Ingurugiro Gaietarako Ikastegia - Vitoria-Gasteizko Azpiegitura Berdea
Proiektuak
Gasteizko Hiri Azpiegitura Berdea garatzeko hainbat proiektu lantzen ari dira hiriko leku ezberdinetan, hala berdeguneetan nola kaleetan eta erabiltzen ez diren orubeetan, bai eta eraikinetan ere. Esku-hartzeen helburua hiriko funtzio eta zerbitzu ekosistemikoak hobetzea da, naturan oinarritutako irtenbideak baliatuz.
Hiriko leku zehatzetan berariazko jarduerak egiteaz gain, Hiri Azpiegitura Berdearen Estrategiak auzo mailako proiektu integralen bidez esku hartzea planteatzen du, horiek izan ditzaketen arazoak batera aztertu eta konpontzeko.
- Hiriko Azpiegitura Berdea auzoz auzo: Lakuako berdeguneak eta lursail hutsak naturalizatzeko proiektua
- Gasteiz hiribidearen eraberritzea
- Europa biltzar etxeko fatxada Berdea
- "Eraztun Berderako 250.000 zuhaitz eta zuhaixka. Etorkizuneko sustraiak" proiektua
- Laminazio putzua Olarizu ibaian
- Uholdeetarako ubidea Zadorra ibaian (Eskalmendi-Gamarra zatia)
- Salburuko hezeguneen ingurumen lehengoratzea eta funtzio hidraulikoa berreskuratzea
Information concernée
Votre avis nous intéresse
Si vous le souhaitez, vous pouvez aussi nous faire parvenirvos commentaires.
Vous devez vous identifier.