Luis Aramburu Musika Eskolari buruzko ohiko galderak
Aldez aurreko musika-ezagutzarik behar al da?
Ez. Hain zuzen ere, musika-eskolaadin eta baldintza guztietako pertsonei zuzenduta dago, eta, bereziki, inolako musika-ikasketarik egin ez dutenei.
Instrumentu bat baino gehiagotan matrikulatu naiteke?
Oro har, instrumentu edo ahots-espezialitate bakar batean matrikulatu zaitezke, eskolaniaren kasuan izan ezik. Kasu horretan, eskolanian ere izena eman dezakezu, nahiz eta beste instrumentu bat ikasi. Hori bai, kontuan izan behar duzu eskolanian baja ematen baduzu, Eskolak baja emango dizula zure beste instrumentu- edo ahots-espezialitatean ere.
Instrumentuak mailegatzen al ditu Eskolak?
Arau orokor gisa, Eskolak EZ die tresnarik eskaintzen ikasleei, espezialitate batzuetan izan ezik. Mailegatzeko tresnen kopurua mugatua denez, ez dago bermatuta ikasle guztiek mailegu-tresna bat lortzea. Lehenengo mailako ikasleek izango dute lehentasuna.
Zehazki, espezialitate hauetan eskaintzen du Eskolak mailegua, hiru hilean behingo kuota ordainduta:
• Akordeoia
• Fagota
• Tronpa
• Oboea
Zehazki, espezialitate hauetan eskaintzen du Eskolak mailegua, hiru hilean behingo kuota ordainduta:
• Akordeoia
• Fagota
• Tronpa
• Oboea
Posible al da ikasturtean zehar baja ematea?
Bai, edozein unetan, ikasleen araudiaren jarraibideei jarraituz.
Titulaziorik ematen al da?
Gaur egun, Musika Kontserbatorioetan egindako ikasketak dira titulazioa lortzen duten ikasketa bakarrak.
Derrigorrezkoa al da bertaratzea?
BAI. Ikasleen araudian agertzen den bezala, behin eta berriz ez agertzea kanporatzeko arrazoi izan daiteke.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.