CIVITAS ekimena

CIVITAS logoa

CIVITAS ekimena(Ouvre une nouvelle fenêtre) Europar Batasunak sortu du hirietan garraio iraunkorra eta integratua lortzeko estrategia berriak sustatu eta ebaluatzeko. Ekimen honek herritar europarren ongizatea nabarmen hobetzen lagunduko duela espero da.

CIVITAS ekimena 2002. urtean hasi bazen ere, Vitoria-Gasteiz 2008an sartu zen proiektuan(Ouvre une nouvelle fenêtre), CIVITAS PLUS deituriko fasean, Europako beste 24 hirirekin batera. Vitoria-Gasteiz CIVITAS-MODERN(Ouvre une nouvelle fenêtre) (MObility, Development and Energy use ReductioN) proiektuan dago sartuta, Craiova, Brescia eta Coimbra hiriekin batera. Gure hiriari dagokionez, hurrengo erakundeak daude inplikatuta: Udalaren Ingurumen eta Iraunkortasun Saila, Ingurugiro Gaietarako Ikastegia eta TUVISA Vitoria-Gasteizko Udalaren partetik, eta Energiaren Euskal Erakundea eta RACVN.

Proiektu honi esker, gure hirian mugikortasunari lotutako hainbat neurrirentzako laguntza lortu da. Hain zuzen, 10 dira CIVITAS barruan sustatuko diren neurriak:

  1. Erregai alternatiboen erabileraren sustapena(Ouvre une nouvelle fenêtre)
  2. Superetxadien ereduaren ebaluazioa(Ouvre une nouvelle fenêtre)
  3. Oinezkoentzako eta txirrindularientzako sareen sorrera(Ouvre une nouvelle fenêtre)
  4. Autobus garbi eta eraginkorren erabilera(Ouvre une nouvelle fenêtre)
  5. Garraio publikoko sare berriaren abioa(Ouvre une nouvelle fenêtre)
  6. Superetxadietara sartzeko mugen azterketa(Ouvre une nouvelle fenêtre)
  7. Semaforoen erregulazio berria(Ouvre une nouvelle fenêtre)
  8. Superetxadietako zamalanen erregulazio berria(Ouvre une nouvelle fenêtre)
  9. Zirkulazioa kudeatzeko sistema baten sorrera(Ouvre une nouvelle fenêtre)
  10. Gidaritza eraginkorreko ikastaroak(Ouvre une nouvelle fenêtre)

Logo CIVITAS

Si l'information de la page ne correspond pas à vos besoins informatifs, faites-en la demande à travers la Boîte du Citoyen.