interneten dago eta material multzoa eskaintzen du: fitxak, material lagungarriak eta hainbat baliabide. Irakasleek, tutoreek, orientatzaileek, gurasoek eta ikasleek erabil ditzakete modu autonomoan.
  • Ikasketetarako eta lanbiderako orientabidearen lantegien eskaintza: informazioa eta prestakuntza, ikasleei eta haien familiei zuzenduta, ikastetxeetan egiteko.

Lantegiak

Atala: Autoezagutza eta ikasketak aukeratzea
Lantegia: Motibazioa. Ni etorkizunean
  • Helburua: ikasketa eta lanbidearen aukeraketak duen garrantziaz hausnartzea.
  • Iraupena: 2 ordu.
  • Hartzaileak: ikasleria, lehentasunez DBHko, OLHko eta Batxilergoko ikasleak.

Izena eman online

Lantegia: Profil pertsonala eta ikasketen aukerak
  • Helburua: norberaren lehenespenez hausnartzea autoezagutzaren bidez..
  • Iraupena: 2 ordu.
  • Hartzaileak: ikasleria, lehentasunez DBHko, OLHko eta Batxilergoko ikasleak

Izena eman online

Lantegia: Nire etorkizunerako esteka
  • Helburua: tresnak ematea prestakuntza- eta ikasketa-ibilbideak bilatzeko eta ezagutzeko.
  • Iraupena: 2 ordu.
  • Hartzaileak: ikasleria, lehentasunez DBHko, OLHko eta Batxilergoko ikasleak.

Izena eman online

Lantegia: Aukeratzeko unea
  • Helburua: aukeraketaren erabakiari aurre egiten laguntzea
  • Iraupena: 2 ordu.
  • Hartzaileak: ikasleria, lehentasunez DBHko, OLHko eta Batxilergoko ikasleak.

Izena eman online

Lantegia: Gurasoentzako orientazio lantegia
  • Helburua: jokatzen duten zeregina ezagutaraztea, lagundu ahal izan dezaten gaitzea, seme-alabei buruzko ikuspegiak ezagutzea, ezadostasunak konpontzeko teknikak eta abar .
  • Iraupena: 2 ordu.
  • Hartzaileak: familiak

Izena eman online

Atala: Lan-merkatua eta enplegua bilatzea
Lantegia: Goraka datozen sektoreak eta gaitasunak
  • Helburua: lan-merkatuaren, goraka datozen sektoreen eta gehien eskatutako gaitasunen kontzientzia hartzea.
  • Iraupena: 2 ordu.
  • Hartzaileak: DBHko, OLHko, DBHOko, HHEko eta Batxilergoko ikasleak, familiak eta beste talde batzuk.

Izena eman online

Lantegia: Marka pertsonala eta CVa
  • Helburua: langileak hartzeko eta orientatzeko moduetan izandako aldaketez hausnartzea. Lana online bilatzeko tresnak eta sare sozialak ezagutzea.
  • Iraupena: 2 ordu.
  • Hartzaileak: ikasleria, lehentasunez DBHOko, HHEko eta Batxilergoko ikasleak eta beste talde batzuk.

Izena eman online

Lantegia: Enplegua bilatzeko web orrialdeak eta gizarte sareak
  • Helburua: langileak hartzeko eta orientatzeko moduetan izandako aldaketez hausnartzea. Lana online bilatzeko tresnak eta sare sozialak ezagutzea.
  • Iraupena: 2 ordu.
  • Hartzaileak: ikasleria, lehentasunez DBHOko, HHEko eta Batxilergoko ikasleak eta beste talde batzuk.

Izena eman online

Lantegia: Nola prestatu eta egin lan-elkarrizketak
  • Helburua: ezagutza teoriko-praktikoak eta elkarrizketarako baliabide pertsonalak.
  • Iraupena 2 ordu.
  • Hartzaileak: ikasleria, lehentasunez DBHOko, HHEko eta Batxilergoko ikasleak eta beste talde batzuk.

Izena eman online

Balioak

Prestakuntza, ekitatea, emakume eta gizonen arteko berdintasuna, barne hartzea eta erantzukizuna.

Helburuak

  • Ikastetxeei laguntzea gazteei lanbide orientazioa ematerakoan.
  • Prestakuntza eta lanbide ibilbidea genero lerratzerik gabe aukeratzeko argibideak eta tresnak ematea ikasleei zein senide eta irakasleei.
  • Baliabide didaktiko eta ikus-entzunezkoak ematea, jarrera ekintzailea, prestakuntza ibilbideak eta lan merkatua lantzeko.

Hartzaileak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (3. eta 4. mailak, Curriculum Anitzeko Programak, Eskolaratze Osagarriko Programak), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa (Helduen Hezkuntza, Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Erdi eta Goi mailako Prestakuntza Zikloak), gurasoak, irakasleak (DBHko orientazioko profesionalak) eta beste talde batzuk.

Antolamendua

  • Lekua: eskaera egiten duen zentroa.
  • Egutegia: ikastetxe bakoitzak zehaztekoa.
  • Ordutegia: ikastetxearekin adostuko da.
  • Iraupena: 2 orduko saio bat edo gehiago
  • Materialak: GPS gida.
  • Parte-hartzaile kopurua: gehienez 25 parte-hartzaile tailer bakoitzean.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara.

Parte hartzeko

  • Izena ematea: web-orriaren bitartez egin behar da. Izena eman den hurrenkeraren eta aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
  • Ordaintzekoa: ez.

Informazioa

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.