Ingurugiro Gaietarako Ikastegia - Vitoria-Gasteizko Azpiegitura Berdea

CEAren bannerra

Uholdeetarako ubidea Zadorra ibaian (Eskalmendi-Gamarra zatia)

Gasteiztik igarotzean Zadorra ibaia osorik egokitzeko proiektuak lau fase ditu, eta horietako lehena Eskalmendi eta Gamarra artean uholdeetarako ubidea eraikitzea da.

50eko hamarkadan ibaian gora Zadorrako urtegiak eraiki aurretik, Zadorra ibaia alubioi-zabaldi batean zehar zihoan, eta uholdeak naturalki hedarazten zituen ibar horrek. Urtegien bidez emaria erregulatzean, urak gainezka egiteko zabaldia progresiboki eraikinez okupatu zen. Horren ondorioz, azken urteetan zenbait uholde gertatu da, zeinek kalte material handiak eragin baitituzte Betoñu eta Gamarrako industrialde eta komunikazio bideetan, bai eta Gamarra, Gamarragutxia eta Abetxuku herrietan ere.

Azpiegitura berdearekin lotutako irtenbideak edo naturan oinarritutako irtenbideak ezartzea hartu da jarduera irizpidetzat, uraren arazo zehatza konpontzeaz gain beste onura batzuk (ingurumen eta gizarte onurak) baitakartzate. Esku-hartzearen helburu nagusia, beraz, ahal den neurrian Zadorra ibaiaren edukiera hidraulikoa handitzea eta ohiko uholdeak eragoztea da, baina aldi berean beste helburu batzuk ere zehaztu ziren, hala nola zati horretako ertza berreskuratzea eta ibaiaren ingurua erabilera publikorako egokitzea, Eraztun Berdearen barruan sartuta.

Hori guztia kontuan hartuta, Zadorra ibaian uholdeetarako ubidea egitea erabaki zen azkenean, eta oraingo ubidea ohiko emarietarako uztea. Irtenbide gogorragoen aldean (kanalizazioa, esaterako) ordezko ubide bat egokitzea erabaki zen; eurite gogorrak daudenean soberako ura biltzen du, gertuko industrialde eta herrietan kalterik egin ez dezan, eta garai lehorretan ibiltari eta txirrindulariek erabil dezakete, Eraztun Berdeko Biraren jarraipena baita.

Informazio gehiago Eraztun Berdearen webgunean

Ubidea zubitik

Information concernée

   

Votre avis nous intéresse

Aidez-nous à nous améliorer. Ces informations vous ont-elles été utiles ?

Si vous le souhaitez, vous pouvez aussi nous faire parvenirvos commentaires.
Vous devez vous identifier.

Les champs marqués d'un astérisque sont obligatoires.