Maiteki: familia zaintzaileentzako laguntza

Maiteki programa

Norbait zaintzen ari bazara, lagundu egingo dizugu ondo zaintzen, eta zeure burua ere zaintzen. Zaintzaren ahalegina hobea da partekatuz geroe.

Zainduak egoera hauetakoren batean egon behar du:

  • mendetasuna edo mendetasun-arriskua,
  • desgaitasunen bat,
  • 65 urtetik gora,
  • zainketa eskatzen duen baldintza fisiko edo psikikoren bat.

1. Non eskatu behar duzu hitzordua edo informazioa?

Deitu 945161356 telefonora, 8:30etik 14:00etara.

Informazio gehiago:

2. Zer eskaintzen dizugu?

Informazioa eta orientabideak

Gizarte-langile batek zainketa-lanetan lagunduko dizue.

Laguntza psikologikoa

Banako, familia edo taldeentzat, hobeto sentitzeko.

Etxez etxeko laguntza zerbitzua(atseden modalitatea)

Gizarte langileek zainketa behar duen pertsona artatzen dute, zeuretzako denbora izan dezazun.

oharra Baliabide bakoitzak berariazko eskakizunak ditu. Eska ezazu informazio gehiago.

Jarduerak eta formakuntza

Anima zaitez gure hitzaldi, tailer eta topaketetan parte hartzera, ikasteko, ondo pasatzeko eta partekatzeko.

Informazio-liburuxka

dokumentua deskargatu 2025-2026 ikasturteko jarduerak ikusi

dokumentua deskargatu Hitzaldi laburrak 2026ko urtarrila-martxoa

dokumentua deskargatu Zaintzaileen bilerak 2025eko urritik 2026ko ekainera

Datorren jarduerak

3. Dokumentuak, bideoak eta albisteak

Dokumentuak (pdf)

Bideoak

Maitekiri buruzko bideo gehiago hitzaldi eta aholkuak biltzen dituzten bideo bilduma(Beste leiho batean irekiko da) honetan (YouTube).

Maiteki sustatzeko iragarkia:

Albisteak

Momentu honetan ez dago berririk.

Hemeroteka

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.