Hirigintza Sailak obra txikietarako nahiz obra handietarako lizentzia ematen duelarik, Zerga Kudeaketarako Zerbitzuak hirigintza-lizentziari dagokion tasaren likidazioa egin eta jaulkitzen du,6.1 ordenantza fiskalaren "Hirigintza lizentzia eta zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasak", 4. artikuluko 1. epigrafean jasota dauden zerga-tasak aintzat harturik.
Zergadunek hilabeteko epean ordaindu behar dute likidazioa, ordainagiria jakinarazten den egunaren biharamunetik.
Eguneratze-data: 2026/01/02
Proiektuaren gauzatze materialaren aurrekontuari zerga-tasa aplikatzetik ateratzen dena izango da instalazioa edo obra egiteko hirigintza-lizentzia emateagatik ordaindu beharrekoa, aurrekontua aurkeztu beharra badago; bestela, aurreikusitako kostuari aplikatuko zaio zerga-tasa.
Gutxieneko kuota 18,67 eurokoa izango da.
Adierazten diren tasak ordaintzetik salbuetsita egongo dira auzoak modu integralean eraberritzeko proiektuetako lizentziak, energia berriztagarrien sistemak sartzen dituztelarik.
Posta elektronikoz: hacienda@vitoria-gasteiz.org (Zerga Kudeaketarako Zerbitzua)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.