Familia bidezko transmisioa eta sozializazioa

Familia Bidezko TransmisioaOngi etorri!

Webgune honetan bildu nahi izan ditugu Gasteizen euskararen transmisioa ahalbidetzeko gakoak, zenbait aholku eta udalak berak arlo honetan egiten duen lana. Azken urteotan gauzatutako lan, ikerketa eta kanpainetan oinarritu gara.

Gurasoentzako erabilgarri izan nahi du baliabide honek, Gasteizko gurasoen bizipen errealetan oinarritu baitugu; horretarako tipologia diferenteko hogei gurasorekin baino gehiagorekin egon gara focal groups edo sakoneko elkarrizketen bidez; ez hori bakarrik, arlo honetan adituak diren Paula Kasares, Jone Miren Hernandez edo Pello Jauregi unibertsitate irakasle, Iñaki Arruti euskara teknikari, Iñaki Eizmendi hizkuntza aholkulari edo Soziolinguistika Klusterraren hainbat ikerketan oinarritu gara garatzeko, ahaztu gabe arlo horretan beste leku batzuetan egin diren "EMAN GILTZA" edo "Emaiozu bizia" bezalako kanpainak.

Kultur Kabia enpresaren gidaritzapean eginiko bitarteko hau zuen esku jartzen dugu, euskararen normalizazioan urrats sendoagoak ibili ditzagun. Ongi etorriak denok.

   

Votre avis nous intéresse

Aidez-nous à nous améliorer. Ces informations vous ont-elles été utiles ?

Si vous le souhaitez, vous pouvez aussi nous faire parvenirvos commentaires.
Vous devez vous identifier.

Les champs marqués d'un astérisque sont obligatoires.