Xtraklub – 2026ko udazkeneko programazioa

Gazte talde bat

12 eta 18 urte bitartean badituzu, Xtrakluben abentura, kultura eta aisialdi plan ugari dituzu aukeran. Udaberriko edizioa proposamenez beteta dator.

Izen-ematea

  • Iraileko eta urriko jarduerak: irailaren 12tik aurrera, 8:30ean hasita.
  • Azaroko eta abenduko jarduerak: urriaren 17tik aurrera, 8:30ean hasita.

Leku libreak egonez gero, irekita jarraituko du izena emateko epeak jarduera egin aurreko ostegunera arte.

Era berean, izena eman dezakezu Gazteentzako Informazio Bulegoan, gizarte-etxeetan edo 010 (edo 945 16 11 00) telefonoan.

Kontuan hartzeko
  • Pertsona bakoitzak 4 jardueratan, askoz jota, eman dezake izena denboraldi osoan (irailetik abendura).
  • Nahitaezkoa da tutore edo gurasoek adingabeentzako baimena Imagen archivo pdf sinatzea. Orria beteta eta sinatuta eman behar zaie begiraleei jardueraren egunean, edo jarduera hasi aurreko osteguna baino lehen bidali posta honetara juventudtl1@vitoria-gasteiz.org
  • Hezkuntza-premia bereziren bat baduzu, jar zaitez harremanetan Gazteria Zerbitzuarekin, arretarik onena eman ahal izan dezagun: 945 16 13 68, juventudtl1@vitoria-gasteiz.org
Deskontuak eta arautegia
  • Udal instalazioetara abonatutako pertsonek % 40ko deskontua izango dute jarduera guztien prezioan.
  • Ez da onartuko diru-itzulketarik, gaixotasunaren edo lesioaren kasuan eta medikuaren frogagiriarekin izan ezik, eta beti ekintza hasi baino lehen. Kasu horietan, % 85 itzuliko da gainerako % 15a kudeaketa-gastuengatik atxikiko da.
  • Nahiko lagun egongo ez balira, edota beste arrazoi batzuengatik, jarduerak bertan behera gera daitezke. Kasu hauetan izen ematearen diru guztia bueltatuko da.
  • Antolakuntzak ekintzen ordutegia, ibilbidea eta hasiera bateko proposamena molda dezake momentuko baldintzak aldatuz gero
  • Xtraklub jardueretan parte hartzen duten pertsonen portaera lotuko zaio. Arauak ez betetzeak zigorra ekarri dezake. Vitoria-Gasteizko Udalaren Gizarte Etxeen eta Kirol Instalazioen Araudiari

Jarduerak

gazte talde bat zaldietan

Xtra abentura

Abentura-proposamenekin hasteko aukera. Irteerak eta iritsierak Gasteizko autobus geltokitik.

Irteerak eta bidaia kulturalak

Hiriak ezagutzeko eta naturako espazioez gozatzeko eguneko irteerak. Irteerak eta iritsierak Gasteizko autobus geltokitik.

Asteburuak eta +

Asteburuko irteerak bizikidetzan sakontzeko, jende berria ezagutzeko eta abentura berriak bizitzeko. Irteerak eta iritsierak Gasteizko autobus geltokitik.

Xtra lantegiak

4-7 saioko jarduerak, hainbat diziplinatan sakontzeko.

  • Kantu modernoa. Salburua gizarte-etxean. Larunbatetan: urriak 17, 24 eta 31; azaroak 7, 14, eta 21. Entsegu orokorra: azaroak 28, 17:00-19:00. Xtrajaia azaroaren 29an ospatuko da, Zabalgana gizarte-etxean. Gaztelaniaz.
  • Hiri-dantza. Salburua gizarte-etxean. Larunbatetan: urriak 17, 24 eta 31; azaroak 7, 14, eta 21. Entsegu orokorra: azaroak 28, 17:00-19:00. Xtrajaia azaroaren 29an ospatuko da, Zabalgana gizarte-etxean. Gaztelaniaz.

neska talde bat eskulanak egiten

Hiriko irteerak

Proposamenak Gasteizen.

Xtra lantegiak

4-7 saioko jarduerak, hainbat diziplinatan sakontzeko.

  • DJa. Zabalgana gizarte-etxean. Azaroak 7, 14, 21 eta 28, 17:00-19:00. Gaztelaniaz.

Xpress lantegiak

Saio bateko tailerrak. Kultura, aisia eta denbora libreko jarduerekin hastea eta harremanetan jartzea.

  • Txapel Burguer. Salburua gizarte-etxea, azaroak 8, 17:00 – 19:30. Euskara.
  • Custom mug lab. Aldabe gizarte-etxea, azaroak 15, 17:00 – 19:00. Euskara.
  • Dron soccerra. G4zt3hub, azaroak 22, 16:30 – 18:00. Euskara. 15-18 urte.
  • Dron soccerra. G4zt3hub, azaroak 22, 17:30 – 19:00. Euskara. 15-18 urte.
  • Dron soccerra. G4zt3hub, azaroak 22, 18:30 – 20:00. Euskara. 15-18 urte.
  • Gofreak. Zabalgana gizarte-etxea, azaroak 28, 17:00 – 19:30. Euskara.
  • Boleibola. Judimendi gizarte-etxea, abenduak 13, 17:00-19:00. Euskara.
  • Gabonetako apaingarriak oihalekin. El Pilar gizarte-etxea, abenduak 20, 17:00 – 19:00. Euskara.

Irteerak eta bidaia kulturalak

Hiriak ezagutzeko eta naturako espazioez gozatzeko eguneko irteerak. Irteerak eta iritsierak Gasteizko autobus geltokitik.

Xtrajaia

Hiriko kantu eta dantza tailerren erakustaldia. Hemen ikus dezakezu aurreko Xtrajaia baten bideoa(Beste leiho batean irekiko da). Aurtengo Xtrajaia 2026ko azaroaren 28an izango da, Zabalganekoko gizarte-etxeko antzokian, 18:00etan.

Argazki galeria

Emaiozu begiratu bat Xtraklubeko albumari, egiten ditugun jardueren argazkiak ikusteko:

https://www.flickr.com/photos/200934216@N06/albums/72177720332179457(Beste leiho batean irekiko da)

Whatsappekin, egunean egon

WhatsApp Jarduerei, izena emateko epeei, plaza libreei eta nobedadeei buruzko informazioa jaso nahi baduzu, Xtraklubeko difusio-zerrendan alta eman dezakezu.

Kontaktua

Asteburuetan: larunbat eta igandeetan, jarduerekin lotutako gorabeheretarako, 636 32 09 36 telefonora deitu ahal diguzu. Kontuan izan jarduera egiten ari garen bitartean ezingo dizugula erantzun; hala bada, bidali mezu bat eta ahal bezain laster erantzungo dizugu.

Astegunetan: astean zehar zerbait galdetu edo komentatu nahi baduzu, deitu 945 16 16 16 zenbakira (luzapena: 6512). edo idatzi juventudtl1@vitoria-gasteiz.org helbidera.

Xtraklub zure ikastetxera doa

Urtean bitan Xtrakluba ikastetxeetara hurbildu egiten da. Ikasleen artean programa ezagutzera emateko asmoarekin ekintza dinamiko, erraza eta parte hartzea sustatzen duena garatu egiten du. Difusio ekintza atsedenaldi unean egiteko pentsatuta dago eta Xtraklubeko erabiltzaileen adin guztietara (LH6, bigarren hezkuntza eta erdi mailako zikloak) moldatzen da.

Zure ikastetxera joatea nahi baduzu gurekin harremanetan ipini.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea
Harremanetarako beste kontaktu bat:
Jasotako iruzkinak

Página web: Juventud - Xtraclub

  • En el archivo pdf de la salida de Escalada en roca (Eguino) la fecha que aparece es sabado 29 de mayo y el 29 de mayo es domingo.

    Ikus erantsitako artxiboa

    Odeibeltza Alegre 2016/05/26 20:28:04 Erantzuna eman zaio

  • La actividad es el 29 de mayo, domingo.

    Ya se ha corregido el archivo pdf.

    Gracias por el aviso. Agradecemos la colaboración a través de este buzón ciudadano.

    Udalaren logotipoa Udala 2016/05/27 09:11:08

  • Campamentos Cunit:

    Sólo agradecer a todos los que hacéis posible estos campamentos!!

    Muchísimas gracias por vuestra dedicación y por conseguir que se lo pasen tan, tan bien.

    Beatriz Areitio Alegre 2019/07/16 08:54:06 Erantzuna eman zaio