Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.
Bere webgunea irisgarri egiteko konpromisoa hartua du Gasteizko Udalak, Sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen irisgarritasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuarekin bat etorriz.
https://www.vitoria-gasteiz.org webguneari aplikatzen zaio irisgarritasun-deklarazioa, Geo Vitoria-Gasteiz salbu.
Partez baino ez dator bat webgunea 1112/2018 Errege Dekretuarekin, adierazten diren salbuespenak eta bat ez datozen alderdiak direla eta.
Alde batera geratzen da Geo Vitoria-Gasteiz, baita beste webgune batzuen baliabideak —sare sozialak, mapak eta abar— erabiltzen dituzten orriak ere.
2018ko abenduan prestatu zen deklarazio hau.
Udalak berak egindako ebaluazioa izan da deklarazioa prestatzeko baliatu den modua.
Deklarazioaren azken berrikuspena: 2022ko urriaren 28an.
1112/2018 Errege Dekretuko irisgarritasun-betekizunei buruzko komunikazioak egin ditzakezu —10.2.a) artikulua—, hala nola:
Horretarako eta ez bestetarako moldatutako harremanetarako formulario honen bitartez egin dezakezu, edo 945 16 16 16 telefonora deituz nahiz Gasteizko Udalak herritarrei arreta emateko dituen bideak baliatuz.
Irisgarritasunaren Ardura duen Unitateak jaso eta tratatuko ditu komunikazioak.
Informazio irisgarriaren inguruko eskaera edo kexa bat aurkeztu eta ezetsi egin bada, interesdunak erreklamazio bat jarri ahal izango du, betiere erabakiarekin ados ez badago edo erantzunak 12.5 artikuluan jasotako baldintzak betetzen ez baditu. Hogei egun balioduneko epean erantzunik jaso ez bada ere jar daiteke erreklamazioa.
Erreklamazioa egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen inprimakiaren bidez jar daiteke, bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legean jasotako gainerako aukeren bidez ere.
Erreklamazioak Vitoria-Gasteizko Udaleko Irisgarritasunaren Ardura duen Unitateak jaso eta tratatuko ditu, edo, erreklamazioa unitate horren jarduketa batengatik bada, unitate horren goragoko organoak.
Web Edukiaren Irisgarritasun Jarraibideen (WCAG) 2.0 bertsioan oinarritutako UNE 139803:2012 arauko 1. eta 2. lehentasun-betekizunak kontuan izanik baliozkotzen da Udalaren webgunearen irisgarritasuna.
Orrien iturburu-kodeak XTML 5.2 estandarra betetzen du, eta CSS3 erabiliz maketatzen da.
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.