Edukiontzi marroia: elikagaien hondarrak eta beste hondar organiko batzuk
Egunero hondakin organiko mordoa sortzen dugu gure etxeetan: janaria, landareak, sukaldeko papera... Hondakin horiek gure soro eta lorategietarako ongarri bilakatu dezakegu (konposta).
Zer bota edukiontzi marroian?
- Janari- eta landare-hondarrak (Lorezaintza). Eranskailurik eta plastikorik GABE.
- Sukaldeko paperak eta ahozapiak.
- Kafe-hondarrak eta -iragazkiak, bai eta infusio-hondarrak eta poltsatxoak ere (graparik gabe).
- Kortxo-tapoiak.
- Animalia-gorozkirik EZ.
- Ahal den guztietan, zabor-poltsa biodegradagarriak erabili.
Deskontua tasan
Udalak deskontuak aplikatzen ditu hondakin organikoak modu hauetan birziklatzeagatik: edukiontzi marroian, bilketa pneumatikorako postontzi laranjan eta auzoko eta etxeko konpostaje-programen bidez. Kontsultatu nola
Nola ireki eta nola eskuratu poltsak
Herritarren Udal Txartela eduki behar duzu. Bi modutan ireki dezakezu kontenedorea:
- Txartela irakurgailura hurbilduz. Ikusi bideoa.
- Zure telefono mugikorrarekin. Ikusi bideoa
Horretarako, "Ireki" aplikazioa deskargatu behar duzu (Androiderako edo iPhonerako) eta zure Herritarren Udal Txartelaren alta eman.
Ez baduzu Herritarren Udal Txartela:
- Partikularra bazara: kontsultatu nola eskuratu.
- Enpresa bazara: eskatu San Martineko udal bulegoetan edo online bidez Erregistro elektronikoan.
2024ko irailaren 20an hasita, Udalak poltsa konpostagarriak emango dizkie herritarrei (etxe partikularrak) eta ostalaritzako negozioei, frakzio organikoa (elikagaien hondarrak) bereizten eta biltzen laguntzeko, eta hondakin organikoetatik plastikoa desagerrarazteko, hartara birziklatze-lana hobetu dadin.
10 litroko poltsak eskainiko zaizkie etxe partikularrei, eta 50 litroko poltsak ostalaritzako negozioei.
- Etxe partikularren kasuan, 3 poltsa-bilkari banatuko dira etxe eta aldi bakoitzeko (hots, 90 poltsa guztira, bakoitza 10 litrokoa), eta gutxienez 120 eguneko epea igaro beharko da beste eskaera bat egin ahal izateko.
- Ostalaritzako negozioen kasuan, 5 poltsa-bilkari banatuko dira eskaera eta aldi bakoitzeko (hots, 100 poltsa guztira, bakoitza 50 litrokoa), eta gutxienez 100 eguneko epea igaro beharko da beste eskaera bat egin ahal izateko.
Poltsak jaso ahal izateko Herritarren Udal Txartela aurkeztu beharko da.
Tokia | Helbidea |
---|---|
Aldabeko gizarte-etxea | Arriagako atea, 1-A - 01012 Gasteiz |
Arriagako gizarte-etxea | F. Xabier Landaburu kalea, 9-A - 01010 Gasteiz |
Ariznabarreko kiroldegia | Teodoro Gonzalez de Zarate kalea, 38 - 01007 Gasteiz |
Pilarreko gizarte-etxea | Konstituzio plaza, 5 - 01010 Gasteiz |
Hegoalde gizarte-etxea | Alberto Schommer kalea, 10 - 01006 Gasteiz |
Ibaiondoko gizarte-etxea | Landaberde kalea, 31 - 01010 Gasteiz |
Iparralde gizarte-etxea | Zuberoa plaza, 1 - 01002 Gasteiz |
Judimendiko gizarte-etxea | Judimendi etorbidea, 26 (Sefarad plazako sarrera) - 01003 Gasteiz |
Lakuako gizarte-etxea | Etxanobetarren zidorra, 2 - 01010 Gasteiz |
Salburuko gizarte-etxea | Bratislava hiribidea, 2 - 01003 Gasteiz |
Zabalganeko gizarte-etxea | Zabalganeko gizarte etxea. Juan Gris kalea, 2 - 01015 Vitoria-Gasteiz |
Abetxukuko gizarte-etxea | Kooperatiba plaza, 8 - 01013 Gasteiz |
Landatxoko gizarte-etxea | Santa Maria, 4 - 01001 Gasteiz |
Zergatik da garrantzitsua gai organikoak birziklatzea?
- Kalitatezko ongarria, konposta, sortzea lortzen dugu, frakzio organikoaren zikloa itxiz.
- Birziklatu gabe zabortegira doazen hondakinak murrizten ditugu.
- Kutsadura-arriskuak ekiditen ditugu ingurunean.
- Berotegi-efektuko gasen isurketak murrizten ditugu eta berotze globalaren aurkako borrokan laguntzen dugu.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.