Energia - Energia aurrezteko aholkuak
Telebista ikusten, ordenagailua erabiltzen, argia pizten....atmosferarako kutsatzaileak diren gasak igortzen ditugu.
Batzutan nahitaezkoa izan arren, baina aholku batzuk jarraituz energia aurreztu dezakegu.
Etxean
- Argi naturala erabili posiblea den heinean. Doakoa da eta ez du kutsatzen.
- Argia itzali leku batetik ateratzen garenean.
- Kontsumo baxuko lanparak edo fluoreszenteak jarri argia denbora asko piztuta egongo den lekuetan,sukaldean edo egongelan. %80a aurreztuko dugu.
- Bonbilla asko dituzten lanparen erabilera saihestu.
- Lanparak eta tulipak maiz garbitu. Kolore argiko tulipak erabili.
- Zure beharrei hobekien moldatzen den etxetresna elektriko eraginkorrena aukeratu (A mota), eta bere tamaina aukeratu erabileraren arabera. Mota hauetako aparatuak garestiagoak izan arren, epe motzera dirua aurreztuko duzu.
- Etxetresna elektriko asko ordenagailua, telebista eta bideo adibidez, energia kontsumitzen jarraitzen dute korronte-hartuneari konektatuta badaude. Nahi gabeko kontsumo honi mamu kontsumoa deitzen zaio. Komenigarria da deskonektatzea denbora luze batez etxean ez bagara egongo.
Klimatizazioa
Klimatizazioa etxean kontsumitzen dugun energiaren erdia da. Aurrezteko komenigarria da:
- Termostatoa 20ºC-tan jartzea, etxebizitza baterako tenperatura egokiena baita. Gradu bat gehiagoko, kontsumoa %7a handituko da.
- Gauetan berogailua itzaltzea edota termostatoaren tenperatura 17 edo 19 ºC-tan jarri, oso hotzak diren guneetan izan ezik.
- Ez dira beharrezkoak 10 minutu baino gehiago logela bat aireztatzeko.
- Berogailuak ez estali edo buxatu.
- Hozte tenperatura 25ºC finkatu, baina kontutan hartu ez dela osasungarria kanpoko tenperaturarekiko diferentzia 12ºC baino handiagoa izatea.
- Olanak jarri, pertsianak edo errezelak itxi gure etxea ez berotzeko.
- Ur beroa behar den momentuetan bakarrik erabili.
- Dutxatu bainatu ordez.
Autoa erabiltzea
Autoaren erabileran gomendatzen da:
- Ezinbestekoan bakarrik erabili. Hirian zehar bidai luze eta ertainetarako garraio publikoa erabili, eta bidai motzetarako oinez joan edo bizikleta erabili.
- Gidatzeko teknika eraginkorrak erabili, martxa luzeak erabili eta biraketa-abiadura baxua. Horrela erregai gutxiago erabiliko da.
- Auto bat erosterako orduan zure beharretara egokitzen den auto bat aukeratu eta arreta jarri kontsumoaren etiketa energetikoan eta CO2 isurtzean.
- Pneumatikoen presioa maiz frogatu, behar ez dituzun osagarriak kendu, beharrezkoa ez den pisua eraman, aire girotu neurriz erabili eta ez gidatu abiadura azkarrean. Erregaian aurreztuz gain, segurtasunean irabaziko duzu.
Informazio gehiago
Energiaren Euskal Erakundearen eta Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutuaren webgunean aholku gehiago aurkituko dituzu.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.